-
Erreaktore nuklearra
Erreaktore nuklearraren lehen prototipoa. Erreaktore nuklearra material fisionagarrien kate-erreakzioa hasi eta kontrolatzeko erabiltzen den erreaktorea da. Zentral nuklearretan energia sortzeko erabiltzen da. Enrico Fermi (1901-1954)
Italiar fisikari bat izan zen. 1938an Fisikako Nobel saria jaso zuena eta lehen erreaktore nuklearraren garapenagatik eta teoria kuantikoaren garapenagatik ezaguna. Boonba nuklearraren lehen entsegu eta ikerketetan kolaboratu zuen (Manhattan proiektua). -
Poloniaren inbasioa
Bigarren Mundu Gerra hasi zen Alemani naziak Polonia inbaditu zuenean. Inbasio horrek gerra deklarazioa ekarri zuen. -
Willys MB
Willys MB, Jeep estatubatuar enpresaren lur orotako ibilgailu modelo sail bat da. 1940-1945 artean ekoitzi zen. Bigarren Mundu Gerran zehar erakutsitako sendotasunarengatik ibilgailu mitiko bilakatu zen. Pennsylvaniako Bantam konpainia txikia izan zen lehen prototipoa garatu zuena, baina Ejerzitoak Ford Motor Company eta Willys-Overland Motors animatu zituen bereak aurkeztera Bantam oinarri hartuta. -
Italia sartu zen gerran
Afrikako iparraldean italiarrek zailtasunak izan zituzten eta Alemaniak tropak bidali zituen haiei laguntzeko. -
Bizagorri Operazioa
Ardatzeko potentziek Sobietar Batasuna inbaditu zuten. Historia osoan gerra batean izandako eremurik handiena ireki zen. -
Midwayko Gudua
Ozeano Barean, japoniarren ofentsiba Koral itsasoko Guduan geldiarazi zuten aliatuek. -
Guadalcanaleko Gudua
Ozeano Barean, aliatuek japoniarrak geldiarazi zituzten Guadalcanaleko Guduan. -
Colossus ordenagailua
Colossus kode-hausle britainiarrek 1943-1945 urteetan garatutako konputagailu multzoa izan zen. Colossus izan zen munduko lehen ordenagailu programagarri, elektroniko eta digitala. Thomas Flowers (1905-1998)
Britainiar ingeniaria izan zen. Colossus diseinatu zuen, Bigarren Mundu Gerran alemaniarren kodeak deszifratzeko. Elektronikan aditua zen, eta bere lana Bletchley Park-en egin zuen. -
Normandiako Lehorreratzea
Aliatuek, Alemaniak erantzuteko gaitasunik ez zuela eta Errusiaren hedapena mehatxu handia zela oharturik, Normandiako Lehorreratzea hasi zuten Frantziako kostaldean. -
V-2 misila
V-2 misila, bere izen teknikoa A4 (Aggregat 4).
Irismen luzeko misila borrokarako lehenengo misil bilakatu zen eta hegaldi azpiorbitala estreinakoz burutu zuen lehenengo artefaktu gizatiarra izan zen. Kohete modernoen aitzindaria izan zen, Estatu Batuen eta Sobiet Batasunaren espazio programetan erabilitakoak barne. Wernher von Braun (1912-1977)
Alemaniar ingeniaria izan zen. Alemania eta Estatu Batuetako aeronautika teknologiako pertsonaia garrantzitsuenen artean kokatzen da. -
Hitlerren hilketa
Adolf Hitlerrek tiroz bere buruaz beste egin zuen Berlingo bere Führerbunkerren. -
Bonba atomikoa jaurtitzea
Japoniak ez zituen errenditze-terminoak onartu. Orduan, Ameriketako Estatu Batuek Hiroshima eta Nagasakiren gainean bi bonba nuklear jaurti zituzten.