Amas de casa exigiendo viviendas carabanchel bajo madrid

FRANKISMOA II. DESARROLLISMOA (1959-1975)

By Kinti
  • Period: to

    Francisco Francoren diktadura

  • Period: to

    Frankismoaren lehenengo etapa

  • EKIN sortu

    Euskal gazte abertzaleek sortutako erakunde klandestinoa izan zen, frankismoaren aurkako borroka politiko eta kulturala helburu zuena. EKINek erakusten du oposizio berria belaunaldi gazteetan agertzen hasi zela, erbestearekiko eta alderdi tradizionalekiko distantzia handiagoarekin
  • Gobernu frankista berrantolatu

  • 1953ko Konkordatua

    Espainiako Estatuaren eta Vatikanoaren arteko akordioak Eliza Katolikoari pribilegio handiak aitortu zizkion (hezkuntzan, moral publikoan, finantzaketan). Trukean, Elizak Frankismoari zilegitasun morala eman zion. Nazional-katolizismoa erregimenaren zutabe nagusi gisa sendotu zen
  • Madrilgo Itunak

    Espainiako Estatuaren eta Vatikanoaren arteko akordioak Eliza Katolikoari pribilegio handiak aitortu zizkion (hezkuntzan, moral publikoan, finantzaketan). Trukean, Elizak Frankismoari zilegitasun morala eman zion. Nazional-katolizismoa erregimenaren zutabe nagusi gisa sendotu zen
  • Opus Deiko teknokraten gobernua

  • Period: to

    Frankismoaren bigarren etapa

  • 1959ko Egonkortze Plana

    Autarkiaren amaiera ekarri zuen politika ekonomiko berria izan zen. Ekonomia irekitzea, inflazioa kontrolatzea eta atzerriko kapitala erakartzea izan ziren helburu nagusiak. Plan honek Espainiaren garapen ekonomikoaren hasiera markatu zuen
  • ETAren sorrera

    EKINen ondorengo zuzena izan zen erakunde politiko-militarra sortu zen. Frankismoaren aurkako borroka armatua eta independentismoa uztartu zituen, eta oposizioaren fase berri baten hasiera adierazi zuen
  • 339 euskal apaizek Aita Santuari gutuna bidali.

    Euskal apaiz talde handi batek frankismoaren errepresioa eta euskararen zein kulturaren debekua
    salatu zuen Vatikanoren aurrean. Ekintza honek Elizaren barruko hausturak agerian utzi zituen.
  • CCOO sortu

    Langile-mugimendu klandestinoa indartu zen, hasieran sindikatu bertikalaren barruan jardunez. Grebak eta lan-eskubideen defentsa bultzatu zituen, frankismoaren aurkako oposizio sozialaren ardatz bihurtuz
  • Europako Mugimenduaren IV. Biltzarra

  • Period: to

    Vatikanoko II. Kontzilioa

    Eliza Katolikoaren erreforma-batzarra izan zen. Frankismoan Elizaren sektore berritzaileak indartu zituen, gizarte-justizia eta askatasun handiagoak aldarrikatuz, eta erregimenarekiko harremanak tentsionatu zituen
  • Ordena Publikoko Epaitegiaren sorrera (TOP)

    Delitu politikoak epaitzeko epaitegi berezia sortu zen. Sindikalistak, ikasleak eta oposizioko militanteak zigortzeko tresna nagusia izan zen.
  • Julian Grimauren exekuzioa

    PCEko kidea fusilatu zuen frankismoak. Bere heriotzak nazioarteko protesta handiak eragin zituen eta erregimenaren errepresioaren ikur bihurtu zen
  • Period: to

    Lehen Garapen PLana

    Estatuak industria estrategikoak bultzatu zituen, azpiegiturak modernizatu eta hazkunde ekonomikoa planifikatu zuen. Hazkunde handia egon zen, baina lurralde-desorekak eta desberdintasun sozialak areagotu ziren
  • 1966ko Prentsa Legea

    Zentsura aurretikoaren zati bat arindu zuen, baina estatuak kontrola mantendu zuen. Prentsan askatasun handiagoa zegoen itxuraz, baina debeku politikoak jarraitu zuten
  • Estatuaren Lege Organikoa

    Frankismoaren azken Oinarrizko Legea izan zen. Estatuaren egitura politikoa berrantolatu zuen, Francoren ondorengotza prestatzeko eta erregimenaren jarraipena bermatzeko helburuz.
  • Period: to

    Bigarren Garapen Plana

    Industrializazioa eta turismoa areagotu ziren. Aldi berean, langile-gatazkak, ikasle-protestak eta oposizio politikoa indartu ziren
  • Hainbat euskal apaizek itxialdia egin Bilbon eta Derion

    Elizaren sektore kritikoek frankismoaren aurkako protesta publiko sinbolikoa egin zuten
  • Txabi Etxebarrietaren hilketa (Etakidea)

    ETAko kidea tiroz hil zuten poliziek; ETAren barnean martiri bihurtu zen.
  • Jose Antonio Pardinesen hilketa. ETAren lehenengo hilketa

    Guardia zibila hil zuen ETAk; honek gatazka armatuaren fase berri bat ireki zuen
  • Meliton Manzanes hilketa

    ETAk hil zuen polizia frankista ezaguna, torturengatik salatua. Erregimenak errepresioa areagotu zuen ondoren.
  • Juan Carlos I.aren zina.

    Francok Juan Carlos Borboikoa izendatu zuen bere ondorengo, Ondorengotza Legearen barruan. Helburua erregimenaren jarraipena bermatzea zen, monarkiaren bidez.
  • Burgoseko Prozesua

    ETAko kideen aurkako epaiketa militarra izan zen. Nazioarteko presioak heriotza-zigorren kommutazioa eragin zuen eta erregimenaren zilegitasuna kolokan jarri zuen
  • Period: to

    Hirugarren Garapen Plana

  • Period: to

    1973ko petrolioaren krisia

    Petrolioaren prezio igoera bortitzak inflazioa, langabezia eta industria-krisia eragin zituen Espainian, “Espainiako miraria” amaituz
  • Carrero Blancoren erailketa

    ETAk atentatu batean hil zuen Francoren ondorengo politikoa. Gertaera honek frankismoaren egonkortasuna kolokan jarri zuen
  • Arias Navarro gobernuburu

    Gobernu berriak hasieran “erreformismo kontrolatua” agindu zuen, baina praktikan aldaketa sakonik ez zuen egin.
  • Añoveros afera

    Bilboko apezpikuak euskal hizkuntza eta kultura defendatu zituen; frankismoak erbesteratzeko mehatxua egin zion, baina nazioarteko presioak atzera eginarazi zion
  • Portugalgo Krabelinen Iraultza

    Portugalgo diktadura amaitu zen modu baketsuan. Espainian eragin politiko sinbolikoa izan zuen, aldaketa demokratikoaren aukera indartuz.
  • Frankismoaren azkeneko exekuzioak

    FRAP eta ETAko militanteak fusilatu zituzten. Nazioarteko gaitzespen handia jaso zuen Espainiak
  • Francoren heriotza

    Diktadura amaitu zen eta trantsizio demokratikoaren fase erabakigarria hasi zen