Velázquez   de breda o las lanzas (museo del prado, 1634 35)

0. GAIA: ARO MODERNOA

By Kinti
  • Period: 1434 to Nov 8, 1517

    Cisnero Kardinala

    Fray Francisco Jiménez de Cisneros izenez ezaguna. Gizartean eta politikan eragin handia izan zuen gizon boteretsua izan zen. Errege-erregina Katolikoen eta Karlos I.aren zerbitzura egon zen, eta bi aldiz Gaztelako gobernadore izan zen. Erreforma politiko eta erlijioso ugari egin zituen
  • Period: 1451 to May 20, 1506

    Kristobal Kolon

    Nabigatzaile genovarra. Errege-erregina Katolikoek finantzatutako espedizio batean, 1492an Amerikara iritsi zen. Gertakari honek Espainiako inperioaren hasiera markatu zuen
  • Period: Apr 22, 1451 to Nov 26, 1504

    Elisabet I.a

    Gaztelako erregina, 1474tik aurrera. Bere senar Fernando II.arekin batera, Monarkia Hispanikoaren oinarriak ezarri zituen. Bere agintaldian, Granadako konkista eta Amerikaren aurkikuntza bezalako gertakari garrantzitsuak gertatu ziren
  • Period: Mar 10, 1452 to Jan 23, 1516

    Fernando II.a

    Aragoiko erregea, 1479tik aurrera. Elisabet I.arekin ezkondu zen, eta bere kanpo-politika oldarkorra izan zen, Nafarroa eta Italia bereganatuz.
  • Period: 1457 to 1482

    Maria Borgoiniakoa

    Borgoinako dukesa izan zen. Maximiliano Habsburgokoarekin ezkondu zen, eta biak izan ziren Karlos I.aren aitaren, Filipe I.aren, gurasoak
  • Period: 1459 to 1519

    Maximiliano Habsburgokoa

    Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen. Karlos I.aren aitona izan zen, eta Europa mailako politika askoren eragile nagusia.
  • Elisabet eta Fernandoren ezkontza
    1469

    Elisabet eta Fernandoren ezkontza

    Ezkontza honek Gaztelako Koroa eta Aragoiko Koroa elkartu zituen, Iberiar penintsulan zegoen botere politikoaren mapa eraldatuz. Batasun honek, etorkizuneko Monarkia Hispanikoaren oinarriak ezarri zituen, baina hasiera batean, bi koroek beren erakundeak, legeak eta gobernu-sistemak mantendu zituzten. Itun honi esker, bi monarkek elkarren boterea sendotu zuten, Gaztelako Ondorengotza Gerran eta Aragoiko Koroaren hedapenean elkarri lagunduz.
  • Period: Dec 13, 1474 to Jan 23, 1516

    Errege-erregina Katolikoen erregealdia

  • Period: 1476 to 1506

    Filipe I.a

    Gaztelako erregea izan zen. Juana I.arekin ezkondu zen, eta biak izan ziren Karlos I.aren gurasoak
  • Period: 1478 to 1496

    Kanaria uharteen konkista

    Gaztelako Koroak Kanariar Uharteak konkistatu zituen. Prozesu luze eta zail baten ondoren, uharteak Gaztelaren menpe geratu ziren, eta hori izan zen Monarkia Hispanikoaren lehenengo inperio-hedapena.
  • Period: 1479 to 1555

    Juana I.a

    "Eroa" deitua, Gaztelako erregina izan zen. Karlos I.a bere semea izan zen bere ondorengoa, eta haren osasun mentalak eragin handia izan zuen garaiko politikan
  • Fernando II.aren koroatzea
    Jan 20, 1479

    Fernando II.aren koroatzea

    Aragoiko errege bihurtu zen, Juan II.a bere aita hil ondoren. Urte horretan, Gaztelako Koroarekin bat egin zuen, eta bi koroak subirano bakar baten menpe geratu ziren
  • Alcaçovas-Toledoko Ituna.
    Sep 4, 1479

    Alcaçovas-Toledoko Ituna.

