-
Estatu Orrokorren Batzarra
Erresumako klase guztien biltzarra zen. Erregeak ezohiko egoeretan biltzen zituen, krisialdi politikoren bati edo gerraren bati aurre egiteko, edota arlo militarrean edo zergetan laguntzeko. -
Pilota Jokoaren Zina
Hirugarren estatuko diputatuak pilotalekuan bildu ziren, batzar-gela itxi zietelako. Frantziari konstituzio bat eman arte ez disolbatzeko zina egin zuten. Ondorioz, Batzarrari izena aldatu eta Asanblea Nazional Konstituziogilea izan zen. Iraultzaren lehen ekintza eta pribilegiodunen aurka zeuden gizarte-taldeen lehen garaipena izan zen. -
Bastillaren Hartzea
Pilota aretoan gertatu zenagatik iraultzaileen artean erregearengan mesfidantza sortu zuen, tropak bildu zituelako Versallesen eta Necker ministro erreformista kargutik kendu zuelako. Herriaren erantzuna iraultza handia izan zen, Bastillako kartzelari eraso zioten Parisen. Zortzi ordu borrokatu ondoren defendatzaileak errenditu egin ziren, ekintza hori Iraultzaren sinbolo bihurtu zen. -
Sistema Feudala abolitzeko dekretua
Asanbleak, sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratu zuen, pribiliegioak ezabatu: hamarrena, ehiza-eskubideak eta jauntxoen polioak. Baita zergak ordaintzeko berdintasuna deklaratu zen. -
Giza Eskubideen Deklarazioa
Asanblea Konstituzionagiak hartu zuen bigarren neurria izan zen. Filadelfiako deklarazioaren eraginez, Frantziako deklarazioan, eskubide natural gehiago ageri ziren: askatasuna, zoriontasuna eta berdintasun juridikoa. Baita pentsaera, ekonomia eta erlijio askatuasuna onartu eta jabetza eskubidea preskribaezintzat jotzen zen, baita segurtasuna eta zapalkeriari aurre egiteko eskubideak ere. Subiranotasun nazionalaren esku zegoela aldarrikatu eta prozesu penaletako errudungabetasuna presuntzioa. -
Kleroaren konstituzio zibila
Asanblearen legegintza-lana erlijio-neurriek osatu zuten. Elizaren ondasunak desjabetu, ordena monastikoa disolbatu eta kleroaren konstituzio zibila dekretatu zen. Horrek erlijiosoak estatuaren mende zeudela esan nahi du, Erromaren mende egon ordez, berak ordaintzen zien soldata, baina horretarako, konstituzioa errespetatu behar zuten. Onartu zuten elizgizonei zineztatu esan zieten eta uko egiten ziotenei, errefraktario.