-
1788-1808 tartean Espainiako erregea izandakoa. Bere erregealdia Manuel Godoy balidoaren esku egon zen, eta Frantziako Iraultzak eta Napoleonen gerrateek markatu zuten.
-
Karlos IV.a erregearen lehen ministroa. Pertsona garrantzitsua izan zen Espainiako Antzinako Erregimenaren azken urteetan. Bere kanpo politikak oposizio handi irabazi zuen. Hein handi batean, Antzinako Erregimenaren krisia Aranjuezko matxinada bultzatu zuen atsekabearen erantzule izan zen.
-
Napoleonen anaia eta Baionako Abdikazioen ostean, Espainiako erregea izan zen, 1808tik 1813ra arte. Herriak ez zuen haren erregealdia onartu, usurpatzaile gisa baitzuten, eta erreforma ilustratuak ezartzen saiatu bazen ere, mespretxuz “Pepe Botella” ezizenez ezagutzen zuten.
-
Arthur Wellesley, britainiar jenerala, britainiar eta portugaldar tropak gidatu zituena Iberiar Penintsulan Espainiako Independentzia Gerran. Napoleonen armadak Espainian eta Portugalen izandako porrotaren erantzule nagusietako bat izan zen.
-
Frantziako enperadorea 1804tik 1814ra, eta Europako historiako figura garrantzitsuenetako bat. Espainiako testuinguruan, garrantzitsua da Iberiar penintsula inbaditu zuelako 1808an, eta horrek Independentzia Gerra eragin zuen. Jose I.a Espainiako errege ezarri izanaren erantzule ere izan zen.
-
Lehenengo Gerra Karlistako militar karlista nabarmena izan zen. Gerra amaieran, Espartero jeneral liberalarekin akordioa sinatu zuen Bergarako Itunean, eta horrek Karlistaldiari amaiera eman zion.
-
1784-1833 urteen artean bizi izandako Espainiako erregea. Karlos IV.aren semea eta absolutista sutsua. Espainiako erregea bi aldiz izendatu zuten: 1808ko martxoa eta 1814an, Espainiara itzuli zenean. Honen erregealdian absolutista eta liberalen arteko talka nabarmendu zen.
-
-
Fernando VII.aren anaia eta Espainiako tronurako oinordekoa izan zen. Bere iloba Elisabet II.a tronu-oinordeko izendatu zuenean, Berrespenerako Pragmatikaren aurka agertu zen. Bere figura absolutismoaren eta Antzinako Erregimenaren defendatzaile nagusia izan zen, eta haren eskubideak defendatzeko, hiru gerra zibil piztu ziren: Karlistaldiak. Euskal Herrian indar handia izan zuen, eta horrek foruen defentsa sutsua ekarri zuen, liberalismoaren zentralismoaren aurrean
-
-
Politikari liberal aurrerakoia izan zen. XIX. mendearen erdian, Espainiako gobernuan kargu garrantzitsuak izan zituen, eta Isabel II.aren ama, Maria Kristina, erreginordea zen garaian gobernuburu izatera iritsi zen. Ezaguna da 1836ko desamortizazio-prozesua abiarazi zuelako. Prozesu honen bidez, Elizaren ondasunak konfiskatu eta enkante publikoan jarri zituen. Bere helburua gerra karlistak finantzatzea zen, herriaren altxamendu liberala babestea eta lurraren jabetza burgesiaren esku jartzea zen
-
Militar eta politikari liberala izan zen, Alderdi Aurrerakoiaren buru. Lehen Karlistaldian garaipenak lortu zituen. Elisabet II.aren erregeorde izan zen (1840-1843) eta Biurteko Aurrerakoiaren buru (1854-1856)
-
1805eko urrian Trafalgarreko lurmuturrean gertatutako itsas gudua izan zen. Guda honetan, britaniar armadak, Horatio Nelson almirantearen agindupean, Espainiako eta Frantziako armadak garaitu zituen. Gertaera honek Espainiako itsas nagusitasunaren amaiera ekarri zuen.