    Gaztelako Ondorengotza Gerraren amaiera ekarri zuen itun garrantzitsu bat izan zen. Horren bidez, Portugalek Joana Beltranejaren aldeko laguntza utzi zuen, eta Gaztelako Koroak Elisabet I.aren erregina izatea onartu zuen. Itun honek, halaber, Gaztelako eta Portugaleko Koroen arteko hedapen-eremuak zehaztu zituen Ozeano Atlantikoan. Kanariar Uharteak Gaztelaren esku geratu ziren, eta Portugalek Afrikako mendebaldeko kostaldearen kontrola ziurtatu zuen.
  • Period: 1482 to 1544

    Martin Luther

    Teologo alemaniarra. 97 tesiak argitaratu zituen, eta horrek Erreforma Protestantea sortu zuen, Europako erlijio-batasuna hautsiz
  • Granadako Erresumaren konkista
    Jan 2, 1492

    Granadako Erresumaren konkista

    Errege-erregina Katolikoen politiken gailurra izan zen. 1482an hasitako gerra luze baten ostean, Gaztelako tropek Granadako Erresuma, Iberiar penintsulan zegoen azken erresuma musulmana, konkistatu zuten. Konkista honi esker, penintsulako batasun politikoa lortu zuten, eta monarkiaren prestigioa asko handitu zen Europan.
  • Judutarren kanporatzea
    Mar 31, 1492

    Judutarren kanporatzea

    Erlijio-batasuna lortzeko helburuarekin, Errege-erregina Katolikoek dekretu bat sinatu zuten, juduak beren lurraldeetatik kanporatzeko aginduz. Horrek judu komunitatearen zati handi batek alde egin behar izatea ekarri zuen, eta ondorioz, hainbat hiri eta eskualdetan eragin ekonomiko eta sozial handia izan zuen
  • Amerikako aurkikuntza
    Oct 12, 1492

    Amerikako aurkikuntza

    Kristobal Kolon nabigatzaileak, Errege-erregina Katolikoek finantzatuta, Amerika aurkitu zuen. Gertakari honek, "aurkikuntza" deitua, Espainiaren inperioaren hasiera ekarri zuen. Lurralde berri hauek aberastasun iturri handi bihurtu ziren, zilarra eta urrea inportatzen hasi baitziren, eta horrek Espainiako ekonomia eraldatu zuen, Europa mailako potentzia bihurtuz
  • Tordessillasko Ituna
    Jun 7, 1494

    Tordessillasko Ituna

    Gaztelako Koroak eta Portugalgo erresumak sinatutako ituna, Kolon Amerikatik itzuli ondoren aurkitutako lurraldeak banatzeko helburuarekin. Cabo Verde uharteetatik mendebaldera 370 legoako irudimenezko marra bat ezarri zen. Muga horretatik mendebaldeko lurrak Gaztelako Koroarentzat ziren, eta ekialdekoak Portugalentzat, horrela Brasil Portugalen esku geratu zelarik.
  • Period: Feb 24, 1500 to Sep 21, 1558

    Karlos I.a

    Monarkia Hispanikoko erregea (1516-1556) eta Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1519-1556). Lurralde ugari jaso zituen bere aiton-amonengandik. Haren erregealdia etengabeko gerrek markatu zuten.
  • Mudejarren jazarpena
    1502

    Mudejarren jazarpena

    Gaztelako Errege-erregina Katolikoek, moriskoen aurkako politikarekin jarraituz, Islamaren debekua ezarri zuten Gaztelako erresuman. Errege-agindu horren ondorioz, Gaztelan geratzen ziren mudejarrek, erlijio musulmana praktikatzen zutenak, kristautasunera bihurtu behar izan zuten edo kanporatuak izan.
  • Period: 1507 to 1582

    Albako dukea

    Fernando Álvarez de Toledo izenez ezaguna. Filipe II.aren zerbitzura egondako militar eta diplomatiko ospetsua. Herbehereetako matxinada bortizki zapaltzeko agindu zuen
  • Nafarroako Erresumaren konkista
    1512

    Nafarroako Erresumaren konkista

    Fernando II.ak Nafarroa konkistatu eta Gaztelako Koroari gehitu zion. Nafarroako estatu-egiturak eta foruak errespetatu ziren, baina lurraldea Monarkia Hispanikoaren parte bihurtu zen. Horrekin, Iberiar Penintsula Errege-erregina Katolikoen menpe zegoen, Portugalgo erresuma izan ezik
  • Karlos I.aren koroatzea.
    1516

    Karlos I.aren koroatzea.

