-
1848an Europan zehar hedatutako iraultzak, esanahi politikoaz gain, izaera sozial nabarmena izan zuen. 1848ko iraultza
-
Frantzia eta Prusiaren arteko guda izan zen lehia honi hasiera eman ziona. 1871an Pariseko Komuna iraultza sozialista ematen da, Parisen 20.000 langile hilez. Ondorioz, Frantzian III Errepublika ezartzen da sozialismoak eta anarkismoak errepresioa jaso arren, langile, nekazari, ikasle eta militarren artean arrakasta lortuz. Pariseko Komuna
-
1863-1876 urteetan zehar hainbat gertakizun elkarren segidan eman ziren: Saboiako Amadeo, Errepublika, II Karlistada eta Alfonso XII-aren garaipena. Errepublika, Karlistadak
-
Fakundo Perezaguak PSOE-ren lehen taldea sortu zuen Bilbon. Geroago, 1890 eta 1892 urteetan zehar gertatutako meategietako greben ondorioz, sozialismoak indar gehiago hartu zuen langileen artean. PSOE Bilbao, 1886-1910
-
1893-1894 urteen artean istiluak eman ziren German Gamazo alderdi liberaleko Ogasun Ministroak Nafarroako foru-erregimena baliogabetu nahi izan zuenean.
-
Sabino Aranak PNV alderdi jeltzalea sortu eta lehen agerraldi politikoa egin zuen Bilboko Larrazabal baserrian. "Gu bizkaitarrak gara, bizkaitarren eskubideak defendatu beharko ditugu eta prest gaude burruka politikoan aritzeko" Sabino Arana
-
Sabino Aranak Larrazabalgo baserrian emandako hitzaldian aldizkari eta erakunde bat sortzeko grina aipatu zuen. 1893ko ekainean "bizkaitarra" aldizkaria argitaratu zen lehen aldiz baina beranduago, gobernadore zibilak ixtean "Baserritarra"rekin ordezkatu zen. "Bizkaitarraren" argitalpenak, 1894ean lehen "Batzokia" eta "Bizkai Buru Batzarra" sortzea bultzatu zuen.
-
Sabino Aranak alderdi honen sorrera iragarri zuen 1893ko Larrazabalgo hitzaldian. Beranduago, 1895eko uztailean, EAJ eratu zen ofizialki Sabino Arana, sortzailea, lehendakari aukeratuz. PNV-EAJren ofizialtasuna
-
1903ko irailean Sabino Aranak, gaixotasunaren ondorioz, momenturarte zuen postua utzi eta Angel de Zabala independentista aukeratu zuen ondorengo bezala. Bi hilabete beranduago Sabino Arana hil egiten da.
-
Sabino Aranaren heriotzaren ondoren alderdiaren barneko tentsioak areagotu egin ziren. Abertzale asko euskal nazionalismoa desagertzeko zorian zegoela uste zuten baliabide falta*rengatik eta **gizartearen zati handi batek gorrotatzen* zuelako. Alderdiaren barne banaketa eman zen: independentziaren aldekoak, Luis Arana buru izanda, eta posibilistak, Ramon de la Sotak gidatuta