-
Fernando VII.aren laugarren emaztea eta Elisabet II.aren ama izan zen. Senarra hil zenean, Elisabet II.aren erregeorde izendatu zuten, eta isabeldarren buru bihurtu zen. Tronua defendatzeko, liberalekin aliatu behar izan zuen, eta, horrela, Antzinako Erregimena atzean utzi zen
-
1807ko urrian Frantziako Fontainebleau herrian sinatutako ituna da. Itun horren bidez, Espainiak Portugalgo Erresuma inbaditzeko eta Frantziako tropek Espainian sartzeko baimena eman zion. Espainiako krisia sakondu zuen, eta Independentzia Gerraren hasiera eragin zuen.
-
1808ko martxoan, Frantziako tropak Espainiako Erresuman sartu ondoren sortutako krisi politikoaren testuinguruan, Aranjuezen, Fernando printzearen aldekoek burututako altxamendua izan zen. Matxinada honek bi helburu zituen: Manuel Godoy kargutik kentzea eta Karlos IV.ak Fernando printzearen alde abdikatzea. Matxinada arrakastatsua izan zen eta Fernando VII.a errege izendatu zuten.
-
Madrilen, Maiatzaren 2an, Frantziako okupazio-tropen aurka emandako herri-matxinada. Altxamendu horrek Espainiako Independentzia Gerraren hasiera ekarri zuen, eta herrialde osora zabaldu zen.
-
1808-1814 urteen artean, Espainian, Espainiaren eta Napoleonen Inperioaren arteko gatazka armatua da. Espainiarrek, britainiarren eta portugaldarren laguntzarekin, Napoleonen okupazioaren aurka borrokatu zuten. Gerra hau Napoleonen lehen porrot handienetakotzat hartzen da, eta Fernando VII .a tronuan berrezartzearekin amaitu zen
-
1808ko maiatzaren 5 eta 6an, Baionan, Napoleon Karlos IV.a, Fernando VII.a eta Manuel Godoyrekin bildu ostean, Karlos eta Fernandoren Espainiako Erresumaren koroaren abdikazioa Napoleonen alde izan zen. Honek, aldi berea, bere anaiari, Jose Bonaparteri, tronua eman zion.
-
-
1808ko uztailean, Baionan, onartutako errege-estatutua izan zen. Dokumentu hau Jose I.aren erregealdiaren lege nagusia izan zen. Konstituzio antzekoa zen. Ilustratua espainiar frantsestuek idatzi zuten, Napoleonen ildo jarraitzen saiatuz. Antzinako Erregimenaren oinarriak mantentzen zituen (erlijioa eta botere absolutua), hainbat erreforma liberal sartzen zituen bitartean, hala nola, legearen aurreko berdintasuna edo hainbat foru eta pribilegioen abolizioa.
-
1808ko uztailean, Independentzia Gerraren hasieran egondako guda. Guda erabakigarria izan zen frantsesen okupazio aurrerapenak geldiarazteko. Espainiako armadak Napoleonen armada inperiala irabazi zuen. Honen ondorioz, frantsesek Madril utzi behar izan zuten.
-
1808an Espainian, Napoleonen inbasioaren aurka koordinatzeko sortutako erakunde nazionala izan zen. Probintzia-juntak ordezkatu eta Cadizko Gorteak deitu zituen. Herri-subiranotasunaren lehen adierazpenetako bat izan zen.
-
1809ko azaroan Ocañan gertatutako guda izan zen. Frantziar armadak, Juan Carlos de Areizaga jeneralaren agindupean, Espainiako armadak garaitu zituen. Guda honen ondorioz, frantsesak Espainiako ia lurralde osoa konkistatu ahal izan zuten.