    Fernando II.a hil ondoren, Karlos I.a Espainiako errege bihurtu zen, eta lehen aldiz Gaztelako eta Aragoiko koroak pertsona bakar baten menpe geratu ziren.
  • Period: 1516 to 1556

    Karlos I.aren erregealdia

    Karlos I.ak monarkia unibertsal bat sortu nahi izan zuen. Haren agintaldian etengabeko gerrak izan zituen, bai Frantziako erresumaren aurka, bai Otomandar Inperioaren aurka, bai Europako erreforma protestantearen aurka
  • Martin Lutheren 95 tesiak
    Oct 31, 1517

    Martin Lutheren 95 tesiak

    Martin Luther teologo alemaniarrak 95 tesiak argitaratu zituen. Horrek Erreforma Protestantea sortu zuen eta Europako erlijio-batasuna hautsi zuen.
  • Period: 1519 to 1522

    Germanien Matxinada

    Valentzia eta Mallorcako gremioen matxinada izan zen, nobleziaren pribilegioen eta egoera ekonomiko txarraren aurka. Matxinada honek izaera soziala izan zuen, botere politikoa bereganatu nahi baitzuten
  • Karlos I.a enperado bihurtu.
    1520

    Karlos I.a enperado bihurtu.

    Karlos I.a Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu zuten, eta horrek bere boterea Europako gune gehiagotara zabaldu zuen
  • Period: 1520 to 1522

    Komunitateen Gerra

    Karlos I.a errege izendatu berriaren kanpotarrek Gaztelan botere handia lortu zutela eta zerga-karga berriak ezarri nahi zituztela ikusita, hainbat hiri-kontzeju eta noblezia txikia matxinatu ziren. Matxinada honen ondorioz, Gaztelak bere autonomia batzuk galdu zituen, eta errege-ahalmena sendotu zen.
  • Period: May 21, 1524 to

    Filipe II.a

    Monarkia Hispanikoko erregea, 1556tik aurrera. Mundu osoko inperio erraldoi baten gobernaria izan zen, non "eguzkia inoiz sartzen ez zen". Erlijio katolikoaren defendatzaile sutsua izan zen.
  • Paviako Gudua
    1525

    Paviako Gudua

    Monarkia Hispanikoak Frantziako Erresuma garaitu zuen, Frantzisko I.a erregea preso hartuz. Gudu honen ondorioz, Monarkia Hispanikoaren nagusitasun militarra hasi zen Europan
  • Period: 1552 to

    Lermako dukea

    Francisco Gómez de Sandoval y Rojas. Filipe III.aren balido nagusia. Haren esku egon zen botere politiko gehiena, eta haren gobernuak korrupzioa eta ekonomia-krisia izan zituen ezaugarri
  • Period: 1554 to

    Filipe II.aren erregealdia.

    Mundu osoko inperio erraldoi baten gobernaria izan zen, non eguzkia inoiz sartzen ez zen. Haren agintaldian, Flandriako eta Ingalaterrako gerrak eta Portugalgo Erresumaren anexioa bezalako gertakariak izan ziren
  • Augsburgeko Bakea
    1555

    Augsburgeko Bakea

    Erromatar Inperio Santuaren barruko liskar erlijiosoak amaitu zituen. Itun honek onartu zuen printze alemaniar bakoitzak bere Erresuman katolizismoa edo luteranismoa ezartzeko eskubidea zuela, "cuius regio, eius religio" printzipioaren arabera.
  • Filipe II.aren koroatzea.
    1556

    Filipe II.aren koroatzea.

    Karlos I.ak abdikatu ondoren, Filipe II.ak Espainiako koroa hartu zuen
  • Flandriako Matxinada
    1568

    Flandriako Matxinada

    Herbehereetako probintzia batzuk, erreforma protestantearen eraginpean, Monarkia Hispanikoaren aurka matxinatu ziren. Matxinada horrek 80 Urteetako Gerra ekarri zuen
  • Period: 1568 to 1571

    Alpujarretako moriskoen altxamendua

    Granadako moriskoak Espainiako koroaren aurka altxatu ziren, haien erlijioa, hizkuntza eta ohiturak debekatzen zizkietelako.
  • Period: 1568 to

    80 Urteetako Gerra

    Monarkia Hispanikoaren eta Herbehereetako Probintzia Batuen arteko gerra. Gerra honek Herbehereen independentzia ekarri zuen.
  • Liga Santuaren sorrera
    May 25, 1571

