Download

6. GAIA. FRANKISMOA I. Gerraostea eta autarkia

By Kinti
  • Period: to

    II. Errepublika

  • Period: to

    Fronte Popularreko gobernua

  • Estatu kolpea Marokoko protektoratuan

    Francoren gidaritzapean, armadaren zati batek Errepublikaren aurkako altxamendua hasi zuen Afrikako Armadan. Kolpea azkar eta erabakigarri izatea zen helburua.
  • Estatu kolpea penintsulara zabaldu

    Altxamendua penintsulako hainbat garniziotara hedatu zen. Kolpeak ez zuenez estatu osoa berehala kontrolatu, egoera Gerra Zibil bihurtu zen.
  • Period: to

    Gerra Zibila

  • Euzkadiko autonomia estatutua aldarrikatu

    Gerra betean, Errepublikako Gorteek Eusko Autonomia Estatutua onartu zuten Valentzian. Praktikan Bizkaian aplikatu zen, eta euskal autogobernu modernoa ahalbidetu zuen.
  • Behin-behineko Eusko Jaurlaritza sortu

    Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zuten, eta Eusko Jaurlaritzak administrazio propioa eta Euzko
    Gudarostea antolatu zituen, Errepublikari leial.
  • Batasun Dekretua aldarrikatu

    Francok Falangea eta Karlistak alderdi bakarrean batu zituen (FET-JONS), bere aginte politiko osoa sendotuz eta barne-dizidentziak ezabatuz.
  • Iparralde Frontea amaitu

    Asturiasen erorketarekin, Errepublikak iparraldeko
    industria-gunea galdu zuen. Horrek Francori abantaila ekonomiko eta militar handia
    eman zion.
  • Euzko Jaurlaritza Kataluniara erbesteratu

    Euskal lurraldea galdu ondoren, Jaurlaritza erbestean jarraitzera behartu zuten, lehenik Katalunian eta gero
    atzerrian.
  • Lanaren Forua argitaratu

    Frankismoaren lehen Oinarrizko Legea izan zen. Lan-harremanak estatuaren kontrolpean jarri zituen, grebak debekatuz eta nazional-sindikalismoa ezarriz.
  • Prentsa eta Zentsura Legea argitaratu

    Adierazpen-askatasuna deuseztatu zuen legea izan zen, prentsa eta propaganda estatuaren kontrol zorrotzean utziz.
  • Period: to

    Errazionamendu-liburuxka

  • Erantzukizun Politikoen Legea argitaratu

    Errepublikaren aldekoak zigortzeko atzeraeraginezko legea izan zen. Ondasun-konfiskazioak eta kartzela zigorrak justifikatu zituen.
  • Period: to

    Francisco Francoren diktadura

  • Period: to

    Frankismoaren lehenengo etapa

  • Period: to

    Bigarren Mundu Gerra

  • Nazio-intereseko Industriak Babesteko Legea

    Industria estrategikoak babesteko eta estatuaren esku-hartzea justifikatzeko legea izan zen, autarkiaren testuinguruan.
  • Masoi eta Komunisten Errepresiorako Legea

    Erregimenaren etsai ideologikoak kriminalizatzeko legea izan zen, errepresio politikoa areagotuz.
  • Hitler eta Francoren arteko bilera Hendaian

    Alemaniarekin aliantza aztertu zuten, baina Espainia ez zen gerran sartu.
  • Dibisio Urdina SESBko frontera bidali

    Boluntario espainiarrak SESBen aurka bidali ziren, antikomunismoaren erakusgarri.
  • Estatuaren Segurtasunaren Legea

    Oposizio politikoa zigortzeko tresna juridiko nagusietako bat izan zen.
  • Espainia II. Mundu Gerra ez-beligerante bezala sartu.

    Espainiak formalki gerran ez sartzea erabaki zuen, baina Ardatzarekiko hurbiltasuna erakutsi zuen.
  • Industria Institutu Nazionalaren (INI) sorrera

    Industria Institutu Nazionala sortu zen, estatuaren industria-politika bideratzeko.
  • Gorteak Eratzeko Legea

    Gorte frankistak sortu zituen, botere errealik
    gabe.
  • Espainia neutral bihurtu

  • Dibisio Urdina erretiratu

    Aliatuen garaipena ikusita, Espainiak urruntze diplomatikoa hasi zuen.
  • Period: to

    Makiak

  • Lausanako Manifestua

    Juan Borboikoak Frankismoaren amaiera eta
    monarkia parlamentarioa proposatu zituen.
  • Baionako Ituna

    Erbestean zeuden euskal indar politikoen arteko
    akordioa, frankismoaren aurka.
  • Espainiarren Forua

