-
Industria Iraultza
Industria Iraultza XVIII. mendearen amaieran hasi zen, gutxi gorabehera, 1760. urtean, eta XIX. mendean zehar garatu zen. Ez dago hasiera edo amaiera zehatzik, baina prozesua Ingalaterran hasi zela uste da, eta gero Europako eta Ameriketako beste herrialde batzuetara zabaldu zen. -
Lurrun makina
Lurrun makinaren hobekuntzak ahalbidetu zuen energia mekanikoa sortzea modu eraginkorragoan. Horrek industria eta garraioaren alorretan iraultza ekarri zuen. Lurrun makinak batez ere meatzaritzan, ehungintzan eta trenbideetan izan zuen eragina. James Watt (1736-1819) lurrun-makinaren hobekuntzen egilea izan zen. Bere asmakizunek Industria Iraultza bultzatu zuten, eta potentziaren unitatea bere omenez watt izendatu zuten. -
Bonbilla
Bonbillak etxeetan eta kaleetan gas bidezko argiztapena ordezkatu zuen eta elektrizitatearen erabilera zabaltzeko bide eman zuen, gizartearen modernizazioa eta ekoizpen industrialaren garapena bultzatuz. Thomas Edison (1847-1931) bonbillaren, fonografoaren eta zinema-kameraren asmatzailea izan zen. Elektrizitatearen erabilera praktikoa zabaldu zuen eta 1.093 patente erregistratu zituen. -
Automobila
Automobilak garraio pertsonalean iraultza ekarri zuen, distantzia luzeak modu eroso eta azkarrean gainditzea ahalbidetuz. Karl Benz (1844-1929) lehen automobilaren, Benz Patent-Motorwagen-aren, asmatzailea izan zen. Bere lana garraio pertsonalaren eta industria automobilistikoaren hasiera izan zen. -
Hegazkina
Hegazkinaren oinarriak ezarri zituzten aerodinamikaren, motorizazioaren eta kontrol sisteman. Asmakizunak garraioa eta komunikazioa iraultzea ekarri zuen, eta aireko garraio modernoaren hasiera markatu zuen. Orville (1871-1948) eta Wilbur Wright (1867-1912) hegazkingintzaren aitzindariak izan ziren. Bizikletak konpontzen hasi ziren, eta 1903an lehen hegaldi motordun eta kontrolatua egin zuten Kitty Hawk-en. Aireko garraioa iraultzea lortu zuten.