Konpetentzia 3. ebaluaketa

By JonBa
  • 2500 BCE

    Desroches Noblecourt

    Antzinaroko Egipton, emakumeak gizonaren eskubide berberak zituen, eta gizonek bezala ikasi, jabetzak eduki, epaitegietara joan eta testamentuak egin zitzakeen. Ez zuen aita, senar edo semearen tutoretzarik behar. Eskubide haiek guztiak, nolanahi, ezkontzaren barruan eta familian geratzen ziren, eta hainbat lanbide egiteko askatasuna bazuen ere (inudea, irulea, apaiza, errotaria, ehulea, ehiztaria, dantzaria, kantaria…), botere handiko lanbideak gehienetan gizonezkoen esku zeuden.
  • 1200 BCE

    Emakumea Antzinaro Klasikoan

    Emakume greziarrek batez ere peplos tunika erabiltzen zuten; lotzeko, gerriko bat, eta, sorbaldan, bi kisketa erabiltzen zituzten. Larruzko sandaliak janzten zituzten, eta kapelak eramaten eguzkitik babesteko.
  • 1143 BCE

    Naunakhten testamentuko hitzak, Egiptoko XX. Dinastiako papiroa

    “Niri dagokidanez, faraoi lurretako emakume askea naiz…”.
  • 370 BCE

    Aristoteles

    Gizonezkoa, salbuespenak salbu, emakumezkoa baino hobeto egokituta dago aginterako; beraz, gizonak emakumea babestu eta gidatu egin behar du.