-
Zacharias Jansenek bi leiar konbergenteko tresna bat sortu zuen. -
Kepler-ek mikroskopio konposatua sortzeko modua propsatu zuen. -
Robert Hookek 'kortxo-xaflak aztertzean' zelda formako barrunbe txikiak deskribatzen ditu eta zelula deitzen die. -
Leeuwenhoekek bere protozooen aurkikuntzaren berri eman zuen. Bakterioak aurkitu zituen handik bederatzi urtera. -
W. Nicol-ek argi polorizatu bidezko mikroskopioa garatu zuen. -
Schleiden-ek eta Schwann-ek teoria zelularra proposatu, eta nukleodun zelula landare eta animalien unitate estruktural eta funtzionala dela esan zuten. -
J. Quekett-ek mikroskopioaren erabilerari buruzko tratatu praktikoa argiratzen zuen. -
Abbé-k mikroskopioaren diseinua perfekzionatu zuen. -
Retzius-ek animalien ehun ugari deskribatu zituen argi-mikroskopista batek ere lortu ez duen zehaztasunez. Hurrengo bi hamarkadetan Ramón y Cajalekin eta beste histologo batzuekin tindaketa-metodo berriak garatu zituen eta anatomia mikroskopiokoaren oinarriak finkatu zituzten. -
Carl Zeissek mikroskopistek argi ikusgaiaren muga teorikoetako egiturak bereizi ahal izateko leiarrak ekoitzi zituen, Abbék diseinatuak.