-
Independentzia Gerran, Frantziako inbasioari aurre egiteko eta Fernando VII.aren izenean gobernatzeko sortu zen. Cádizen kokatu zen, britainiar armadaren babespean baitzegoen. Gorteen gehiengo liberala zen. Cádizko Gorteak, beraz, lehen liberal batzar nazionala izan zen eta helburu nagusia Antzinako Erregimenaren egitura politiko, sozial eta ekonomikoa erabat aldatzea izan zen, liberalismo politikoaren oinarriak ezarriz. Ekimen garrantzitsuena 1812ko Konstituzioa sortzea izan zen
-
1812an Ciudad Rodrigo-n (Salamanca), Napoleonen aurkako gerran izandako setioa izan zen. Wellingtonen armadak frantsesen esku zegoen hiria berreskuratu zuen. Garaipen honek Arapilesko guduari bidea ireki zion
-
1812ko martxoaren 19an, Cádizen, Independentzia Gerra bete-betean, Cádizko Gorteek onartutako konstituzioa da. Herri-hizkeran “La Pepa” bezala ere ezaguna, Espainiako historian idatzitako lehen konstituzioa da. Dokumentu honek Antzinako Erregimenaren oinarriak erabat hautsi zituen, liberalismo politikoaren printzipioak Espainiako legedian sartuz.
-
1812an Arapilesen (Salamanca), Napoleonen tropen eta britainiar-portugaldar-espainiar koalizioaren arteko gudua izan zen. Wellington dukearen armadak garaipena lortu zuen. Gudua mugarri izan zen independentzia-gerran.
-
1813ko ekainaren 21ean Gasteiz hirian gertatutako guda izan zen. Guda horren ondorioz, Espainia, Britainia eta Portugalgo tropen arteko aliantza, Wellington dukearen agindupean, Frantziako armada garaitu zuen. Guda honek Independentzia Gerraren amaieraren hasiera adierazi zuen, eta Frantziako armadaren behin betiko atzera-egitean eragin zuen.
-
1813ko abuztuan eta irailean Donostian gertatutako setioa izan zen. Britaniar eta portugaldar tropek, Wellington dukearen agindupean, hiria setiatu eta Frantziako armada garaitu zuten. Guda horren ondorioz, hiria ia erabat suntsituta geratu zen.
-
Independentzia Gerrako azken gudu handian, Francisco Javier Castaños jeneralaren agindupeko tropa espainiarrek Frantziako armada garaitu zuten San Martzialen, frantsesak Espainiatik behin betiko erretiratzea ziurtatuz.
-
1813ko abenduan Valençayn, Frantzian, sinatutako ituna zen. Itun horren bidez, Napoleonek Fernando VII.a Espainiako tronura itzultzeko baimena eman zion. Itun honek Independentzia Gerraren amaiera ekarri zuen, eta Fernando VII.a Espainiako errege bihurtu zen berriro.
-
-
1814an Espainian, 69 diputatu absolutistak sinatutako dokumentua izan zen. Fernando VII.ari absolutismoa berrezartzeko eskatu zioten. Dokumentuak Seiurteko Absolutistaren hasiera justifikatu zuen
-
Fernando VII.ak, Espainiara itzuli bezain laster, sinatutako dekretua izan zen. Dekretu horren bidez, Cádizko Gorteetan onartutako guztia, 1812ko Konstituzioa barne, indargabetu zuen, eta horrela, monarkia absolutua berrezarri zuen. Seiurteko Absolutistaren hasiera markatu zuen
-
Fernando VII.aren agintepeko aldi absolutista da. Bertan, erregeak Valentziako Dekretua erabili zuen Antzinako Erregimena berrezartzeko. Liberalen eta ilustratuen aurkako jazarpen gogorra bultzatu zuen
-
1820tik 1823ra Espainian, Riegoren altxamendu militarrak ekarritako garaia izan zen. 1812ko Konstituzioa berriro indarrean jarri zen eta liberalismoak aurrera egin zuen. Frantziako “San Luisen ehun mila semeek” absolutismoa berrezarri zuten
-
Fernando VII.aren erregealdiko azken aldiari ematen zaion izena da. Izen hori, hamarkada honetako ezaugarri nagusiak laburbiltzen ditu, liberalek pairatu zituzten errepresio gogorra eta herrialdean sortutako giroa zela eta. Hamarkada hau Hirurteko Liberalari amaiera ematen dion prozesuarekin hasten da, Frantziako "San Luisen Ehun Mila Semeak" izeneko armadaren esku-hartzearekin. Fernando VII.a erregeak absolutismoa berrezartzen du.
