-
Baretze politikak huts egin zuen herrialde boteretsuek herrialde erasotzaileei gauza gehiegi onartu zizkietelako. Horrela, hauek gelditu beharrean indartu egin ziren, eta azkenean gerra handiago bat sortu zen.
-
Alemaniak Polonia inbaditu zuen bere lurraldea handitu nahi zuelako eta indarrez egin zuen. Horrek beste herrialdeak beldurtu zituen eta gatazka handiago baten hasiera ekarri zuen. -
Alemaniaren ofentsiba Bigarren Mundu Gerran zehar Alemaniak egindako erasoen multzoa izan zen, nagusiki gerraren lehenengo urteetan (1939-1942).
-
Britainia Handiak eta Frantziak hitzarmena betez, Alemaniari gerra deklaratu zioten. Hala ere, ezin izan zuten Polonia salbatu. -
Alemaniak herrialde neutral hauek azkar hartu zituen. Ardeetako erasoaldiaren bidez Frantziarako bidea zabaldu zuen. -
Alemaniar armadak Paris hartu zuen eta Frantziako gobernua ihesi joan zen. Alemaniako zati ziren Alsazia eta Lorena berriz anexionatu zituzten. -
Alemaniak Britainia Handia bonbardatu zuen, baina ezin zuen lehorreratzerik lortu. Britainiarrek aireko gudua irabazi zuten. -
Italiak Grezia inbaditu zuen, baina greziarrek atzera bota zuten. Alemaniak lagundu behar izan zuen herrialde horiek menderatzen. -
Hitlerrek Stalinen aurka egin zuen, haien hitzarmena apurtuz. Eraso handi hau "Operazio Barbarroja" deitu zen.
-
Alemaniarrak Moskura iritsi ziren, baina ezin zuten hiria hartu negu gogorra zela eta. Leningradoko setioa bi urte baino gehiago iraun zuen. -
Japoniak Estatu Batuetako itsas basea bonbardatu zuen Hawaiin. Erasoak 2.400 pertsona baino gehiago hil zituen. -
Estatu Batuek Japoniari gerra deklaratu zioten. Egun batzuk geroago, Alemaniari eta Italiari ere gerra deklaratu zien. -
Alemania etsai komun bihurtu zenez, Stalinek Aliatuekin bat egin zuen. Estatu Batuek armak eta janaria bidali zizkioten Sobietar Batasunari. -
1942.ean aliatuek aurrea hartu zuten eta Alemaniaren porrot batzuek gerraren norabidea aldatu zuten.
-
Estatu Batuek Midwayko gudua irabazi zuten, Japoniako lau hegazkin-ontzi suntsituz. Gudu honek Japoniaren aurrerapena geldiarazi zuen. -
Sobietarrek Stalingradeko gudua irabazi zuten, milioika hildako utziz. Gudu honek gerraren norabidea aldatu zuen. -
Britainiarrek El Alameingo guduan alemaniarrak garaitu zituzten. Afrikako iparraldea askatu zen. -
Afrikan alemaniarrek kapitulatu ziren Afrikan, 250.000 preso hartuta. Horrek Siziliarako bidea erraztu zuen. -
Italiako gobernu berriak Aliatuekin bakea sinatu zuen. Ondoren, Mussolini partisanoek fusilatu zuten. -
Aliatuen erasoak Bigarren Mundu Gerraren amaierako fasean gertatu ziren, 1943tik 1945era bitartean, Alemania eta Japoniarekin bukatzeko.
-
Aliatuek Normandiako bost hondartzetan lehorreratu ziren. Operazio handi honek Europan bigarren frontea ireki zuen. -
Frantziako Erresistentziak eta Aliatuek Paris askatu zuten. Alemaniarrak hiriburutik kanporatu zituzten. -
2,5 milioi soldadu sobietarrek Berlin inguratu zuten. Setio gogorra hasi zen. -
Hitlerrek bere bunkerrean tiroz hil zuen bere burua. Eva Braun emaztearekin hil zen. -
Sobietar soldaduek Berlin hartu zuten, Reichstagean bandera gorria jarriz. Hiria erori egin zen. -
Alemaniak ofizialki kapitulatu zuen bi sinadurarekin. Europa osoan gerra amaitu zen. -
Estatu Batuek bi hiri japoniar bonbardatu zituzten bonba atomikoekin. 200.000 pertsona baino gehiago hil ziren. -
Japoniako enperadoreak kapitulatzea iragarri zuen irratiz. Ofizialki irailaren 2an sinatu zuen. -
Japoniak kapitulazioa sinatu zuen USS Missouri ontzian. Honela amaitu zen Bigarren Mundu Gerra. -
Nazio Batuek mundu berria antolatu zuten. Nurenbergeko epaiketak egin zituzten gerra-kriminalentzat.