Filosofiaren historia

  • Period: 4000 BCE to 472

    Antzinaroa

  • 624 BCE

    Tales

    Tales
    Tales edo Tales Miletokoa, Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera. Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile. Tales informazio gehiago hemen
  • 611 BCE

    Anaximadro

    Anaximadro
    Anaximandro Miletokoa (antzinako grezieraz: Αναξίμανδρος; K.a. 610 – c. K.a. 546) Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
    Anaximadro informazio gehaiago hemen
  • 569 BCE

    Pitagoras

    Pitagoras
    Pitagoras Samoskoa Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen.
    Pitagorasen informazio gehiago hemen
  • 535 BCE

    Heraklito

    Heraklito
    Heraklito Efesokoa (antzinako grezieraz: Ἡράκλειτος ὁ Ἐφέσιος, Herákleitos ho Ephésios; K.a. 535 - †K.a. 475) antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa. Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Artemisaren Efesoko tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
    Herakitoren informazio gehiago hemen
  • 515 BCE

    Parmenides

    Parmenides
    Parmenides ( K.a. 515?- K.a. 450) Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da.. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen.
    Parmenidesen informazio gehiago hemen
  • 490 BCE

    Enpedokles

    Enpedokles
    Enpedokles (antzinako grezieraz: Εμπεδοκλής; K.a. 490 - K.a. 430) filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da.
    Enpedokles informazio gehiago hemen
  • 490 BCE

    Protagoras

    Protagoras
    Protagoras Abderakoa, grezieraz Πρωταγόρας, (Abdera, c. K.a. 490 - ?, c. K.a. 410) Antzinako Greziako lehenengo sofista izan zen, eta zenbaiten ustez garrantzitsuena1. Erretorikan eta bertutean aditua, Platonek Protagoras elkarrizketan bertutearen lehen irakasle profesionala izateari egotzi dio. Bere ospea eta eragina oso nabaria izan zen Periklesen Atenasen.
    Protagorasen informazio gehiago hemen
  • 470 BCE

    Socrates

    Socrates
    Sokrates(Atenas, Grezia, K.a. 470 - Atenas, Grezia, K.a. 399) Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
    Socratesen informazio gehiago hemen
  • 427 BCE

    Platon

    Platon
    Platon[ (antzinako grezieraz Πλάτων; Atenas, c. K.a. 427 - ibidem, c. K.a. 347) Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabaria izan zen. Haren filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin sakona izan dute historian zehar.
    Platonen informazio gehiago hemen
  • 384 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles
    Aristoteles[1] —grezieraz Ἀριστοτέλης— (Estagira, Mazedonia, K. a. 384 – Kaltzis, Eubea, K. a. 322) Grezia klasikoko filosofo eta polimata izan zen. Platonek irakatsia, Lizeoaren, filosofiaren eskola peripatetikoaren eta tradizio aristotelikoaren sortzailea izan zen. Bere idazkiek gai asko jorratzen dituzte, besteak beste, fisika, biologia, zoologia, metafisika, logika, etika, estetika, poesia, antzerkia ...
    Aristotelesen info gehiago hemen
  • 341 BCE

    Epikuro

    Epikuro
    Epikuro —antzinako grezieraz Ἐπίκουρος, Epikuros— (Samos uhartea, K.a. 341 - Atenas, K.a. 270) Antzinako Greziako filosofoa izan zen. Epikurok obra asko idatzi zituen, baina gehienak galdu egin dira. Hark idatzitako hiru gutun (Herodotori gutuna fisikaz, Pitoklesi gutuna meteoroei buruz —zalantzan dago harena den ala ez—, Menezeori gutuna moralaz) eta aforismo batzuk baizik ez dira geratu.
    Epikuroren informazio gehiago hemen
  • 4 BCE

    Seneka

    Seneka
    Luzio Anneo Seneka (latinez: Lucius Annæus Seneca) halaber Seneka Gaztea edo, besterik gabe, Seneka deiturikoa (Kordoba, c. K.a. 4- Erroma, 65), batik bat moralari buruz aritu zen filosofo estoiko nabari bat izan zen. Erromatar Inperioko politika pertsonaia garrantzitsua ere izan zen. Bere idazkiei esker, mendeetan barrena estoizismoaren pentsaera ulertzeko ezinbesteko erreferentzia izan da.
    Senekaren info gehiago hemen
  • 473

    San Agustin Hiponakoa

    San Agustin Hiponakoa
    San Agustin Hiponakoa[1] edo Aurelio Augustino (Thagaste, 354ko azaroaren 13a - Hipona, 430eko abuztuaren 28a) filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
    San Agustin Hiponako informazio gehiago
  • Period: 473 to 1492

