-
1808-1814 urteen artean, Espainian, Espainiaren eta Napoleonen Inperioaren arteko gatazka armatua da. Espainiarrek, britainiarren eta portugaldarren laguntzarekin, Napoleonen okupazioaren aurka borrokatu zuten. Gerra hau Napoleonen lehen porrot handienetakotzat hartzen da, eta Fernando VII .a tronuan berrezartzearekin amaitu zen.
-
-
Juan Alvarez Menzibalek bultzatutako prozesua. Honek Elizaren jabetzei eragin zien. Horiek desjabetu eta enkantean saldu zituen, Lehen Guda Karlista finantziatzeko (liberalen armada) eta ekonomikoa modernizatzeko helburuarekin.
-
Pascual Madozek bultzatutako prozesua. Batez ere udalerrien ondasunei eragin zien. Mendizabalen desamortizazioaren eredua jarraitu zuen eta obra publikoak finantzatzea zein ekonomikoa modernizatzea zituen helburu
-
-
Europan XIX. mendean garatu zen eraldaketa ekonomiko eta sozial prozesua, Espainian berandu eta desorekan hedatu zena. Produkzio-sistema tradizionala (artisautza eta nekazaritza) makineria eta fabriketan oinarritutako sistema berri batek ordezkatzen duen prozesua da. Honek aldaketa sakonak dakarzkio gizarteari (klase sozialak), demografiari, hirigintzari, edo teknologia-garapenari.
-
Espainiak bere azken koloniak (Kuba, Puerto Rico, Filipinak eta Guam) galdu izana Estatu Batuekin izandako gerraren ondorioz. Espainiar nazionalismoarentzat trauma politiko eta morala, ondorio ekonomikoak ere izan zituen, hala nola, penintsulan inbertitu zitezkeen kapitalen itzulera.
-
Berrezarkuntza garaiaren egonkortasuna kolokan jarri zuten hiru krisi. Hasteko, armadaren krisia izan zen, Defentsa Batzordeak sortu baitziren, armadako kideen egoera hobetzeko helburuarekin. Bigarrenik, krisi politikoa izan zen, Asanblada Parlamentarioak (kataluniar diputatuek deituta) gobernuari erreformak egiteko eskatu baitzioten. Eta, azkenik, krisi soziala, UGT eta CNT sindikatuek greba orokor iraultzaile bat deitu baitzuten. Hiru krisi hauek Berrezarkuntzaren krisia areagotu zuten.
-