-
3150 BCE
Emakume eta gizonen eskubideak Egipton
Antzinaroko Egipton, emakumeak eta gizonek eskubide berberak zituzten, denek berdin ikasi, jabetzak eduki, epaitegietara joan eta testamentuak egin zitzakeen. Emakumeek ez zuen aita, senar edo semearen tutoretzarik behar. Eskubide guztiak ezkontzaren barruan eta familian geratzen ziren, eta hainbat lanbide egiteko askatasuna bazuten ere, botere handiko lanbideak gehienetan gizonezkoen esku zeuden. -
1147 BCE
Naunakhen testamentua
Naunakhten testamentuko hitzek zera zioten: berari zegokionez, faraoi lurraldeko emakume askea zela. -
370 BCE
Aristotelesen hitzak
Aristoteles Greziar filosofoaren ustez, gizona emakumea baino egokituta zegoen aginterako, eta horregaitik hauek emakumea babestu eta gidatu behar zuten. -
170 BCE
Erromako emakumeak
Erroman, emakumeek ez zuten izenik, beren aitaren izenarekin deitzen zituzten, baina femeninoan. Beren gizarte taldearen araberako hezkuntza jasotzen zuten. Horregaitik, patrizio aberatsen alabek irakasle pribatuak zituzten; plebeioen alabek, berriz, zazpi eta hamabi urteen artean joaten ziren eskolara, hamabi urterekin ezkondu egiten ziren eta. -
1000
Emakume ezkongabe edo alargunak
Nobleziako dama asko monasterioetan sartzen ziren, ezkontzen ez baziren edo alargun gelditzen baziren. Emakume noble horien familiek ondasun asko ematen zizkieten monasterioei, emakumeak hartzeagatik eta, are gehiago, monasterio berriak eraikitzeko.