-
10,000 BCE
Izturitzeko haitzuloa
Lehen garaietan eguraldi hotzetik babesteko haitzuloetan bizi izaten ziren gizakiak. Izturitze eta Otsozelaiko harpeak Nafarroa Behereko haitzulo multzo bat dira -
2975 BCE
Neolitoko etxola
Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita. Bi bizimodu horien agerpenarekin jendartea bi zatitan banatu zen: mendietan abeltzainak bizi ziren (hasieran), batez ere lur komunaletan oinarritzen zena, eta, beste aldetik, nekazaritza (geroago agertu zena), jabetza pribatuan eta sedentarismoan oinarritzen zena. -
1975 BCE
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa. Megalitoa, (grezierazko mega, "handi", eta litos, "harri", hitzetatik) Harri handiekin egindako monumentua da. -
1200 BCE
Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa. Ilarritako harrespilak edo Okabeko harrespilak Okabe mendiaren magalean (Lekunberri, Nafarroa Beherea) kokaturik dauden harrespilak dira. Burdin Aroan daude dataturik eta inguruan hogei bat aurki daitezke. -
725 BCE
La Hoyako herrixka
Herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta. Herrixka edo aztarnategi hori Alejandro Sampedro Martínezek aurkitu zuen. -
445 BCE
Hileta-hatua (La Hoya)
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten. -
50 BCE
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da. -
100
Oiassoko planoa
Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen. -
120
Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten. -
276
Arkaiako villa bateko termak
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti.