-
-
1789-ko maiatzaren 5-ean Luis XVI erregeak Estatu Orokorrak deitu zituen, noble eta elizgizonei zergak igotzeko asmoz. Bertan, hiru estatuak elkartu ziren, erabaki hori bozkatzeko.
-
Estatu Orokorretan, Luis XVI-k Hirugarren estatuari ateak itxi zizkion, eta hauek asanblea nazionala eratu zuten, Frantziar Herriarentzat konstituzio berri bat egiteko.
-
Asanblea Nazionalak desegiteko jaso zituen presioen ostean, hau ez uztea zin egin zuten Frantziarentzat Konstituzio bat osatu arte.
-
Parisko Bastilla presondegia absolutismoaren sinbolo kontsideratzen zen, eta hau erasotzean eta bertan gordetako polvora hartzean, frantziar iraultza benetan hasi zen.
-
Sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratu zen, hau da, pribiliegioak ezabatu eta zergak ordaintzeko berdintasuna deklaratu zen.
-
Giza eskubideen aurrekaria kontsideratzen da dokumentu hau, giza naturaren parte izateagatik hainbat eskubide izatea esaten duen dokumentua. (Bertan ez dira esklabu ez emakumerik onartzen)
-
Pariseko jendetza gosetuak, elikagaiak eta soluzioak eskatzen zituen. Urriaren 5 eta 6an Parisetik, batez ere emakumeak, Versallesera joan ziren eta jauregi erreala hartu zuten, erregea eta erregina bertan aurkitzeko asmoz.
-
Elizaren botere gehiena Estatuak hartu zuen. Kleroak zituen pribilegioak desagertu egin ziren eta Elizak zuen diru eta lur guztiak erregearen menpe gelditu ziren.
-
Konstituzio zibila dekretatu (ezgaitu) zen. Erlijiosoak estatuaren menpe zeuden, eta ez Erromaren menpe, lehen bezala.
-
Erbesteratutako aristokratekin elkartu eta armada bat osatzeko asmoa zuen, atzerriko tropen laguntzaz Paris hartu eta iraultza bertan behera uzteko. Baina ihesi zihoala
ezagutu eta atxilotu egin zuten Varennesen; Parisera itzultzera derrigortu eta han geratu zen zainpean. -
Frantziar historiako lehen konstituzio idatzia, Frantzia erregetza konstituzional bezala ezartzen zuena. Hainbat ideien artean, herrialdeko subiranotasuna herrian dagoena esaten du, erregearengan beharrean.