KONPETENTZIA 3 UNITATEA

By Udane.s
  • 1147 BCE

    Naunakhten testamentuko hitzak, Egiptoko XX. Dinastiako papiroa

    “Niri dagokidanez, faraoi lurretako emakume askea naiz…”.
  • 370 BCE

    Aristoteles

    Gizonezkoa, salbuespenak salbu, emakumezkoa baino hobeto egokituta dago aginterako; beraz, gizonak emakumea babestu eta gidatu egin behar du.
  • Desroches Noblecourt, Christiane

    Antzinaroko Egipton, emakumeak gizonaren eskubide berberak zituen, eta gizonek bezala ikasi, jabetzak eduki, epaitegietara joan eta testamentuak egin zitzakeen. Ez zuen aita, senar edo semearen tutoretzarik behar. Eskubide haiek guztiak, nolanahi, ezkontzaren barruan eta familian geratzen ziren, eta hainbat lanbide egiteko askatasuna bazuen ere (inudea, irulea, apaiza, errotaria, ehulea, ehiztaria, dantzaria, kantaria…), botere handiko lanbideak gehienetan gizonezkoen esku zeuden.