-
9997 BCE
Izturitzeko haitzuloa
Lehen garaietan eguraldi hotzetik babesteko haitzuloetan bizi izaten ziren gizakiak. -
4000 BCE
Hileta-hatua (La Hoya)
La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan.
Bertan aztarna desberdin aurkitu egin dira. -
2976 BCE
Neolitiko etxolak
Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita. -
1975 BCE
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago. Hiru harlauza handik estalkia egiten duen harlauzari eusten diote. Bost pasabide daude inguruan dago. Trikuharria aurkitu zutenean estalkiz egiten duen lauza hirutan zegoen hautsita. -
1200 BCE
Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa. -
726 BCE
La Hoyako herrixka
Herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta. -
50 BCE
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Hilarria hildakoen oroitzapenezko monumentu bat da, gehienetan gorpua kokatua dagoen gainean ezarria. Horregatik, hilerrietan daude sarrien, nahiz eta bakandurik ere agertzen diren. -
100
Oiassoko planoa
Erromatarrek gaur egungo Irunean herri bat eraiki zuten itsas merkataritzan oinarrituta. -
120
Beirazko errauts-ontzia
Ontzi hau, gorpuak erre ondoren, gorpuaren errautsak betan gordetzen zituzten. -
300
Arkaiako villa bateko termak
Eraikuntza lineal bat, tenperatura desberdinetako bainurako guneak jarraian dituena (frigidarium edo gune hotza, tepidarium edo gune epela eta caldarium edo gune beroa), eta, alboan, aire zabalean jarduera fisikoa egiteko erabiltzen zen palaestra, multzo horren zerbitzu eta funtzionamendurako instalazioez gain (aldagelak, komunak, labeak, estolderia …).