Estilo musical (1)

Kontsumorako Musika

By Ibai10
  • Bluesa

    Bluesa
    Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari. Mudy Waters eta John Lee Hookerrek egun ezagutzen dugun blues musikaren oinarria ezarri zuten, eta B.B. King, Eric Clapton eta beste zenbait abeslarik mundu zabalera hedatu dute estiloa
  • Gospel

    Gospel
    Gospela kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Gospel tradizionala, hain zuzen, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen. Normalean, koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago izan baititzake. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu. Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin bakarlariak izan ziren XX. mendeko interpretatzaile ezagunenetako batzuk.
  • Rock Gogorra

    Rock Gogorra
    Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Reggaea

    Reggaea
    Reggea 1960. urtean sortu zen. Naiz eta, 1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, bai musikari eta bai eduki eta sentimenduei dagokienez ere. Musika jaioberri haren indarra geldiezina zen, eta mundu osora zabaldu zen, besteak beste Bob Marleyren moduko abeslari eta musikari apartei esker. Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin
  • Rapa

    Rapa
    Beltzen auzo marjinalen inguruan sorturiko musika da. Erritmo markatu baten gainean errezitaturiko eskaera eta kritika sozialez beteriko hitzak dira haren ezaugarri nagusietakoa. Abesten dutenei zeremonia-maisu, rap-kantari edo MC deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei, berriz, Disk Jockey edo DJ. Beisboleko bisera, kamiseta, galtza bakero zabalak eta saskibaloian jokatzeko zapatilak dira haien jantzirik ezagunenak. Eminem da ordezkari nagusia.
  • Punka

    Punka
    Stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. Haren sinpletasunagatik eta gordintasunagatik ezagutzen zen punk musika: apaindurarik gabeko melodia sinpleak, boterearen kontrako edota politikari buruzko kantu laburrak, soinu 'zakarra' eta rock musikan oinarrituriko tempo azkarra ziren punk taldeen ezaugarri orokorrak. The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren musika-taldeetako batzuk.
  • Diskoa

    Diskoa
    Disko musikaren sorlekua eta berezko giroa diskotekak dira, eta batez ere dantzan oinarritua dago: hortik haren izena. Genero horren ikur nagusia garai hartako diskoteketako bola kristaldunak dira, eta genero horren ikur bilakatu zen diskoteka nagusia, berriz, New York hiriko Studio 54 diskoteka. Talde nabarmenenak Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA Dira.
  • Heavy Metal

    Heavy Metal
    Erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa (soinu heavy eta boteretsu hori lortzeko), soloak, gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea...
    Hitzei dagokienez, iluntasuna, gaizkia, botere-eta apokalipsi-gaiak erabiltzen dituzte bizitzako arazoak adierazteko. Talderik esanguratsuenak Judas Priest, Iron Maiden, Motörhead, Jimi Hendrix eta The Who.
  • New Wavea

    New Wavea
    1978an, The Sex Pistolseko John Lydon abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zen. Beste talde batzuek (besteak beste Duran Duran, Eurythmics, The Police eta The Pretenders), new wavean hasita, ibilbide luzea eta arrakastatsua erdietsi zuten.
  • Grungea

    Grungea
    MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz. Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeetan. Seattle hiria izan zen estilo horren habia, Nirvanaren Nevermind diskoak sortu zuen lurrikarara arte.