F.elconfidencial.com original f3d 9e3 a97 f3d9e3a976c8aff5ab8a1a1a0ac38bec

II Mundu Gerra

  • Period: to

    Baretze politikoaren porrota

    Frantzia eta Ingalaterra saiatu ziren Hitlerri kargu ez hartzen hark lurrak konkistatzen zituenean, gerra bat ekiditeko. Baina konturatu ziren plana ez zuela balio, Hitlerrek ez zuelako gelditzeko asmorik.
  • Alemania Polonia inbaditu

    Alemania Polonia inbaditu

    Hitlerrek bere armada guztia bidali zuen Polonia hartzeko oso denbora gutxian, eta lortu zuten.
  • Aliatuek guerra deklaratu Alemaniari

    Aliatuek guerra deklaratu Alemaniari

    Alemanek Polonia inbaditu zutenean, Ingalaterrak eta Frantziak Poloniarekin kontratu bat zutenez, Polonia defendatsera behartuta zeuden, beraz gerra deklaratu zioten Alemaniari.
  • Period: to

    Alemaniaren ofentsiba

  • Italia Afrikako iparraldea konkistatu

    Italia Afrikako iparraldea konkistatu

    Mussolini Mediterraneoan hedatzen saiatu zen bere inperioa sortzeko. Hala ere, zailtasun asko izan zituen eta Hitlerrek tropak bidali behar izan zizkion (Afrikakorps) bere aliatua laguntzeko.
  • Alemaniak Dinamarka-Norvegia konkistatu

    Alemaniak Dinamarka-Norvegia konkistatu

    Alemaniarrak Europako iparraldetik eta mendebaldetik zabaltzen hasi ziren. Herrialde txikiago hauek ezin izan zioten aurre egin nazien armadari eta denak erori ziren.
  • Alemania Herbeerak eta Belgika konkistatu

    Alemania Herbeerak eta Belgika konkistatu

    Alemaniarrak Europako iparraldetik eta mendebaldetik zabaltzen hasi ziren. Herrialde txikiago hauek ezin izan zioten aurre egin nazien armadari eta denak erori ziren.
  • Alemania Frantzia-Paris okupatu eta Alsazia eta Lorena anexionatu

    Alemania Frantzia-Paris okupatu eta Alsazia eta Lorena anexionatu

    Armada alemaniarrak Frantziako defentsa-lerroak gainditu zituen eta Paris okupatu zuen. Frantzia bitan banatu zen: iparraldea nazien kontrolpean geratu zen eta hegoaldean Vichyko erregimen kolaborazionista ezarri zen.
  • Erresuma Batuak eutsi egin zion alemaniarrek herrialdea inbaditzeko ahaleginari

    Erresuma Batuak eutsi egin zion alemaniarrek herrialdea inbaditzeko ahaleginari

    Hitlerrek ezin izan zuen britainiar uhartea inbaditu eta horrek Alemaniaren lehenengo porrot estrategikoa suposatu zuen.
  • Italia Jugoslavia eta Grecia konkistatu

    Italia Jugoslavia eta Grecia konkistatu

    Mussolini Mediterraneoan hedatzen saiatu zen bere inperioa sortzeko. Hala ere, zailtasun asko izan zituen eta Hitlerrek tropak bidali behar izan zizkion (Afrikakorps) bere aliatua laguntzeko.
  • SEBS bat egin zuen aliatuekin

    SEBS bat egin zuen aliatuekin

    Alemaniak eraso egin ondoren, Sobietar Batasuna aliatuen bandoan sartu zen. Horrela, Hitlerrek bi fronte handitan (ekialdean eta mendebaldean) borrokatu behar izan zuen aldi berean.
  • Estatu Batuak gerran sartu

    Japoniak Pearl Harborri eraso egin ostean, Estatu Batuek bere potentzia industrial eta militar guztia aliatuen zerbitzura jarri zuten. Honek baliabide eta soldadu gehiago ekarri zituen, gerraren balantza Alemaniaren eta Japoniaren kontra makurtuz.
  • Alemania Sobietar Batasuna eraso

    Alemania Sobietar Batasuna eraso

    "Barbarossa Operazioa" martxan jarriz, Alemaniak SESBekin zuen hitzarmena hautsi eta ekialderantz jo zuen. Helburua komunismoa suntsitzea eta baliabide naturalak bereganatzea zen.
  • Alemania Kiev, Mosku eta Leningrado konkistatzen saiatzen da

    Alemania Kiev, Mosku eta Leningrado konkistatzen saiatzen da

    Leningrado setiatu zuten (blokeo luze bat ezarriz) eta Moskutik oso gertu egon ziren, baina sobietarren kontraerasoek eta neguko muturreko baldintzek armada alemaniarraren aurrerapena geldiarazi zuten
  • Japonia Pearl Harbor erasotu