    Itxuraz eskubideak aitortzen zituen, baina
    estatuaren kontrolpean.
  • Erreferendum Nazionalaren Legea

    Erregimenaren erabakiak legitimatzeko tresna
  • Espainia NBEtik kanpo

  • Period: to

    Gerra Hotza

  • Ondorengotza Legea

    Lege honen bidez, Francok Espainia formalki monarkia zela aldarrikatu zuen, baina estatuburu izaten jarraitu zuen bizi arte. Helburua erregimenari
    egonkortasun instituzionala ematea zen, bai barrura begira, bai nazioartean itxura “iraunkorragoa” eskaintzeko. Lege honek trantsizio kontrolatu baten ideia zabaltzen hasi zuen, nahiz eta praktikan diktadura sendotu.
  • NBEren gaitzespena baliogabetu

    Gerra Hotzaren testuinguruan, Mendebaldeko
    potentziek lehentasuna antikomunismoari eman zioten. Horrek Frankismoaren balio
    estrategikoa handitu zuen, eta NBEk Espainiaren aurkako gaitzespena bertan behera utzi
    zuen. Une honetatik aurrera, erregimenaren nazioarteko berrintegrazioa abian jarri zen.
  • Gobernu frankista berrantolatu

  • EKIN sortu

  • Konkordatua

    Espainiako Estatuaren eta Vatikanoaren arteko akordioak Eliza Katolikoari pribilegio handiak aitortu zizkion (hezkuntzan, moral publikoan, finantzaketan). Trukean, Elizak Frankismoari zilegitasun morala eman zion. Nazional-katolizismoa erregimenaren zutabe nagusi gisa sendotu zen.
  • Madrilgo Ituna

    AEBekin sinatutako akordio militar eta ekonomikoek Espainiaren isolamenduaren amaiera ekarri zuten. Base militarrak ezarri ziren Espainian, eta trukean laguntza ekonomikoa eta nazioarteko aitortza jaso zen. Frankismoa Mendebaldeko blokean integratu zen, antikomunismoaren truke.
  • Espainia erakunde ezberdinetan onartu: FAO, UNESCO, NBE.

    Nazioarteko erakunde nagusietan onartua izateak Frankismoaren normalizazio diplomatikoa berretsi zuen.
    Erregimenak, bere izaera autoritarioa mantenduta ere, nazioarteko sisteman tokia lortu zuen.
  • Euskal Mundu Biltzarra

    1956an erbestean egindako euskal erakundeen bilkura izan zen. Helburua frankismoaren aurkako estrategia politikoa koordinatzea izan zen,
    erbestearekin eta nazioarteko babesaren bilaketarekin lotuta. Biltzar honetan EAJren
    barruan lehen hausturak eman ziren, komunistak Eusko Jaurlaritzatik kanporatu eta euskal zein espainiar indar politikoen banaketa hasi zen, azkeneko hauek ez baitzuten autonomia-
    estatutuaren defentsa aldarrikatu
  • Opus Deiko gobernu teknokrata

  • Parisko Hitzarmena

    1. urtean, Parisen, EAJ eta monarkikoen arteko hitzarmena. Bi indar politiko hauek indarrak batu zituzten monarkia demokratikoaren aldeko defentsa aitortzeko. Hitzarmen honek EAJ eta indar errepublikazaleen arteko behin-betiko haustura ekarri zuen. Honek egoera berri bati hasiera eman zion erbesteko oposizioan.
  • Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea

    Lege honek Frankismoaren oinarri ideologikoak finkatu zituen: Espainiaren batasuna, katolizismoa, antikomunismoa eta Caudilloaren agintea. Erregimenaren nortasun politikoa berriro definitu zuen aldaketa ekonomikoen aurrean.
  • Egonkortzen Plana

    Autarkiaren amaiera ekarri zuen politika ekonomiko berria izan zen. Ekonomia irekitzea, inflazioa kontrolatzea eta atzerriko kapitala erakartzea izan ziren helburu nagusiak. Plan honek Espainiaren garapen ekonomikoaren hasiera markatu zuen.
  • ETAren sorrera

    EKINen ondorengo zuzena izan zen erakunde politiko-militarra sortu zen. Frankismoaren aurkako borroka armatua eta independentismoa uztartu zituen, eta oposizioaren fase berri baten hasiera adierazi zuen.
  • Estatuaren Lege Organikoa

    Frankismoaren azken Oinarrizko Legea izan zen.
    Estatuaren egitura politikoa berrantolatu zuen, Francoren ondorengotza prestatzeko eta erregimenaren jarraipena bermatzeko helburuz.