    Liga Santuaren sorrera

    Monarkia Hispanikoa, Venezia eta Aita Santuen lurraldeek osatutako aliantza militarra, Otomandar Inperioaren aurka borrokatzeko helburuarekin sortua.
  • Lepantako Itsas Gudua
    Oct 7, 1571

    Lepantako Itsas Gudua

    Liga Santuak (Monarkia Hispanikoak, Veneziak eta Aita Santuen lurraldeek osatua) Otomandar Inperioaren aurka izandako itsas gudu garrantzitsu bat izan zen. Borroka honetan, kristau-armada garaile atera zen, eta horrek Otomandar Inperioaren hedapenaren aurka jarri zuen muga.
  • Portugalgo Erresumaren anexioa.
    1578

    Portugalgo Erresumaren anexioa.

    Filipe II.ak Portugaleko Koroa anexionatu zuen, amaren (Isabel Portugalgoa) oinordetza eskubideen bidez. Horrela, Iberiar penintsula, koloniak barne, monarka bakar baten menpe egon zen 60 urtez.
  • Period: Apr 14, 1578 to

    Filipe III.a

    Monarkia Hispanikoko erregea, 1598tik aurrera. Haren erregealdia balidoen esku egon zen, eta haren erabaki nagusia moriskoak kanporatzea izan zen.
  • Period: to

    Olivaresko konde-dukea

    Gaspar de Guzmán y Pimentel. Filipe IV.aren lehen ministroa. Gatazka militarretan parte hartu zuen, eta bere politika (Arma Batasuna) krisi ugari sortu zituen, Kataluniako eta Portugaleko matxinadak barne
  • Armada Garaiezinaren porrota

    Armada Garaiezinaren porrota

    Filipe II.ak Ingalaterra inbaditzeko asmoz bidalitako itsas armada, izen handikoa, porrot handia jasan zuen. Porrot honek Espainiaren itsas nagusitasuna zalantzan jarri zuen, Ingalaterrari bidea irekiz itsas potentzia gisa.
  • Aragoiko Asaldura

    Aragoiko Asaldura

    Filipe II.aren botere zentralizatuaren eta Aragoiko foruen arteko gatazka. Antonio Pérez erregearen idazkari ohiak justiziatik ihesi eta Aragoiko Koroan izkutatu. Han, Foruen babespean, erregearen agintariek atxilotzeko saiakera egin zuten, Aragoiko Koroako foruak urratuz. Honen aurrean, Zaragozan matxinada sortu eta noble zein hainbat herritarrek foruak defendatu zituzten. Azkenean, Filipe II.ak tropak bidali, altxamendua zapaldu eta Aragoiko autonomia mugatu zuen.
  • Filipe III.aren koroatzea

    Filipe III.aren koroatzea

    Filipe II.a hil ondoren, Filipe III.ak Monarkia Hispanikoko errege-koroa hartu zuen.
  • Period: to

    Filipe III.aren erregealdia

    Haren erregealdia balidoen esku egon zen, eta haren erabaki nagusia moriskoak kanporatzea izan zen
  • Londresko Ituna

    Londresko Ituna

    Filipe III.aren eta Ingalaterraren arteko bake-ituna izan zen, 19 urteko gerraren ondoren. Itun honek Espainiaren eta Ingalaterraren arteko harremanak hobetu zituen.
  • Period: to

    Filipe IV.a

    Monarkia Hispanikoko erregea, 1621etik aurrera. Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen, eta bere erregealdian Portugalek independentzia lortu zuen.
  • Moriskoen kanporaketa

    Moriskoen kanporaketa

    Filipe III.aren aginduz, Iberiar penintsulako moriskoak (musulman bihurtutakoak) kanporatu zituzten. 300.000 pertsona inguruk Espainiatik alde egin behar izan zuten.
  • Period: to

    Hamabi Urteetako Bakea

    Monarkia Hispanikoak eta Probintzia Batuek sinatutako su-eten bat izan zen, 80 Urteetako Gerran. Bake honetan, Herbehereek independentzia lortu zuten
  • Period: to

    30 Urteetako Gerra

    Erlijio eta arrazoi politikoengatik sortutako gerra, Europan garrantzia handia izan zuena
  • Filipe IV.aren koroatzea

