• Erreakzio hegazkina

    Erreakzio hegazkina
    Aurrerapen handia izan zen baina,1944an sartu zen erabileran eta berandu iritsi zen gerra aldatzeko. Newtonen 3. legea erabiliz hegan egiten zuen: errekuntzak gasak atzerantz bultzatzen ditu eta horrek hegazkina aurrerantz.
    Frank Whittle britainiar ingeniariak patenta lortu zuen 1930ean eta lehen prototipoa 1937an. Aldi berean, Hans von Ohain alemaniarrak ere garatu zuen bere motorea eta 1939an Heinkel He178 hegaldia egin zuen lehenengo erreakzio-hegaldia. Biak dira teknologia horren aitzindari.
  • Period: to

    II.MG

    1939 II.MG hasi zen
  • Ingalaterrako bataila

    Ingalaterrako bataila
    Alemaniak Erresuma Batuari eraso egin zion Mantxako kanaleko kostan zehar: portu, itsasontzi eta aireportuetara.
  • Kolorezko telebista

    Kolorezko telebista
    Kutxa handi bat zen, izpi katodiko pantaila kurbatuarekin, botoi birakariak eta antena metalikoa zituen. Irudi mugikorrak kolorearekin transmititzen dituen sistemarekin. Honek telebistaren ikus-entzunezko kalitatea nabarmen hobetu zuen. Guillermo González ingeniari eta asmatzaile mexikarra izan zen 1917-1965 Guadalajara. Gaztetatik elektronikarekiko interesa zuen. 23 urterekin, “Eremu-sekuentziako kolore sistema hirukromatikoa” izeneko koloretako telebista sistema asmatu zuen, 1940an patentatua
  • Hitlerren lakua

    Hitlerren lakua
    Hitlerrek beti izan nahi zuen Errusia konkistatzea eta suntsitzea, horregatik proposatu zuen Mosku inundatzea, Moskuko jendea hiltzea lagu handi bat egiteko Moskun
  • Walkie-talkie-a

    Walkie-talkie-a
    Komunikazio militarrak kablerik gabe egitea ahalbidetu zuen. Eramangarria zen eta koordinazio azkarra errazten zuen. Lehen modeloak handiak, astunak, metal estalkidunak eta antena luzeak ziren, eta baldintza gogorrak jasateko prestatuta zeuden. Donald Lewes Hings (1907-2004) ingeniari eta asmatzaile kanadarra izan zen. Ingalaterran jaio eta Kanadara emigratu zuen. Han telekomunikazioetan aritu zen lanean. 1937an, walkie-talkiearen lehen prototipoa “packset” asmatu zuen.
  • Italiako inperioaren erorketa.

    Italiako inperioaren erorketa.
    Italiar Inperioaren erorketa Bigarren Mundu Gerran izandako porrota, faxismoaren erorketa, Italiaren kapitulazioa, alemaniarren okupazioa, faxismoaren aurkako erresistentzia eta Italiar Errepublikaren eraketa barne hartu zituen prozesu bat izan zen.
  • Korearen zatiketa

    Korearen zatiketa
    Corea II.MG ondoren, 1948, bi zatitan banatu zen Ipar eta Hego Korean.
    Bigarren Mundu Gerraren ondoren, 1945ean, Japoniaren errendizioaren ondoren, Aliatuen potentziak Korea aldi baterako bi eragin-esparrutan banatzea adostu zuten, 38. paraleloa muga gisa erabiliz. Akordio hau behin betiko banaketa bihurtu zen 1948an, Koreako Herri Errepublika Demokratikoa (Ipar Korea) eta Koreako Errepublika (Hego Korea) sortu zirenean.
  • Period: to

    Asia eta Afrikan deskolonizazio prozesuaren hasiera.

    Kontinente horietako Europako kolonien arteko independentzia mugimendua izan zen. Hainbat faktorek bultzatu zuten, besteak beste, Bigarren Mundu Gerraren ondoren potentzia kolonialen ahultzea, mugimendu nazionalisten eragin gero eta handiagoa eta Nazio Batuek autodeterminazio eskubidearen aitortza.
  • Alemania naziren kolapsoa

    Alemania naziren kolapsoa
    Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen 1945eko apirilaren 30ean. Hurrengo egunetan, Alemania nazia azkenean erori zen. Berlin Sobietar armadak okupatu zuen. Alemaniarrek Alemaniako eremu gutxi batzuen eta okupatutako lurraldeen kontrola baino ez zuten mantendu. Alemaniako armadaren zati batzuk ere errenditu ziren. Aliatuek Alemaniako armadaren baldintzarik gabeko errendizioa eskatu zuten, eta Alemaniako goi-agintaritzak ez zuen beste aukerarik izan porrota onartzea baino.
  • Gudu hotzaren hasiera

    Gudu hotzaren hasiera
    Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuak komunismoaren hedapenaren beldur ziren eta sobietarrek Europan zuten eragina geldiarazi nahi zuten. 1949an Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea izeneko aliantza militarra sortu zuten. Bere helburu nagusia sobietarren eragina indargabetzea eta herrialde kideen segurtasuna bermatzea zen.
  • Txinako gerra zibilaren hasiera

    Txinako gerra zibilaren hasiera
    1927ko apirilean hasi zen Iparraldeko 1 espedizioan eta 1949an amaitu zen Txina kontinental osoan komunismoaren agintea ezarri zenean. Mao Tse-tung-ek zuzendutako Alderdi Komunistaren eta Chiang Kai-shek zuzendutako Alderdi Nazionalistaren arteko gatazka izan zen.
  • Kotxeen gerrikoa

    Kotxeen gerrikoa
    Lehen segurtasun gerrikoak zaldi-gurdietan eta hegazkingintzan agertu ziren oso garai goiztiarretatik. Baina haien aukerak eta erabilgarritasuna ikusita, auto batzuek, hala nola Preston Tucker Torpedo zenak, bi puntuko segurtasun gerrikoakestandar gisa sartzea erabaki zuten 1940ko hamarkadaren amaieran.
    C.J.Strickland eta beste batzuk II.MG garatu zituzten lehen segurtasun-uhalak militarretarako. Ez zen pertsona bakar baten asmakizuna izan, baina funtsezko pausoa izan zen gerrikoaren garapenean.