    Erdi Aroa

  • 1224

    Tomas Akinokoa

    Tomas Akinokoa
    Tomas Akinokoa[1][2] (Roccasecca, Siziliako Erresuma, 1224 edo 1225 - Fossanova abadia, Aita Santuen Lurraldea, 1274ko martxoaren 7a) filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da.
  • 1280

    Gilen Ockham

    Gilen Ockham
    Gilen Ockham edo Gilen Ockhamgoa[1] (ingelesez: William of Ockham; 1280/1288 - 1349), garaikideen artean Venerabilis Inceptor, Doctor invincibilis eta Princeps nominalium ere deitua, fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena.
    Info gehiago hemen
  • Period: 1493 to

    Aro Modernoa

  • 1535

    Tomas moro

    Tomas moro
    Tomas Moro (ingelesez: Thomas More; latinez: Thomas Morus; katolikoek eta anglikanoek San Tomas Moro[1] (Londres, 1478ko otsailaren 7a - 1535eko uztailaren 6) ingeles pentsalari, teologo, politiko, humanista eta idazle izateaz gain, poeta, itzultzaile, Henrike VIII.aren lord kantziler, lege-irakasle, negozio zibilen epaile eta abokatu ere izan zen.
    Info
  • 1561

    Francis Bacon

    Francis Bacon
    Francis Bacon (Londres, Ingalaterra, 1561eko urtarrilaren 22a - Highgate, Ingalaterra, 1626ko apirilaren 9a) britainiar filosofo, abokatu, idazle eta estatu-politikaria izan zen. Enpirismo filosofiko zein zientifikoaren aitatzat hartzen da.
    Info
  • Thomas Hobbes

    Thomas Hobbes
    Thomas Hobbes (Westport, Malmesburytik hurbil, 1588ko apirilaren 5a — Derbyshire, 1679ko abenduaren 4a) filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean.
    Info
  • Renè Descartes

    Renè Descartes
    René Descartes (latinez: Renatus Cartesius; La Haye en Touraine —herriak 1802az geroztik, Renéren omenez, Descartes izena du—, Frantziako Erresuma, 1596ko martxoaren 31a – Stockholm, Suedia, 1650eko otsailaren 11a) filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
    Info
  • Baruch Spinoza

    Baruch Spinoza
    Baruch Spinoza, baita Benedictus de Spinoza edo Bento de Espinosa ere (Amsterdam, 1632ko azaroaren 24a - Haga, 1677ko otsailaren 21a) jatorri sefardi hispano-portugaldarreko filosofo neerlandarra izan zen. Baruj, Bento, Benito, Benedicto edo Benedictus (de) Spinoza edo Espinosa ere esaten zaio, itzulpenen arabera, jatorriari buruzko hipotesietan oinarritzen dira denak. Kartesianismoa .
    Info
  • Locke

    Locke
    John Locke (Wrington, 1632ko abuztuaren 29a – Essex, 1704ko urriaren 28a) filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.
    Info
  • Gottfried Wilhelm Leibniz,

    Gottfried Wilhelm Leibniz,
    Gottfried Wilhelm Leibniz, edo Gottfried Wilhelm von Leibniz (Leipzig, 1646ko uztailaren 1a – Hannover, 1716ko azaroaren 14a) alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.
    Info
  • Gorge Berkeley

    Gorge Berkeley
    George Berkeley (Thomastown, 1685ko martxoaren 12a - Oxford, Erresuma Batua 1753ko urtarrilaren 14a) Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da.
  • Montesquieu

    Montesquieu
    Charles Louis Secondat, La Bredako jauna eta Montesquieu baroia (La Brèda, 1689ko urtarrilaren 18a - Paris, 1755ko otsailaren 10a) Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria.
  • Hume

    Hume
    David Hume (Edinburgo, 1711ko maiatzaren 7a - Edinburgo, 1776eko abuztuaren 25a) eskoziar filosofo, historialari, ekonomialari eta saiakeragilea izan zen. Gaur egun Mendebaldeko filosofiako eta Eskoziako Ilustrazioko figura garrantzitsuenetako bat da. Ezaguna da enpirismoan, eszeptizismoan eta naturalismoan oinarritutako sistema filosofikoa garatu izanagatik. Bere lan nagusiak
  • Rousseau

    Rousseau
    Jean-Jacques Rousseau (Geneva, 1712ko ekainaren 28a - Ermenonville, 1778ko uztailaren 2a) suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean ditu.
  • Kant

    Kant
    Immanuel Kant (Königsberg, 1724ko apirilaren 22a – ib., 1804ko otsailaren 12a) historiako filosofo nabarmenetakoa da.
  • Friedrich Hegel