-
Espainiako erregina izan zen 1833tik 1868ra. Adingabea zenez, bere ama Maria Kristina Borboikoa eta Espartero jenerala izan ziren erregenteak. Bere erregealdia liberalen arteko tentsioek markatu zuten, hainbat konstituzio onartu baitziren. Azkenean, Iraultza Loriatsuak tronutik kendu zuen.
-
Fernando VII.ak sinatutako legea izan zen, bere alaba Elisabet tronuaren oinordeko izendatzen zuena. Horrela, Lege Salikoa (gizonak bakarrik izan daitezke errege) indargabetu zuen. Erabaki honek Karlos Maria Isidro anaiak zuzendutako sektore absolutisten haserrea ekarri zuen, eta ondorioz Lehen Karlistaldia piztu zen.
-
-
-
-
-
-
1833 eta 1840 artean izan zen gerra zibila da. Fernando VII.a hil ondoren, Karlos Maria Isidro anaiaren eta Elisabet II.a alabaren aldekoen artean gertatu zen. Absolutismoaren (karlistak) eta liberalismoaren (isabeldarrak) arteko gatazka izan zen, eta gerra honen ondorioz Erregimen Berria ezarri zen Espainian
-
1834an, Espainian, Maria Kristian erreginordeak onartutako testu juridikoa da. Ez zen benetako konstituzioa izan, gutun aitortua baizik. Honen bidez, erreginordeak botere handiari eusten zion, baina modu autoritarioan ez gobernatzeko konpromezua hartzen zuen. Hala, erregimen liberala ezartzeko trantsizioko legea izan zen. Gorteak sortu ziren, bi ganberekin, sufragio zentsitario oso murriztuarekin osatzen zirenak
-
-
1836an Segoviako La Granja jauregian, soldadu eta liberalek egindako matxinada izan zen. Maria Kristina erreginordeak 1812ko Konstituzioa berriro indarrean jartzera behartu zuten. Honen ondorioz, aurrerakoiek boterera iritsi ziren. Gobernu horrek Mendizabalen desamortizazioa eta 1837ko Konstituzioa aurrera eraman zuten
-
Juan Alvarez Menzibalek bultzatutako prozesua. Honek Elizaren jabetzei eragin zien. Horiek desjabetu eta enkantean saldu zituen, Lehen Guda Karlista finantziatzeko (liberalen armada) eta ekonomikoa modernizatzeko helburuarekin
-
1837an, La Granjako matxinadaren ondoren onartutako konstituzioa izan zen. 1812ko Konstituzioa oinarrian izanda, ikuspegi aurrerakoi eta moderatuak uztartzen zituen. Ondorioz, La Pepa baino moderatuagoa zen. Honek subiranotasun nazionala, prentsa-askatasuna, askatasun erlijiosoa, botere-banaketa eta oinarrizko eskubideak, besteak beste, aitortzen zituen
-
Lehenengo Gerra Karlistari amaiera eman zion akordioa izan zen. Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak sinatu zuten. Hitzarmenaren bidez, foruak mantentzeko konpromisoa hartu zen, beti ere, Konstituzioari egokituta
-
1839an Espainian, Lehen Gerra Karlista amaitzeko onartutako legea izan zen. Bergarako Itunaren ondoren, foruak "konstituzioarekin bateragarriak ziren heinean" errespetatzeko agindu zuen. Foruen defentsan anbiguotasuna sortu zuen
-
-
1841ean Espainian, Nafarroaren foru-erregimena egokitzeko legea izan zen. Nafarroak autogobernu maila handiagoa mantendu zuen. Hitzartutako eredua, geroago Kontzertu Ekonomikoaren aitzindari bihurtu zen
-
1841ean Espainian, Espartero erreginordeak foruen murrizketa ezartzeko onartu zuen legea izan zen. Probintzia foralek eskumen ugari galdu zituzten. Horrek tentsio politiko eta sozialak areagotu zituen
-
Bartzelonako gertakariak. Bartzelonan gertatutako matxinada izan zen, hiriko burgesiak bultzatuta. Esparteroren gobernu zentralistaren aurka zeuden, Kataluniako industria askatasun gehiago nahi baitzuen. Esparterok armadarekin bonbardatu zuen hiria
-
Elisabet II.aren erregealdian, Alderdi Moderatuak agintean egon zen aldi politikoa da. Narváez izan zen buruzagi nagusia, eta 1845eko Konstituzioa onartu zen. Aldi honetan, zentralismo administratiboa eta eskubide politikoen murrizketa gauzatu ziren.
