-
Ni Hugo deitzen naiz eta 10 urte ditut. 2008 ko azaroaren 26an jaio nintzen.
-
Nire lehenengo hitza ama izan zen. Bigarren hitza aita izan zen eta geroago hitz gehiago ikasi nituen.
-
Ez nuen nahi eskolara joan, negar asko egiten nuelako. Aste bat pasatu eta gero ez nuen negarrik egiten.
-
Igeriketa kurtsoak egiten hasi nintzen urte honetan eta oso ondo egiten nuen.
-
Mendibilen ikasi nuen bizikletaz ibiltzen, nire etxe ondoan dagoen parkea. Oso zaila izan zen lehenengo alditan.
-
Haur hezkuntzan nengoenean erakutsi zidaten idazten eta irakurtzen. Pixkanaka-pixkanaka ikasten joan naiz eskolan.
-
6 urte nituenean egin nuen nire lehenengo maketa. Nik bakarrik hegazkin baten maketa egin nuen.
-
Asko gustatzen zaizkit mineralak, eta egin nuen lehenengo kolekzioa, mineralena izan zen. Oraindik asko gordeta ditut.
-
Gran Canariara joan nintzen nire familiarekin. Aste bat joan ginen eta lehengusuekin oso ondo pasatu nuen hondartzan eta igerilekuan.
-
Nire laguna eta biok elurran egon ginen jolasten, Leioan. Oso ondo pasatu genuen eta elur panpinak egin genituen. Egun ona izan zen ez genuelako klaserik izan.
-
Nire lehenengo jaunartzea ospatu nuen nire familiarekin eta nire lagunekin. Leioan izan zen eta gero denak joan ginen jatera jatetxe batera. Opari asko izan nituen.
-
Nire lagunak eta nik Gueñes-era joan ginen parke batera. Oso ondo pasatu genuen eta tirolina batean montatu nintzen. Hasieran beldurra ematen zidan baina gero ez.