Guernica

Espainia XX-XXI.mendeetan

  • Alfontso XIII.aren erreinaldia (1902-1931)

    Alfontso XIII.aren erreinaldia (1902-1931)
    Berrezarpeneko
    sistema politikoari eutsi zitzaion
    Aldi horren barruan, Marokoko gerra gertatu zen Espainiak irabazi egin zuen.
    Primo de Rivera jeneralak kolpe militarra eman zuen, erregearen babespean.
    Monarkiak ospea galdu zuen diktaduraren alde
    egon izanagatik eta, 1931ko udal-hauteskundeetan errepublikanoek arrakasta izan ondoren, Alfontso XIII.ak alde egin zuen Espainiatik.
    1931ko apirilaren 14an, errepublika aldarrikatu zuten.
  • Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

    Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)
    Primo de Riverak konstituzioa bertan behera utzi, alderdiak eta
    sindikatuak debekatu, prentsaren gaineko zentsura bultzatu eta
    gobernu militarra ezarri zuen. Intelektualak eta ikasleak diktaduraren aurka egon ziren.
    Marokoko gerra irabazi bazuen ere, babesleak galtzearen eta ekonomia hondatzearen ondorioz, Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zuen 1930ean.
  • Bigarren Errepublika (1931-1939) Ezkontza zibila, dibortzioa eta emakumezkoen bozkatzeko eskubidea baimendu ziren. • Nekazaritza-erreformak nekazari-kooperatiben esku jarri zituen lurrak. • Hezkuntzaren erreformak 10000 eskola ireki zituen.

    Bigarren Errepublika (1931-1939) Ezkontza zibila, dibortzioa eta emakumezkoen bozkatzeko eskubidea baimendu ziren. •	 Nekazaritza-erreformak nekazari-kooperatiben esku jarri zituen lurrak. •	 Hezkuntzaren erreformak 10000 eskola ireki zituen.
    Gobernu kontserbadoreek erreforma horiek eten egin zituzten
    eta, ezkerreko alderdi batzuentzat, aldiz, ez ziren nahikoak. Herrimatxinadak
    egin ziren eta gogor erreprimitu zituzten. Muturreko
    taldeek gidatutako kaleko liskarrak jazo ziren, era berean.
    1936an, armadako elementurik kontserbadoreenek estatu-kolpea
    eman zuten eta Gerra Zibila hasi zen horrekin.
  • Gerra Zibila eta Francoren diktadura. 1936ko uztailaren 17tik 18ra bitartean, armadako jeneral batzuk Errepublikaren aurka matxinatu ziren, eskuineko indarren laguntzarekin.

    Gerra Zibila eta Francoren diktadura.  1936ko uztailaren 17tik 18ra bitartean, armadako jeneral batzuk Errepublikaren aurka matxinatu ziren, eskuineko indarren laguntzarekin.
    Francisco Franco jeneralak Estatuko aginte guztiak metatu eta Caudillo eta Generalísimo tituluak hartu zituen. Estatu berriak alderdi politikoak debekatu eta Eliza katolikoa sustatu zuen, katolizismoa erlijio ofizial eginez. Diktaduran bi aldi hauek bereizten dira:
    •Autarkia, berrogeita hamarreko hamarkadan; nazioarteko isolamendua nagusitu zen
    •Garapenarenaren aldia (desarrollismo deritzona);hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan isolamendua hautsi eta
    garapen ekonomikoa sustatu zen
  • Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiriak (Bizkaia) pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu.

    Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiriak (Bizkaia) pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu.
    Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak. Operation Rügen (euskaraz: "Rügen operazioa") izenekoan, hildakoak, azken ikerketen arabera, 2000tik gora izan ziren.
    Mendebaldeko herrialdeen begietara, Gernikakoa Luftwaffek egin zezakeen terrore bonbardaketaren adibidea izan zen, eta halako ekintzak egiteko prestatuta zegoelako froga zen. Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.
  • Trantsizioa eta demokrazia

    Trantsizioa eta demokrazia
    Trantsizio esaten zaio Franco jenerala hil ondoren Espainian
    gertatu zen aldaketa-prozesu politikoari. Horren bidez, Espainia
    estatu demokratiko bilakatu zen.
  • 1978ko Konstituzioa

    1978ko Konstituzioa
    Eskubideak eta askatasunak
    •Elkartzeko eta adierazteko askatasuna eta askatasun ideologikoa eta erlijiosoa.
    •Biztanle guztien berdintasuna legearen aurrean.
    •Heriotza-zigorra eta tortura debekatzea.
    •Doako hezkuntzarako eta derrigorrezko oinarrizko irakaskuntzarako eskubidea.
    •Jabetzarako eta oinordetzarako eskubideak
    •Lana, etxebizitza duina eta gizarte- eta osasun-laguntza izateko eskubidea.
    •Zergen bidez Estatuaren gastuetan laguntzeko betebeharra
    eta, Espainia defendatzeko betebeharra.