-
-
Hamarkada Moderatuan Narváezek bultzatutako konstituzioa da. Subiranotasun partekatua ezarri zuen erregearen eta Gorteen artean. Hauek sufragio zentsitario oso murritzaren bidez osatzen zen. Halaber, erregearen boterea areagotu zuen eta herritarren eskubideak murriztu ziren. Oinarri soziala lurjabe handietan eta oligarkian kokatu zen
-
-
-
1854tik 1856ra Espainian, aurrerakoiek boterea izan zuten garaia izan zen. Vicalcaradaren ondoren hasi zen. Espartero eta O’Donnel agintean egon ziren. Desamortizazio berriak eta erreforma ekonomikoak egin zituzten, besteak beste: Banku-Legea, Trenbide-Legea edo Madozen desamortizazioa. Halabeharrez, gatazka sozialek gobernua ahuldu zuten eta, azkenean, moderatuek berriro hartu zuten boterea
-
O’Donnell jeneralak Vicalvaro herrian (Madril) gidatutako pronuntziamendu militarra izan zen. Bere helburua Hamarkada Moderatuaren gobernuari amaiera ematea zen, Esparteroren eta aurrerakoien itzulera lortzeko. Altxamendu honek Biurteko Aurrerakoia hasi zuen
-
Vicalvaradan O’Donnell jeneralak argitaratutako manifestu politikoa izan zen. Manifestu horretan, Elisabet II.ari gobernu-erreformak egiteko eskatzen zitzaion, Alderdi Moderatua alboratuz eta Alderdi Aurrerakoia boterera irits zedin
-
Pascual Madozek bultzatutako prozesua. Batez ere udalerrien ondasunei eragin zien. Mendizabalen desamortizazioaren eredua jarraitu zuen eta obra publikoak finantzatzea zein ekonomikoa modernizatzea zituen helburu
-
Espainiako burdinbideen sarearen hedapena arautzeko 1855ean onartu zen lege bat izan zen. Lege honen bidez, gobernuek inbertsio pribatuak sustatu nahi izan zituzten, estatuak enpresei irabaziak bermatzen baitzizkien. Legeak trenbide-zabalera desberdina (zabalagoa) finkatu zuen Espainiarentzat, Europako gainerako herrialdeekin alderatuta, eta horrek etorkizunean arazo ekonomiko eta estrategikoak eragin zituen. Lege hau Espainiako industrializazioaren giltzarrietako bat izan zen.
-
Espainiako burdinbideen sarearen hedapena arautzeko 1855ean onartu zen lege bat izan zen. Lege honen bidez, gobernuek inbertsio pribatuak sustatu nahi izan zituzten, estatuak enpresei irabaziak bermatzen baitzizkien. Legeak trenbide-zabalera desberdina (zabalagoa) finkatu zuen Espainiarentzat, Europako gainerako herrialdeekin alderatuta, eta horrek etorkizunean arazo ekonomiko eta estrategikoak eragin zituen. Lege hau Espainiako industrializazioaren giltzarrietako bat izan zen
-
Biurteko Aurrerakoia amaitu eta Iraultza Loriatsua hasi aurreko aldi politikoa da. O’Donnell jeneralak gobernatutako Unión Liberal alderdia eta Narváezen alderdi moderatua txandakatu ziren boterean
-
Espainiako errege izan zen Borboien Berrezarkuntzan (1874-1885). Sandhursteko Manifestuaren bidez tronura itzuli zen, eta Antonio Cánovas del Castillok ezarritako sistema politiko berria onartu zuen
-
1866an Belgikako Ostenden, progresistak eta demokratak batuta sinatutako ituna izan zen. Helburua Isabel II.a boteretik kentzea eta erregimen politiko berria ezartzea izan zen. Itunak 1868ko Iraultza Loriatsua prestatzen lagundu zuen
-
1868an Espainian, Isabel II.aren aurkako iraultza izan zen. Alcolean irabazitako guduaren ondoren erregina erbesteratu egin zen. Seiurteko Demokratikoa hasi zen, XIX. mendean Espainiak inoiz izan zuen garai demokratikoari hasiera emanez.