    Filipe IV.aren koroatzea

  • Period: to

    Filipe IV.aren erregealdia

    Haren erregealdian, Olivares konde-dukeak botere handia izan zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen, eta bere erregealdian Portugalek independentzia lortu zuen.
  • Armen Batasuna

    Armen Batasuna

    Olivares konde-dukearen proposamen bat izan zen, Monarkia Hispanikoko lurralde guztietako soldaduen eta diruaren laguntza izateko. Proiektu horren ondorioz, Kataluniako eta Portugaleko matxinadak izan ziren
  • Period: to

    John Locke

    Erresuma Batuko filosofo bat izan zen, Ilustrazioaren aitzindarietako bat eta gobernu liberalaren aita deitzen zaiona. Botere politikoa eta giza eskubideak defendatu zituen
  • 1640ko krisia

    1640ko krisia

    Katalunia eta Portugal matxinatu ziren, Olivares konde-dukeak bultzatutako Arma Batasunaren aurka. Matxinada hauen ondorioz, 1668an Portugalek independentzia lortu zuen
  • Period: to

    Luis XIV

    Frantziako erresumako erregea izan zen. Europan absolutismoa gehien garatu zuenetariko bat izan zen
  • Period: to

    Maria Teresa Austriakoa

    Monarkia Hispanikoko infanta eta Luis XIV.aren emaztea izan zen
  • Rocroiko Guda

    Rocroiko Guda

    Monarkia Hispanikoko armada Frantziako Erresumaren aurka galdu zuen, Hogeita Hamar Urteko Gerran. Porrot hori Monarkia Hispanikoko inperioaren gainbeheraren seinale gisa hartzen da, Frantziako Erresumaren gorakada iragartzen baitzuen
  • Westfaliako Bakea

    Westfaliako Bakea

    Hogeita Hamar Urteko Gerra amaitu zen ituna. Itun honen bidez, Herbehereen independentzia ofizialki onartu zen, eta Europako estatu-sistema modernoaren oinarriak ezarri ziren
  • Pirinietako Ituna

    Pirinietako Ituna

    Monarkia Hispanikoaren eta Frantziako Erresumaren arteko gerra amaitu zuen. Itun honen bidez, Frantziako Erresumak lurralde batzuk lortu zituen (besteak beste, Ipar Euskal Herriko zati bat) eta Frantziako Erresumaren nagusitasuna baieztatu zen Europan
  • Karlos II.aren koroatzea

    Karlos II.aren koroatzea

    Filipe IV.a hil ondoren, Karlos II.a Espainiako errege bihurtu zen
  • Period: to

    Karlos II.aren erregealdia

    Monarkia Hispanikoko azken Habsburgoko erregea izan zen. Oinordekorik gabe hil zen, eta horrek Espainiako Ondorengotza Gerra ekarri zuen
  • Period: to

    Karlos II.a

    Monarkia Hispanikoko azken Habsburgoko erregea. Oinordekorik gabe hil zen, eta horrek Espainiako Ondorengotza Gerra ekarri zuen
  • Portugalgo independentzia

    Portugalgo independentzia

    Monarkia Hispanikoak Portugalen independentzia onartu zuen, 1640an hasitako gerraren ondoren
  • Period: to

    Filipe V.a

    Monarkia Hispanikoko lehen Borboi monarka, 1700etik aurrera. Oin Berriko Dekretuen bidez, monarkia zentralizatu bat sortu zuen. Espainiako erresumarako bilakaera gauzatu zuen
  • Period: to

    Karlos Austriakoa

    Karlos II.aren ondorengo izan nahi zuen, eta Espainiako Ondorengotza Gerran Filipe V.aren aurka borrokatu zuen
  • Period: to

    Montesquieu

    Frantziako ilustratua, botereen banaketaren teoriaren sortzailea izan zen, gaur egungo estatu demokratiko askoren oinarria
  • Bigarren Germania

    Valentziako gremioen matxinada izan zen, nobleziaren aurka
  • Period: to

    Voltaire

    Frantziako pentsalaria, tolerantziaren eta giza eskubideen defendatzailea izan zen, eta Antzinako Erregimenaren kritiko nabarmena
  • Katuen Matxinada

