25.jarduera

  • Bluesa

    Bluesa
    Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari. Mudy Waters eta John Lee Hookerrek egun ezagutzen dugun blues musikaren oinarria ezarri zuten, eta B.B. King, Eric Clapton eta beste zenbait abeslarik mundu zabalera hedatu dute estiloa.
  • Gospel

    Gospel
    Gospela (ingelesetik godspell, 'berri ona') kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Gospel tradizionala, hain zuzen, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen. Normalean, koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago izan baititzake. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri. Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin bakarlariak izan ziren XX. mendeko interpretatzaile ezagunenetako batzuk.
  • Hard Rock/ Rock Gogorra

    Hard Rock/ Rock Gogorra
    Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Reggaea

    Reggaea
    AEBko RBa eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Jamaikak britainiar kolonia izateari utzi zion 1962. urtean. AEBko dirudunek uhartea bereganatu zuten, eguzki-izpien egarri. Turistentzat aproposak ziren erritmo eta letra goxo azukrez beteak zituen musika hari rocksteady deitu zioten. Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza.
  • Punka

    Punka
    Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. DIY edo 'zuk zeuk egin' filosofiari atxikia da, eta talde ugarik beren diskoak grabatu eta banatzeko jarrera hartu zuten. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zen punka. EE UUn sortu zen musika estilo da. The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika-taldeetako batzuk.
  • Diskoa

    Diskoa
    1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen. Hauek dira genero horretako musikari eta musika talde nabarmenenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA.
  • New Wavea

    New Wavea
    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zen.
  • Grungea

    Grungea
    1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz. Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeetan.