-
Bluesa
Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari. -
Ragtimea
Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. Melodia sinkopatuan, galdera-erantzun egituran eta blue noteen erabileran oinarritzen da.
Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren. -
Gospela
Gospela (ingelesetik godspell, 'berri ona') kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Gospel tradizionala, hain zuzen, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen. Normalean, koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago izan baititzake. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri; Hammond organo baten laguntza garrantzitsua izaten da. Bizitzako eguneroko arazoez hitz egiten du musika mota horrek -
Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera
Rhythm and blues (RB) jazzetik, bluesetik eta gospel musikatik datorren musika estiloa da. Jerry Wexler kazetariak izendatu zuen, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen. Gitarrak, piano elektrikoak eta bateriak erritmo bizia sortzen zuten. Fats Domino izan zen lehen artista ezaguna. 1950eko hamarkadan zuriak hasi ziren RB abesten, eta horrela sortu zen Rock Roll. Elvis Presleyk estilo hau ezagun bihurtu zuen, eta musika moderno askoren oinarri bihurtu zen. -
Popa
Pop musika 1950eko hamarkadan sortu zen AEBetan eta Erresuma Batuan. Publiko zabalarentzat da, komertziala, melodiatsua eta errepikakorra. Hitzak sinpleak dira, maitasunari buruzkoak gehienetan. Artista nagusiak dira The Beatles, ABBA, Madonna eta Michael Jackson. K-pop eta britpop bezalako aldaerak ere sortu dira. -
Hard Rock / Rock gogorra
1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Baina 1970 oso famatua egin zen, izan ere, hortik haurrera asko erabili izan zen. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. -
Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a
Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da. -
Soula
Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran.Soul musikaren ezaugarri nagusiak erritmo itsaskorra, bakarlariaren eta koruaren arteko lkarrizketa eta inprobisazioa dira. 60ko hamarkadan, soul musika hedatzen hasia zen. -
Folk-Rocka eta Psikodelia
1960ko hamarkadan folk-rocka sortu zen, folk musikaren eta rockaren nahasketa bezala. AEBetan eta Britainia Handian garatu zen, eta protesta-mezu sozialak izan zituen oinarri. Bob Dylan izan zen artista nagusia, bere kanta ezagunekin. Estilo hau Vietnamgo gerraren aurkako mugimenduarekin eta hippy kulturekin lotu zen. Artista garrantzitsuak izan ziren: Janis Joplin, The Byrds, Simon Garfunkel, Neil Young, Pink Floyd eta The Doors, besteak beste. -
Reggaea
1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, bai musikari eta bai eduki eta sentimenduei dagokienez ere. Musika jaioberri haren indarra geldiezina zen, eta mundu osora zabaldu zen, besteak beste Bob Marleyren moduko abeslari eta musikari apartei esker. Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin. -
Punka
1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da. Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. Hasierako garaietan, haren sinpletasunagatik eta gordintasunagatik ezagutzen zen punk musika: apaindurarik gabeko melodia sinpleak, boterearen kontrako edota politikari buruzko kantu laburrak, soinu 'zakarra' eta rock musikan oinarrituriko tempo azkarra ziren punk taldeen ezaugarri orokorrak. -
Diskoa
1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. -
Heavy Metala
Hauek dira heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa (soinu heavy eta boteretsu hori lortzeko), soloak, gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea... Hitzei dagokienez, iluntasuna, gaizkia, botere-eta apokalipsi-gaiak erabiltzen dituzte bizitzako arazoak adierazteko. -
Rocka
Rock musika, hippy eta punk kulturarekin lotuta dagoen mugimendu sozial eta politikoa da. Rolling Stones taldeak izan du sortzaile nagusietako bat, eta folk musika ere izan du influentzia. Askotan protesta-abestiekin eta aktibismoarekin lotu izan da. Rock musika azpigenero askotan banatzen da, hala nola blues rock, folk rock, punk, heavy metal, grunge eta indie rock. Estiloari dagokionez, larruzko jakek eta galtza bakeroek markatzen dute itxura. -
New Wavea
Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. -
Grungea
1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz. -
Alternative musika eta Indie mugimendua
Alternative musika 1980ko hamarkadan sortu zen, joera nagusietatik kanpo zeuden taldeak izendatzeko. Ez ziren irrati nagusietan entzuten, eta diskoetxe independenteekin lan egiten zuten. Talde garrantzitsuak: R.E.M, Sonic Youth eta The Cure. Salmentak handiak ez izan arren, eragin handia izan zuten hurrengo belaunaldian.