2. Zeregina-Gizarte zientziak proiektua

By Alayii
  • 20,000 BCE

    Suaren bila

    Suaren bila
    Europan bizi zen Wagabu tribuak Ulam tribuari eraso egin dio. Horiek sua mantendu arren, ez dakite nola piztu. Guduaren ostean, bizirik dauden ulamdarrek ihes egitea lortu dute baina sua galdu da.
  • 10,000 BCE

    10000 BC

    10000 BC
    Mamut handia Lurrean harat-honat zebilenean, gizartea egituratu zuten lehenbiziko ideiak eta sinismenak sortu zirenean.
  • Period: 2500 BCE to 76 BCE

    Neolitoa

    Neolitoa (grezieratik νέος, néos, berri eta λίθος lithos, harri edo Harri Aro Berria) Harri Aroko azken aroa da, Mesolitoaren (edo Epipaleolitoaren) eta Brontze Aroaren artekoa. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera. Horren ondorioz, gizakiak bizileku finkoak hartu zituen, eta lehen hiriak sortu ziren.
  • 1290 BCE

    Momia

    Momia
    Antzinako Egipton, Tebas hiria dago, Bizidunen Hiriburua, non Seti I.a faraoia erregea den bere jarraitzaileen artean Imhotep dago, Tebaseko tenpluko apaiz nagusia eta Heriotzaren Zaindaria, Anck-Su-Namun, faraoiaren ohaide gogokoena. Gau batean, Setik traizioa ezagutuko du, eta biek hilko dute.
  • 1101 BCE

    Troya

    Troya
    Agamemnon, Greziako hierarkiako errege absolutua, lurralde guztiak konkistatzen saiatzen da menderatzeko, eta askotan Greziako gudari onena den Akilesen laguntza izan nahi du. Dena den, Akilesen aldetik beti sortzen dira atzerapausoak, hala nola, Agamemnon konkistatu nahi duen azken erreinuko gudari onenaren aurka borrokatzera deitzen dioten batean.
  • Period: 40 BCE to 10,000 BCE

    Paleolitoa

    Paleolitoari harri landuaren garaia deitzen zaio. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia. Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi-arotan banatu da Paleolitoa, eta horietako bakoitza, halaber, beste hainbatetan.
  • 65

    Quo vadis

    Quo vadis
    Antzinako Erroma. Hiru urtez hainbat gudulekuetan borrokatzen aritu ondoren, Marko Vinizio (Robert Taylor) erromatar jenerala Erromara garaile gisa itzuli da, bertan Ligiaz (Deborah Kerr) maitemintzen delarik. Baina Ligia kristaua da eta bere fedeak erromatar gerlariaz maitemintzea ez du ahalbideratzen.
  • 100

    Irugeliko Eskua

    Irugeliko Eskua
    Irulegiko Eskua brontzezko objektu arkeologikoa da, Nafarroa Garaiko Aranguren udalerrian dagoen Irulegi mendiko Burdin Aroko Irulegiko herrixkan aurkitua, Euskal Herrian. Baskoien mintzairaren hitzak dituela uste dute hainbat adituk, testuaren lehen hitza sorioneku gisa interpretatu baitute, idazkera baskonikoaz idatzia.