    Madrilen gertatutako matxinada izan zen, nobleziaren eta erregearen aurka
  • Filipe V.aren koroatzea

    Filipe V.aren koroatzea

    Karlos II.ak egindako testamentuari esker, Filipe V.a Espainiako errege bihurtu zen, eta horrek Borboien dinastia ezarri zuen Espainian
  • Period: to

    Filipe V.aren erregealdia

    Espainiako lehen Borboi monarka izan zen. Oin Berriko Dekretuen bidez, monarkia zentralizatu bat sortu zuen.
  • Period: to

    Ondorengotza Gerra

    Karlos II.a oinordekorik gabe hil zenean, Monarkia Hispanikoko koroa lortzeko gerra piztu zen Borboien (Filipe V.a) eta Austrien (Karlos Austriakoa) artean
  • Period: to

    Oin Berriko Dekretuak

    Filipe V.ak aldarrikatutako dekretu hauek Aragoiko Koroaren foruak eta erakundeak abolitu zituzten, monarkia zentralizatu bat sortuz.
  • Rastattateko Ituna

    Utrecht-eko Itunaren osagarria izan zen, gerra amaituz eta Austria eta Frantziaren arteko harremanak berreraikiz.
  • Period: to

    Rousseau

    Suitzako filosofoa, boterearen jatorria herriaren subiranotasunean dagoela aldarrikatu zuen
  • Utrechtko Ituna

    Utrechtko Ituna

    Karlos II.a oinordekorik gabe hil zenean, Monarkia Hispanikoko koroa lortzeko gerra piztu zen Borboien (Filipe V.a) eta Austrien (Karlos Austriakoa) artean
  • Period: to

    Fernando VI.a

    Espainiako Erresumako erregea, 1746tik aurrera. Bere politika bakean eta neutraltasunean oinarritu zen, herrialdearen ekonomia eta armada hobetuz.
  • Period: to

    Ilustrazioa

    Ideia arrazionalistetan eta zientifikoetan oinarritutako mugimendu intelektual bat, Antzinako Erregimenaren oinarriak zalantzan jarri zituena
  • Period: to

    Karlos III.a

    Espainiako Erresumako erregea, 1759tik aurrera. Despotismo Ilustratuaren ordezkari nagusia izan zen Espainian, erreforma ugari bultzatuz
  • Period: to

    Peñafloridako kondea

    Ilustratu gipuzkoarra, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzailea. Zientzia eta hezkuntzaren sustatzailea izan zen Euskal Herrian
  • Period: to

    Floridablanca

    José Moñino y Redondo. Espainiako politikaria eta Karlos III.aren lehen ministroa izan zen
  • Period: to

    Fernando VI.aren erregealdia

    Espainiako Erresumaren erregea izan zen. Bere politika bakean eta neutraltasunean oinarritu zen, herrialdearen ekonomia eta armada hobetuz
  • Period: to

    Gaspar Melchor de Jovellanos

    Ilustratu eta politikari espainiarra. Karlos III.aren erregealdiko erreformetan parte hartu zuen
  • Period: to

    Karlos IV.a

    Espainiako Erresumako erregea, 1788tik aurrera. Bere erregealdia Frantziako Iraultzaren eraginpean egon zen, eta krisiak eta ezegonkortasunak markatu zuten.
  • Period: to

    Karlos III.aren erregealdia

    Espainiako Erresumako erregea izan zen. Despotismo Ilustratuaren ordezkari nagusia izan zen Espainian
  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

    Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

    Peñafloridako kondeak sortutako elkartea, ilustrazioaren ideiak Euskal Herrian zabaltzeko helburuarekin
  • Jesuiten kanporaketa

    Jesuiten kanporaketa

    Karlos III.aren aginduz, Jesusen Lagundia Espainiako Erresumatik eta bere kolonietatik kanporatu zuten.
  • Period: to

    Manuel Godoy

    Karlos IV.aren lehen ministroa. Napoleonekin tratatuak sinatu zituen, eta horrek eragin handia izan zuen Espainiaren politikan
  • Wolframioren aurkikuntza

    Wolframioren aurkikuntza

    Elhuyar anaiek wolframioa aurkitu zuten
  • Period: to

    Karlos IV.aren erregealdia

    Bere erregealdia Frantziako Iraultzaren eraginpean egon zen, eta krisiak eta ezegonkortasunak markatu zuten