-
2975 BCE
Neolitoko etxola
Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita. -
825 BCE
Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa. -
825 BCE
La Hoyako herrixka
Herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta. -
320 BCE
Hileta-hatua (La Hoya)
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten. Herrixka edo aztarnategi hori Alejandro Sampedro Martínezek aurkitu zuen, 1935ean. Lurra lantzerakoan, zeramika asko agertzen zela ikusirik, indusketak egiten hasi zen, eta antzinako herrixka baten aztarnak aurkitu zituen azpian -
50 BCE
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da.Hilarria hildakoen oroitzapenezko monumentu bat da. -
100
Oiassoko planoa
Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen. -
120
Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten. -
260
Arkaiako villa bateko termak
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti. -
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Dolmen edo trikuharriak gorpuak ehorzteko eraturiko monumentu megalitikoak dira. Trikuharriak edo horien aztarnak, beste monumentu megalitikoekin batera, Mendebaldeko Europa osoan daude -
Izturitzeko haitzuloa
Lehen garaietan eguraldi hotzetik babesteko haitzuloetan bizi izaten ziren gizakiak.