KONTSUMORAKO MUSIKA

  • BLUESA

    BLUESA
    Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz lehen aldiz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haiek beren sentimenduak abestuz adierazten zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berritan, blues-musikari askok bizimodu berri bati ekin zioten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari. Robert Johnson izan zen alde batetik bestera ibiltzen ziren musikari haietako bat.
  • RAGTIMEA

    RAGTIMEA
    Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. Melodia sinkopatuan, galdera-erantzun egituran eta blue noteen erabileran oinarritzen da.
    Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • GOSPEL

    GOSPEL
    Gospela kristau-musika mota bat da, Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan sortua. Erritmo alaiak eta bizkorrak ditu, eta koru batek abesten du, batzuetan bakarlari batekin. Hammond organoak askotan laguntzen du. Gai nagusiak bizitzako arazoak eta Jainkoaren erantzunak izaten dira. Abesti ezagunenetako bat Oh Happy Day da.
  • Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera

    Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera
    RB (Rhythm and Blues) jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika generoa da. Jerry Wexler kazetariak sortu zuen izena, aurretik “race records” esaten zitzaionari ordezkoa emateko. Bigarren Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen, eta gitarra elektrikoa, pianoa eta bateria uztartzen zituen erritmo biziekin. Fats Domino izan zen bere ordezkarietako bat.
  • Soula

    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran. Gospelaren, Rhythm Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu. Soul musika asko zabaldu zen AEBn, Motown, Atlantic eta Stax diskoetxeek eragina izan baitzuten afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduaren garaian.
  • Hard Rock / Rock gogorra

    Hard Rock / Rock gogorra
    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Reggaea

    Reggaea
    1960ko hamarkadan AEBko RBa eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Jamaikak britainiar kolonia izateari utzi zion 1962. urtean. Etorkizun hobe baten esperantzan sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. Ez zuen asko iraun: kolonialismo batetik bestera igaro ziren, eta, berehala, AEBko dirudunek uhartea bereganatu zuten, eguzki-izpien egarri. Turistentzat aproposak ziren erritmo eta letra goxo azukrez beteak zituen musika hari rocksteady deitu zioten
  • Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da
  • Punka

    1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da. Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. DIY edo 'zuk zeuk egin' filosofiari atxikia da, eta talde ugarik beren diskoak grabatu eta banatzeko jarrera hartu zuten. Rock musikan du jatorria, garage rock delakoan zehazkiago, AEBn eta Erresuma Batuan. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zen punka.
  • DISKOA

    1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen
  • Heavy Metala

    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan. Haien hasierako kantak entzuterakoan, nabari da rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zutela.
    Hauek dira heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa (soinu heavy eta boteretsu hori lortzeko), soloak, gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea...
  • Grungea

    1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz.
  • New Wavea

    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zen.