-
ANTZINAROAAntzinaroa, Europako historian, Historiaurrearen eta Erdi Aroaren artean Mediterraneo inguruan garatutako zibilizazioen garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K. a. IV. milurtekoan Egipton eta Mesopotamian sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da Erromatar Mendebaldeko Inperioko azken enperadorearen erorketa (K. o. 476. urtea). Dena den, hainbat historialarik data hori aurrera edo atzera mugitzen dute (K. o. 300-600 artean).
-
ERDI AROA
Erdi Aroa Europako historian, hirugarren garaia da, Antzinaroa eta Aro Modernoaren artean dagoena. Gutxi gorabehera, V. mendetik XV. mendera luzatzen da, nahiz eta milurteko horretan historialariek beste azpiaroak, Behe Erdi Aroa eta Goi Erdi Aroa hain zuzen ere, sailkatzen dituzten. Erdi Aroan, aldaketa ugari gertatu ziren politika, kultura eta ekonomia arloetan. -
ARO MODERNOA
Aro Modernoa edo Aro Berria Historian XV. mendearen bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, Erdi Aroa eta Aro Garaikidearen artean. -
ARO GARAIKIDEA
Aro Garaikidea Frantziako Iraultzatik gaur egun arte doan epe historikoari ematen zaion izena da, Mendebaldeko historian laugarren garaia, Aro Modernoaren ondorengoa. -
NEOLITONeolitoa Harri Aroko azken aroa da, mesolitoareneta Brontze Aroaren artekoa. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera aldatu baitzen. Haren ondorioz gizakiak bizileku finkoak hartu zituen eta hala lehen hiriak sortu ziren.Neolitoa Ekialde Hurbileansortu zen duela 9.000 urte inguru, eta handik hedatu zen Europan, Afrikan eta Asian zehar. Euskal Herrian orain dela 3.000 urte inguru izan zen Neolitoa.
-
PALEOLITOAPALEOLITOAPaleolitoa giza teknologia garatzen hasi zen Harri Aroko lehen garaia da. Oso aldi luzea da: gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi (K. a. 3.000.000) eta K. a. 9000. urte arte hartzen du. Denbora luze horretan gizaki mota ezberdinak sortu eta galdu egin ziren, gaur egun ezagutzen dugun "Homo sapiens" gizakiarenganaino iritsi arte. Mesolito garaia arte hedatzen da.Paleolitoari harri landuaren aldia deitzen zaio.