    Japonia Pearl Harbor erasotu

    Japoniar hegazkinek AEBetako base bati eraso zioten Ozeano Barean, abisu gabe. Ondorioz, Estatu Batuak gerran sartu ziren aliatuen alde.
  • Period: to

    Egonkortze garaia

  • Estatu Batuak geldiarazi japoniarrak Ozeano Barean izandako hedapena

    Estatu Batuak geldiarazi japoniarrak Ozeano Barean izandako hedapena

    Midway-ko guduan eta Ozeano Bareko beste borroketan, AEBetako armadak japoniarren hedapena moztu zuen. Hortik aurrera, Japonia defentsan geratu zen.
  • Stalingradon garaipena lortu ondoren, erasora jo zuten

    Stalingradon garaipena lortu ondoren, erasora jo zuten

    Armada Gorriak Alemaniako Seigarren Armada inguratu eta suntsitzea lortu zuen. Porrot estrategiko honek alemaniarren ekialdeko hedapena guztiz gelditu zuen eta sobietarren kontraofentsiba handiaren hasiera markatu zuen Berlinera bidean.
  • Period: to

    Aliatuen erasoak

  • Britaniarrek alemaniarrak garaitu zituzten Afrikako iparraldetik

    Britaniarrek alemaniarrak garaitu zituzten Afrikako iparraldetik

    Aliatuek Ardatzeko indarrak Afrikako iparraldetik kanporatu zituzten, Mediterraneoaren kontrola berreskuratuz.
  • Normandiako lehorreratzea

    Normandiako lehorreratzea

    Milaka soldadu aliatu Frantziako kostaldean lurreratu ziren. Honek mendebaldeko frontea ireki zuen Alemaniaren aurka borrokatzeko.
  • Aliatuek Paris askatu

    Aliatuek Paris askatu

    Normandiako garaipenaren ondoren, aliatuek Frantziako hiriburua berreskuratu zuten abuztuan, alemaniarren okupazioarekin amaituz eta Alemaniako mugarantz aurrera eginez.
  • Period: to

    Bakearen antolakuntza

    Gerra ostean, herrialde irabazleak elkartu ziren mundua nola geratuko zen erabakitzeko. Nazio Batuen Erakundea (ONU) sortu zuten, arazoak hitz egiten konpontzeko eta berriro gerrarik ez egoteko.
  • Errusiarrek Berlin setiatu

    Errusiarrek Berlin setiatu

    Sobietar armada ekialdetik sartu zen Alemanian eta hiriburua inguratu zuen. Hiriko borroka gogorren ondoren, Reichstag-a hartzea lortu zuten, gerraren amaiera hurbilduz.
  • Italia errenditu eta Mussolini fusilatu

    Italia errenditu eta Mussolini fusilatu

    Italiako erresistentziako kideek (partisanoek) diktadorea harrapatu eta exekutatu egin zuten ihes egiten saiatzen ari zela.
  • Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen

    Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen

    Berlin erortzeko zorian zegoela, diktadore naziak bere burua hil zuen bere bunkerrean. Haren heriotzak lidergorik gabe utzi zuen Alemaniaren erresistentzia.
  • Errusiarrak Berlinen sartu

    Errusiarrak Berlinen sartu

    Berlin setiatu ondoren, Armada Gorriak hiriaren erdian sartzea lortu zuen. Kale gogorretako borroka odoltsuen ostean, sobietarrek Reichstag-a (Alemaniako parlamentua) hartu zuten eta hiri osoaren kontrola bereganatu zuten.
  • Alemaniak kapitulatu zuen

    Alemaniak kapitulatu zuen

    Alemaniak maiatzaren 7an sinatu zuen baldintzarik gabeko errendizioa.
  • Estatu Batuak Hiroshima eta Nagasakin bomba atomikoa bota.

    Estatu Batuak Hiroshima eta Nagasakin bomba atomikoa bota.

    AEBek arma nuklearrak erabili zituzten lehen aldiz historian. Sarraski honek Japoniaren berehalako errendizioa behartu zuen, gerra gehiago ez luzatzeko.
  • Japoniak kapitulatu zuen

    Japoniak kapitulatu zuen

    Japoniak, Alemania bezala abuztuan errenditu ziren, bonba atomikoek eragindako suntsipenaren ondoren.
  • Bigarren mundu gerra amaitu zen

    Bigarren mundu gerra amaitu zen

    Japonia errenditu denean, 1945eko irailean, gerra guztiz amaitu zen. Mundu osoa suntsituta geratu zen, baina bakea iritsi zen azkenean.