-
- urtean Erromatar inperioa desegin zen eta germaniar herri batzuk Hispania inbaditu zuten. Gehienak bisigodoak ziren eta Toledo izan zen beraien hiriburua. Bisigodoek erromatarren legeak, erlijioa eta hizkuntza onartu zuten.
-
- urtean armada musulmana Afrikatik etorri zen eta Erresuma Bisigodoa inbaditu zuten. Al Andalus jarri zioten izena eta hiriburua Toledo izan zen.
-
Penintsularen iparraldean bizi ziren kristauak eta musulmanei aurre egin zieten. Kristauek Pelaio hartu zuten buruzagi. Noble bat zen eta Asturiasko Erresuma sortu zuen.
-
Gero, Leongo Erresuma, Gaztelako Erresuma, Nafarroakoa, Aragoikoa eta Kataluniako Konderriak sortu zituzten pixkanaka-pixkanaka.
-
XI. Mendean Kristauek lurralde asko konkistatu zizkieten musulmanei.
1031. urtean Al Andalus taifak izeneko zenbait erresuma txikitan banatu zen eta kaliferra desagertu zen. Haiek etsaiak ziren eta oportunitate hau aprobetxatu zuten. -
- urtean Navas de Tolosako Gudan Kristauek musulmanak garaitu zituzten eta ia Al Andalus osoa konkistatu zuten. Lurralde bakarra Granadako Erresuma izan zen.
-
1469an Gaztelako Isabel I.a eta Aragoiko Fernando II.a ezkondu ziren eta bi koroak batu zituzten. Errege-erregina Katolikoak izan ziren.
-
Errege-erregina Katolikoek 1492. urtean Granadako Erresuma konkistatu zuten.