-
Reggaea
1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, musikari eta eduki bereziengatik. Musika jendearengana iritsi zen Bob Marley bezalako artistak direla medio, eta rastafarismoarekin estu lotuta dago. Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian Basque Dub Foundation, Potato eta Fermin Muguruza nabarmentzekoak dira.