Zugarramurdiko historia timeline-an

  • 1427

    Herria

    Herria
    Datuen arabera, Zugarramurdik 15 etxe zituen. Zugarramurdiarren eta Urdazubiko monasterioaren arteko lehen liskarrak hasi ziren, baita Baztan ibarrarekin ere.
  • Logroño, emakumeentzat infernua

    Logroñoko autofedea, edo “Zugarramurdiko sorginen” epaiketa publikoa. Lehen egunean, azaroaren 7an, akusazioak, aitorpenak eta epaiak irakurri ziren. Hurrengo egunean, azaroaren 8an, atxilotuak justiziaren esku utzi zituzten, eta zigorrak bete egin ziren: akusatuetatik 11 sutan erre zituzten; 6 bizirik, eta 5 gizairuditan.
  • Maria Ximildegi

    Maria Ximildegi Zugarramurdira heldu zen urte hartan. Lehen liskarrak herritarren eta ustezko “azti edo sorginen” artean. Azken horiek publikoki baketu ziren Zugarramurdiko elizan.
  • Inkisidoreak Zugarramurdira bueltatu

    Abuztuaren 23a:
    inkisidoreak berriro itzuli ziren, eta data horretan fede-ediktua ezarri zuten: fededun guztiak derrigortuta daude sorginak salatzera, eskumikatuak izan nahi ez badute. Horren ondorioz, beste 15 akusatu eraman zituzten Logroñora.
  • Period: to

    Emakume errugabe gehiago Logroñora

    1609ko abendua eta 1610eko martxoa:
    Beste 17 lagun eraman zituzten Logroñoko auzitegiko kartzelara.
  • Inkisidoreak Zugarramurdira

    Inkisidoreak Zugarramurdira
    Urtarrila:
    Juan del Valle Alvarado eta Alonso de Becerra y Holguín inkisidoreak Zugarramurdira heldu ziren. Lehen 4 atxilotuak Logroñora eraman zituzten. Sei senide eta lagun, akelarrearen pertsonaia nagusiak, Logroñora joan ziren emakume horien errugabetasuna defendatzeko. Horiek ere atxilotu zituzten, eta ustezko sorgin-sektakoak edo deabruaren gurtzaileak zirela aitortzera behartu zituzten.
  • Pertsona hilak

    Salazar Logroñora itzuli zen, 1.802 sorginkeria-aitorpenekin; horietatik 1.384 haurrek egindakoak dira. Horiez gain, hirugarren pertsonek egindako 5.000 erru-egozte eraman zituen. 11.000 orriko memoria idatzi zuen; horretan, sorginkeria egon zitekeela erakutsiko zuten froga fidagarririk ezean, pertsona horientzat barkamena eta ahaztea eskatzen du.
  • Barkamena 5000 lagunei

    Logroñoko auzitegiko kideen eztabaida garrantzaren ondoren, inkisidore nagusi Bernardo de Sandoval y Rojas jaunak Salazarri eman zion arrazoia, eta barkamena ematen zien erruduntzat jotako 5.000 lagunei. Espainiako inkisizioak bere historian sorginkeriaren aurka abiarazi zuen prozesurik luzeena eta azkena akitua zen. Zugarramurdi ikur bihurtu zen: “sorginen herria”.