-
Lente bat baino gehiagoko lehen mikroskopioa 1590ean sortu zen, eta hura hobetuz joan ziren -
Geroago, 1610ean,Galileo Galileik teleskopioaren lenteak hobetu zituen, eta mikroskopio bat ere sortu zuen, jadanik beste norbaitek asmatua zuela jakin gabe. -
Robert Hooke zientzialariak artelazki-xafla fin bati behatu zion, eta zelula terminoa proposatu zuen. -
Anton Van Leeuwenhoek 1674an mikroskopio sinple bat sortu zuen: lente bakarra zeukan, baina behatutako irudia 200 aldiz handitzeko balio zuen. Hainbat izaki bizidun mikroskopiko aurkitu zituen. -
Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
-
Zelula guztiek hiru bizi funtzioak betetzen dituzte.
-
Zelula oro aurrez zegoen beste zelula batetik sortu da.
-
Zelula guztiek ahalmena dute zelularen funtzioak informazio genetikoaren bidez erregulatzeko eta informazio hori ondorengoei transmititzeko.