    Friedrich Hegel
    Georg Wilhelm Friedrich Hegel (Stuttgart, 1770eko abuztuaren 27 - 1831ko azaroaren 14) filosofo alemaniarra izan zen. Alemaniar idealismoaren figura garrantzitsuenetako bat[1] eta filosofia modernoaren sortzaileetako bat da, eta bere eragina epistemologiara, logikara, metafisikara, estetikara, historiaren filosofiara, erlijioaren filosofiara eta filosofiaren historiara hedatzen da.
  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Karl Marx1

    Karl Marx1
    Karl Heinrich Marx[1] (Treveris, Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a - Londres, 1883ko martxoaren 14a) alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Gaur egungo Alemaniako Trieren jaioa, Marxek zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen unibertsitatean, eta Jenny von Westphalenekin ezkondu zen 1843an.
  • Nietzsche

    Nietzsche
    Friedrich Wilhelm Nietzsche (Röcken, Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar, 1900eko abuztuaren 25a) filosofo eta filologo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko oso ideologia ezberdinetan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta haren pentsamenduari askotariko interpretazioak egin zaizkio. Nietzscheren lanik nabarmenenak Honela mintzatu zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira
  • Freud

    Freud
    Sigmund Freud (ˈziːkmʊnt ˈfʁɔʏt ahoskatua; Sigismund Schlomo Freud jaioa; Freiberg in Mähren, Moravia, Austriar Inperioa, 1856ko maiatzaren 6a – Londres, 1939ko irailaren 23a) austriar mediku neurologoa, psikoanalisiaren sortzailea izan zen, psikopatologia tratatzeko metodo klinikoa, elkarrizketa bidez gaixoaren eta psikoanalistaren artean.
  • Husserl

    Husserl
    Edmund Gustav Albrecht Husserl (Proßnitz, Moravia, 1859ko apirilaren 8a - Friburgo, 1938ko apirilaren 27a) alemaniar filosofoa izan zen.
  • Russel

    Russel
    Bertrand Russell (Trellech, Monmouthshire, 1872ko maiatzaren 18a - Penrhyndeudraeth, Gwynedd, 1970eko otsailaren 2a) galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen.
    Bibliografia itzelaren egilea da, haren liburuetan bereziki Matematikaz, Filosofiaz eta Politikaz idatziz. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
  • Wittgenstein

    Wittgenstein
    Ludwig Josef Johann Wittgenstein (Viena, 1889ko apirilaren 26a - Cambridge, Ingalaterra, 1951ko apirilaren 29a) filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak.
  • Heidegger

    Heidegger
    Martin Heidegger (Meßkirch, Alemania, 1889ko irailaren 26a - Todtnauberg, Alemania, 1976ko maiatzaren 26a) filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
  • Karl Raimund Popper

    Karl Raimund Popper
    Karl Raimund Popper (Viena, Austria, 1902ko uztailaren 28a - Londres, Erresuma Batua, 1994ko irailaren 17a) austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen. XX. mendeko zientziaren filosofo garrantzitsuenetakotzat hartzen da.
  • Jean-Paul Charles Aymard Sartre

    Jean-Paul Charles Aymard Sartre
    Jean-Paul Charles Aymard Sartre (Paris, Frantzia, 1905eko ekainaren 21 – 1980ko apirilaren 15) frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.
  • Hannah Arendt

    Hannah Arendt
    Hannah Arendt (Hannover, Alemania, 1906ko urriaren 14a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko abenduaren 4a) judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude.
  • Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir
    Simone de Beauvoir, izen osoz Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir (Paris, 1908ko urtarrilaren 9a -1986ko apirilaren 14a) idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko eleberriak, entseguak, biografiak eta monografiak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik.
  • Claude Lévi-Strauss

    Claude Lévi-Strauss
    Claude Lévi-Strauss (Brusela, 1908ko azaroaren 28a - Paris, 2009ko urriaren 30a) filosofo eta antropologo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da.
  • Foucalt

    Foucalt
    Michel Foucault (Poitiers, Frantzia, 1926ko urriaren 15a - Paris, Frantzia, 1984ko ekainaren 26a) irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko pentsamendu frantseserako. Estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartua zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Berak arkeologotzat zuen bere burua.
  • Habermas

    Habermas
    Jürgen Habermas (UK: /ˈhɑːbərmæs/, US: /-mɑːs/;[4] German: [ˈjʏʁɡn̩ ˈhaːbɐmaːs];[5][6] born 18 June 1929) is a German philosopher and sociologist in the tradition of critical theory and pragmatism. His work addresses communicative rationality and the public sphere.