Gizarteko proiektua 3. Ebaluazioa.

  • 3150 BCE

    Desroches Noblecourt, Christiane

    Desroches Noblecourt, Christiane
    Antzinaroko Egipton, emakumeak gizonaren eskubide berberak zituen, eta gizonek bezala ikasi, jabetzak eduki, epaitegietara joan eta testamentuak egin zitzakeen. Ez zuen aita, senar edo semearen tutoretzarik behar. Eskubide haiek guztiak, nolanahi, ezkontzaren barruan eta familian geratzen ziren, eta hainbat lanbide egiteko askatasuna bazuen ere (inudea, irulea, apaiza, errotaria, ehulea, ehiztaria, dantzaria, kantaria…), botere handiko lanbideak gehienetan gizonezkoen esku zeuden
  • 1147 BCE

    Dinastiako papiroa,

    Dinastiako papiroa,
    Niri dagokidanez, faraoi lurretako emakume askea naiz
  • 500 BCE

    Palladium

    Palladium
    Emakume greziarrek batez ere peplos tunika erabiltzen zuten; lotzeko, gerriko bat, eta, sorbaldan, bi kisketa erabiltzen zituzten. Larruzko sandaliak janzten zituzten, eta kapelak eramaten eguzkitik babesteko.
  • 370 BCE

    Aristoles

    Aristoles
    Gizonezkoa, salbuespenak salbu, emakumezkoa baino hobeto egokituta dago aginterako; beraz, gizonak emakumea babestu eta gidatu egin behar du.
  • 219 BCE

    Likurgo

    Likurgo
    Espartako gazteek, hamabi urte betetzen zituztenean, jantzi bakarra jasotzen zuten urte osorako. Haiek Eurotas ibaiaren bazterretan ateratzen zituzten ihien eta kanabera piloen gainean oheratzen ziren.
  • 200 BCE

    Katon

    Katon
    Presoen artean erositako esklabo asko zituen. Gazteenak hautatzen zituen, hezten errazenak zirelako; gizon sendoak nahi zituen, lanerako egokiak. Zahartzaroan saldu egiten zituen, ezertarako balio ez zuten esklaboak ez elikatzeko.
  • 170 BCE

    Polibio

    Polibio
    Emakume erromatarrek ez zuten izenik; aitaren izenez deitzen zitzaien, baina femeninoan. Zegokien gizarte taldearen araberako hezkuntza jasotzen zuten. Horrenbestez, patrizio aberatsen alabek irakasle pribatuak zituzten; plebeioen alabak, berriz, zazpi eta hamabi urteen artean joaten ziren eskolara, hamabi urterekin ezkontzen baitziren.
  • 1000

    Emakumeak Erdi Aroan. Artehistoria

    Emakumeak Erdi Aroan. Artehistoria
    X. mendetik aurrera, nobleziako dama asko monasterioetan sartzen ziren, ezkontzen ez baziren edo alargun gelditzen baziren. Emakume noble horien familiek ondasun asko ematen zizkieten monasterioei, emakumeak hartzeagatik eta, are gehiago, monasterio berriak eraikitzeko.