-
1453
Turkiarrek Konstantinopla konkistatu
Gertaera horrek Bizantziar inperioa amaitzea ekarri zuen eta Zetaren Bidean zehar egiten zen Europako merkataritza etenda geratu zen. Horrez gain, beste aukera batzuk aurkitzeko eta ospea eskuratzeko irrikak bultzaturik, esploraziorako interesa sortu zen -
1453
Nabigazio tresnen hedapena
Erdi aroan ere izan ziren itsas espedizio garrantzitsuak, hala nola bikingoek britaniar uharteetara, Islandiara, Groenlandiara eta beste leku askotara eginikoak, baina XV. mendean, zenbait nabigazio tresnaren erabilerak bultzada ikusgarria eman zien bidaiei -
1453
Kartografiaren garapena
XIII. mendetik aurrera, portulanoak edo itsas kartak erabiltzen hasi ziren; hain zuzen, itsas ibilbideak marrazten zituzten haietan -
1492
Amerikaren aurkikuntza
Kolon Japoniara iritsi zelakoan zegoen, baina bere kalkuluak ez ziren zuzenak, Lurra uste zuen baino handiagoa denez. Berez, Guanahani uhartera iritsi ziren, ezezagun zitzaien kontinente batean zegoena. Kolonek San Salvador izena jarrio zion uharteari, eta handik joan zen Bahametara, Kubara eta Hispaniolara; gero, gaztelara itzuli zen. -
1494
Tordesillasko ituna
Gaztela eta Portugalen arteko lehia zela eta errege-erregina katolikoek aita santuarengana jo zuten. Azkenean, Gaztela eta portugalek Tordesillasko ituna sinatu zuten. Itunean, meridiano bat egitea erabaki zen. Maridianotik mendebaldera zeuden lurrak Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat. -
1497
Indiarako bidea
1497an, Vasco de Gamak zuzendutako flota bat irten zen Lisboatik: flota lau itsasontziz zegoen osatuta. 1498, hamar hilabete buruan, espedizioa Indiara iritsi zen. Bidaia horrekin amaitu zen proiektu portugaldarra, eta hari eskerrak Portugalek Indiako ozeanoan zuen presentzia finkatu ahal izan zuen -
1500
Brasilen aurkikuntza
Pedro Alvares Cabralek, Brasil aurkitu zuen, Indiara egin zuen bidaia batean Afrikatik gehiegi urrundu zen batean. -
Period: 1515 to 1517
Lutherren Haustura
1515an, Leon X.a aita santuak iragarri zuen induljentzia gehiago emango zituela: horiekin lortutako dirua Done Petri basilika berriaren eraikuntza finantzatzeko erabiliko zen. 1517an, Alemaniako Martin Luther monjeak dokumentu bat argitaratuz erantzun zuen, 95 tesiak hain zuzen: aita santua gogortasunezkitikatu zuen dokumantuan, eta doktrina katolikoaren erreformarako oinarriak azaldu zituen. Lutherrek eko egin zion atzera egiteari, eta eskumikatuaizan zen -
1516
Karlos I.aren erregealdia
Karlos errege-erregina katolikoen biloba zen. Errege izan zen 1516. urtetik 1556. urte arte -
1518
Konkista kapitulazioa
XVI. mendearen hasieran, espainiarrek Karibieko uherteak soilik okupatu zituzten. Espainiarrak ez ziren egokitzen eta hori zela eta, kontinenteko gainerako lurraldeak konkistatzera jo zuten.
Espedizio ugari antolatu zituzten Erdialdeko Amerikara eta Hego Amerikara. Garrantzitsuenak Hernan Cortesena eta Francisco Pizarrorena izan ziren. Cortesek azteka inperioa konkistatu eta Pizarrok inka inperioa konkistatu zuten. -
Period: 1519 to 1522
Lehen mundu bira
1519an, Fernando Magallanes gidatutako espedizio bat abiatu zen Sevillatik, Atlantikoaren eta Ozeano Barearen artean igarobide bat aurkitu eta Moluka uharteetara iristeko. Amerikara jo zuen, eta hegorantz inguratun zuen kontinentea. 1520an bi kontinenteak lotzen zituen itsasartea gurutzatu zuen, eta Ozeano Baretik Filipinetaraino jarraitu zuen. Han hil zen Magallanes. Haren kontramaisuak, Juan Sebastian Elkano, hartu zuen agintea. Moluketara iritsi zen eta 1522an heldu zen Espainiara. -
1540
Jesusen Lagundia
Ordena garrantzitsuena Jesusen Lagundia izan zen. Ignazio Loiolakoak fundatu eta 1540an aita santuaren baimena jaso zuen. -
Period: 1542 to 1563
Trentoko kontzilioa
Trentoko kontzilioa bildu zen katolikoak eta protesntanteak baketzeko. Hori lortzeko, hainbat erabaki hartu ziren: elizaren ikasbide tradizionala berretsi zen, arauak eman ziren kleroaren jokaeraokerraj ekiditeko eta moraltasuna sustatzeko eta ikasbide katolikoa heddatzeko modu berriak bilatu ziren. -
1556
Felipe II.aren erregealdia
Felipe II. erregea izan zen 1556. urtetik 1598. urte arte. -
1571
Lepantoko gudua
1571 urtean turkiarrak garaitu zituen, Lepantoko Guduan. -
Inperio krisia zatitzen hasi zen
Felipe II hil zenean inperioa ahultzen eta zatitzen hasi zen. -
Ondorengotza gerra
1700 urtean Karlos II.a oinordekorik utzi gabe hil zen. Bi erregagai aurkeztu ziren tronua hartzeko: Karlos artxidukea, alemaniar jatorrikoa eta Felipe Anjou. -
Karlos II. El hechizado
Azken ustria izan zen. -
Felipe IV
Bere erregealdiaren amaieran Espainiak bere nagusitasuna galdu zuen. -
Borboitarrak
Felipe V eta bere familia lehen borboitarrak zen. -
Inperio krisia
XVIII. mendean, beste dinastia batek hartu zuen Espainiako tronua: borboitarrek. -
XVIII mendeko erreformak
XVIII mendeko erregeak Felipe V.ak, Fernando VI.ak, Karlos III.ak erreforma asko jarri zituzten. -
Aro modernoaren amaiera
XVIII mendean zehar, erregeek gaztaka izan zituzten Britania Handiarekin eta Portugalekin.