Frantziako Iraultzatik Industria Iraultzara Euskal Herrian

  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    XVIII. mendean indartutako burgesiak botere politikoa eskuratzeko urratsak emango ditu. Frantziako egoera
    koiunturalak zein estrukturalak iraultza burgesari biziki laguntzen diote. Koiunturari dagokionez, Frantziako erregeek guda amaitu gabeari ekiten diote. Egiturazko arrazoiei dagokienez, Lege Zaharraren mugak argi daude.
    https://www.youtube.com/watch?v=ep34w4oIoBE
  • Period: to

    Frantziako Konbentzioa eta Konbentzio Guda

    Frantziako Konbentzioak pertsonen arteko klase
    ezberdintasuna debekatzen du.
    Frantziar ejerzitoak Hego Euskal Herrian sartzen dira 1793an. 1794ko Basileako Bakearen ondorioz, frantziar tropa iraultzaileak Frantziara itzultzen dira berriz.
    https://www.youtube.com/watch?v=O4tdz6aWpYU
  • Period: to

    Frantziako Inperioa eta Espainiako Erreinuaren arteko guda

    Carlos IV-ak abodikatu eta Fernando Vll-ak koroari uko egin ostean, Frantziako tropak sartzen dira Jose I erregearen atzetik.
    Foruak direla medio, Euskal lurretan gertatzen diren gudak bertako erakundeek ordaindu behar dituzte.
    Zor honek izugarrizko krisi ekonomikoa eragiten du eta, honen ondorioz, herri sailen desamortizazioari ekiten diote. Une honek euskal nekazari jendartearen murrizte prozesuari hasiera ematen dio.
    https://www.youtube.com/watch?v=Cc8Kp2OyUBU
  • Period: to

    Fernando VII.a eta Luis XVIII.aren erregealdiak

    Fernando VII-ak Espainiako lurraldean eta Luis XVIII-ak Frantzia aldekoan euren koroak berreskuratzen dituzte.
    Fernando VII-ak zin egindako 1812 konstituzioari muzin egiten dio eta Lege Zaharra ezartzen du berriro.
    Hala eta guztiz ere, aurrera eramaten du desamortizazio prozesua, guda gastuak estaltzeko helburuz.
    Garai honetan Espainiako Erresuma bere koloniak galtzen hasten da.
    https://www.youtube.com/watch?v=EPQgp1LuZng
  • Kontserbadorismoaren gainbehera

    Kontserbadorismoaren gainbehera
    Carlos X-k Frantziako boterea eskuratzen du, Luis XVIII zendu ostean. Frantziako kontserbadorismoa moteltzen doa eta, konstituziorik eman ez arren, kontserbadoreek "Itun emanak" eta halako formulak erabiliko dituzte
    herriaren atsegintasuna jasotzeko. Europako burgesiak botere politikoa eskuratu nahi du eta hamaika matxinada eta iraultza antolatzen dira estatu garaikidea eskuratu asmoz.
    https://www.youtube.com/watch?v=NnhWi1JIPdw&t=54s
  • Frantziako uztaileko iraultza

    Frantziako uztaileko iraultza
    Joera liberatzaile eta aurrerakoia ditu iraultza honek eta, ondorioz, Luis Felipe I-k Frantziako koroa eskuratzen du. Konstituzioa onartuta, goi burgesiak gobernu politikoa eskuratzen du. Hurrengo bi hamarkadetan, Europa osoan zehar iraultza liberalak zein absolutismoaren garaipenak elkarren segidan agertuko zaizkigu.
    https://www.youtube.com/watch?v=-cpmrnsN_iU
  • Period: to

    I. Gerra Karlista

    Fernando VII zendu ostean, Isabel II-ak koroa eskuratzen du. Gizonezko Karlosek ez du Isabel onartzen "Lege salikoa" delakoan oinarriturik. Euskal Herria Karlosen alde kokatzen da nagusiki. Espainia zentralizalizatzeko joera ezartzen da zigorretan oinarritutako estrategiaren bidez: nazio bat, erlijio bat, hezkuntza bat, hizkuntza bat. Euskal Herrian Foruak kendu, mugak Bidasoara eraman eta ohiko usadioak debekatu egiten dituzte.
    https://www.youtube.com/watch?v=-OVd7QswC1Y
  • Europa mailako iraultza

    Europa mailako iraultza
    Sozialismoak bere ideologia aurkezten du Europa osoan. 1847ko uzta txarretik abiaturik, Suitzan hasi eta Europa osotik zehar pasatzen den iraultza aurrerakoia da hau.
    https://www.youtube.com/watch?v=PGs-tSEZ1ZM
  • Parisko komuna - Iraultza sozialista

    Parisko komuna - Iraultza sozialista
    Estrukturalki, Kapitalismo industrialaren garapenean langile eta burgesiaren arteko lehia sendotzen da. Koiunturalki, Frantzia eta Prusiaren arteko guda da txinparta. Urte honetan, Parisko Komuna izenarekin ezagutzen dugun iraultza sozialista burutzen da. Honen ondorioz, Frantzian III. Errepublika ezartzen dute.
    https://www.youtube.com/watch?v=ViVF7fnIxb8
  • Sabino Arana eta PNV-ren sorrera

    Sabino Arana eta PNV-ren sorrera
    Sabino Aranak PNV alderdi jeltzalea sortzen du Bilboko Larrazabal baserrian.
    https://www.youtube.com/watch?v=K9m79nGOoa4&t=149s