-
Estatu orokorrak Versaillesen bildu
Estatu Orokorrak bildu ziren Versaillesen, erregea buru zutela. Estatu orokorrak: Frantzian, Erregimen Zaharrean, erregeak deituta estatu arazoak eztabaidatzen zituen biltzarra. -
Frantziar Iraultzaren hasiera
Estatu Orokorretan herri xehearen ordezkariak matxinatu egin ziren. Hori izan zen Frantziako Iraultzaren hasiera. Une hartan hasi zen prozesuak izugarrizko astindua eman zion Frantziako gizarte-sistemari; izan ere, herrialdeko ekonomiaren eta gizartearen egiturak betiko aldatu zituen. -
Period: to
Frantziar Iraultzaren etapak
-
Erakunde matxinada
-
Pilota Aretoan bildu
Hirugarren estatuko diputatuak Pilotaren Aretoan bildu ziren, batzar-gela itxi zietelako; Frantziari konstituzio bat eman arte ez disolbatzeko zina egin zuten. Horren ondorioz, Batzarraren izen berria Asanblea Nazional Konstituziogilea izan zen. -
Bastillako kartzelari erasoa
Herriaren erantzuna 1789ko uztailaren 14ko iraultza handia izan zen, eta Bastillako kartzelari eraso zioten Parisen. -
Asanbleak feudalismoa abolitu
Asanbleak 1789ko abuztuaren 4ko gauean erantzun zuen, sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratuz. (Pribiliegioak ezabatu eta zergak ordaintzeko berdintasuna deklaratu zen). -
Kleroaren konstituzio zibila ezgaitu
1790 Uztailaren 12a Kleroaren konstituzio zibila dekretatu zuten. Erlijiosoak estatuaren menpe zeuden, eta ez Erromaren menpe lehenago bezala. -
Erregearen ihes saiakera
Erregea ihes egiten saiatu zen 1791ko ekainean. Baina ihesi zihoala ezagutu eta atxilotu egin zuten Varennesen. Ondorioz, monarkiaren aurkako sentimendua piztu eta konstituzioaren zina azkartu zen. -
Hauteskundeak
Konstituzioa egin ondoren, hauteskundeak egin ziren. Asanblea Legegilean sektore moderatuak eta monarkikoak ziren nagusi. -
Asanbleak Austriari gerra deklaratu
Asanbleak gerra deklaratu zion Austriari, eta horrek frantsesen sentimendu abertzalea berotu zuen.
Austriako tropek frantsesak garaitu zituzten, eta Prusiako armadek herrialdea hartu zuten.
Frantzia iraultzailea arriskuan zegoen eta konbentzioa sortu zen. -
Heeri masek monarkiari eraso
Prusiarren mehatxua ikusita, herri-masek Tuilerietako jauregia eta erregearen familia eraso zuten. Erasotzaileak iraultzaile erradikalenak ziren. -
Asanbleak monarkia ezabatu
Herri-altxamenduaren ondoren Asanbleak monarkia ezabatu eta Konbentzio izeneko beste asanblea bat aukeratzea erabaki zuen, gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez. Konbentzioak beste konstituzio bat idatzi zuen. -
Frantziar tropek Prusiarrak menderatu
Frantziako tropek prusiarrak menderatu zituzten.
Egun hartan hasi ziren Konbentzioaren bilerak.
Hurrengo egunean monarkia abolitu zuten.
22an, Errepublika aldarrikatu zuten.
Alderdi politikorik ez zuten hiru talde: Girondinoak (iraultzaile moderatuak), Jakobinoak (errepublika demokratikoaren aldekoak) eta Ordokiak ( jabetza-eskubidearen defendatzaileak) -
Girondinoen eta jakobinoen arteko borroka
Girondinoek erregea salbatu nahi zuten, eta jakobinoek heriotza-zigorra ezarri. -
Luis XVI-ren exekutazioa
Luis XVI.a jendaurrean exekutatu zuten -
Konbentzioaren inaugurazioa
Robespierre eta haren jarraitzaileak buru zirela, Konbentzioa inguratu zuten, eta 29 diputatu girondino atxilotzea onartu zuten
Sufragio unibertsal bidez aukeratutako asanblea baten aurka indarrez jarduteak bide eman zion Jakobinoen konbentzioari. -
Estau kolpea
Herri-altxamenduak eta erregezaleen nahiz erradikalen mehatxuak (Berdinen konjurazioa Babeuf-ena, 1797ko maiatzean exekutatua) armadak erreprimitu zituen edo estatu-kolpe bidez bideratu zituzten. -
Napoleon ospetsu bilakatu
Bonaparte ospetsua egin zen Italia-ko eta Egiptoko kanpainetan lortutako garaipenengatik. -
Frantziar iraultzaren amaiera
Napoleonek atzera barealdia ekarriko zuela zin egin zien frantsesei eta behin-behineko hiru kontsul izendatu zituen Sieyès, Ducos eta Napoleon. -
Sieyès panfletoa
Sieyès, "Zer da hirugarren estatua?" panfletoaren egilea, zuzendari aukeratu zuten eta estatu-kolpe bat prestatu zuen Napoleon Bonaparte militar gazte eta handinahiaren laguntzaz. -
Napoleon parisko tropen komandante
Napoleon Parisko tropen komandante izendatzea lortu zuen Sieyèsek. Baina Bostehunen Kontseiluak «alproja!» oihu eginez hartu zuen Bonaparte. Estatu-kolpearen egileentzat guztia galduta zegoela zirudienean, Luzianok, Napoleonen anaiak, estatu-kolpearen aurka zeuden diputatuak atxilotzeko agindua eman zuen.