
Nire familiaren migrazioak eta une garrantzitsuak. Ardatz kronologikoa. Jon Oarbeazkoa
By oarbeazkoa
-
XX. mendearen hasieran, zenbait siderurgia-enpresa bateratu ziren eta Bizkaiko Labe Garaiak sortu zituzten. Gertaera honek kanpoko jende askoren etorrera sortarazi zuen. Horietako bat, nire aitonaren aita (Pedro Monreal Hule) izan zen, Nazarretik (Nafarroa) Muskizera lan bila etorri zena. Bere egonaldian, Emilia Larrauri (nire aitonaren ama) ezagutu zuen eta ezkondu ziren. Emilia, harakin familia baten ondorengoa zen, eta Pedro zeregin horretan ere murgildu zen.
-
Nire amaren aldetiko aitona Muskizen jaio zen.
-
Nire aitaren aldetiko aitona Gorozikan jaio zen.
-
Nire aitaren aldetiko amama Muskizen jaio zen.
-
Nire amaren aldetiko amama Muskizen jaio zen.
-
Nire amaren aldetiko aiton-amonak Muskizen ezkondu ziren.
-
- urtean, Hilario Oarbeazkoa, nire aitaren aldetiko aitona, Gorozikatik Muskizera joan zen mendian lan egiteko, Forestal Allua enpresan hain zuzen. Bertan, nire amama (Claudia Urbaneta) ezagutu zuen eta ezkondu ziren.
-
Nire aitaren aldetiko aiton-amonak Muskizen ezkondu ziren.
-
Nire aita jaio bezain laster, familia osoa Zugastietara mugitu zen, nire aitonaren (Hilario) familiatik gertu.
-
Zugastietan denbora gutxi egon ostean, Muskizera mugitu ziren, non nire amamaren familia (Claudia) bizi zen. Hemen hamar urte eman zituzten.
-
Nire aita Bilbon jaio zen.
-
Nire ama Bilbon jaio zen.
-
Muskizen hamar urte igaro eta gero, Villanuevara joan ziren, non beste hamarkada bat egon ziren.
-
Hogei urte izanda eta Villanuevan hamar urte igaro ondoren, gurasoen etxetik irten eta Bilbora joan zen. Bilbon hiru urte eman zituen.
-
Bilbon egonda, Muskizera sarri joaten zen, eta bertan nire ama ezagutu zuen. 1985. urtean nire amarekin ezkondu eta berriro Muskizera itzuli zen.
-
Nire gurasoak Muskizen ezkondu ziren.
-
- urtean Gurutzetan jaio nintzen.