-
-
1868an Alcolean (Córdoba), Elisabet II.aren aldeko armada eta iraultzaileen artean izandako gudua izan zen. Topete eta Serrano jeneralek gidatutako iraultzaileek garaipena lortu zuten. Horren ondorioz, Elisabet II.a erbestera joan behar izan zen eta Seiurteko Demokratikoa hasi zen
-
-
Elisabet II.a tronutik kendu ondoren (1868ko Iraultza Loriatsua), Serrano jeneralak gidatutako gobernu laburra izan zen. Bere helburua Konstituzio berri bat idatzi eta monarka berri bat hautatzea zen
-
1869an Espainian, Iraultza Loriatsuaren ondoren onartutako konstituzioa izan zen. Sufragio unibertsala, eskubide zabalak eta estatu akonfesionala ezarri zituen. Seiurteko Demokratikoaren testu nagusitzat jotzen da
-
Espainiako errege izan zen 1871 eta 1873 artean. Iraultza Loriatsuan, Prim jeneralak proposatu zuen monarka izateko. Espainian izan zuen eztabaida politiko eta sozialaren ondorioz, 1873an abdikatu egin zuen, eta horrek I. Errepublika hasi zuen.
-
XIX. mendean Espainian gertatu zen azken gerra zibil Karlistek (Don Karlos erregegaitzaren jarraitzaileek) altxamendu armatua hasi zuten, monarkia liberalaren eta konstituzionalaren aurka. Gerra hori bereziki bortitza izan zen Hego Euskal Herrian, gizartearen zati handi batek karlisten alde egin baitzuen, foruen defentsan. Gerrillak garaitu ondoren, gobernu liberalak foruak behin betiko deuseztatu zituen 1876an, Euskal Herriko lehentasunezko egoera juridikoa eta politikoa amaituz
-
1873 eta 1874 artean Espainian izan zen sistema politikoa izan zen, Amadeo I.a abdikatu ondoren aldarrikatua. Errepublikarrek estatu deszentralizatu bat sortu nahi zuten, eta lau presidente izan zituen (Figueras, Pi i Margall, Salmerón eta Castelar)
-
1873an Espainian, I. Errepublika garaian sortutako altxamendu federalista izan zen. Hiriek autonomia osoa aldarrikatu zuten, batez ere Cartagenan. Gobernuak indarrez zapaldu zuen eta errepublikaren ahultasuna agerian utzi zuen.
-
1874an Madrilen, Pavía jeneralak Gorteak indarrez desegin zituen estatu kolpea izan zen. I. Errepublikaren amaiera ekarri zuen. Ondoren diktadura militar labur bat ezarri zen
-
-
1874an Sandhurst hirian (Frantzian), Alfonso XII.ak sinatutako dokumentua izan zen. Errege gisa bere ikuspegi konstituzionala eta bateratzailea aurkeztu zuen. Manifestuak Berrezarkuntzari zilegitasuna eman zion
-
1874an Sagunton (Valentzia), Martínez Campos jeneralak egindako altxamendu militarra izan zen. I. Errepublikaren amaiera eta Alfonso XII.aren tronuratzearen hasiera ekarri zuen, Borboien Berrezarkuntzari hasiera emanez.
-
-
-
1876an Espainian, Hirugarren Gerra Karlista amaitu ondoren onartutako legea izan zen. Foru-erregimena indargabetu zuen probintzia guztietan. Horrela, Espainia zentralista eta bateratua sendotu zen
-
1878an Espainian, Kontzertu Ekonomikoaren sorrera arautu zuen dekretua izan zen. Hego Euskal Herriko probintziei zerga-bilketa kudeatzeko eskumena eman zien. Estatuari “kupoa” ordaindu behar zioten trukean.