-
1789ko maiatzaren 5ean Estatu Orokorrak bildu ziren Versaillesen, erregea buru zutela.
Asanbladaren arrazoia Estatuak administrazio txarraren eta gerren erruz igarotzen zuen finantza-krisi larria zen. http://www.youtube.com/watch?v=JQl2B1z3e5U -
Estatu Orokorretan, Luis XVI-k Hirugarren estatuari ateak itxi zizkion, eta hauek asanblea nazionala eratu zuten, Frantziar Herriarentzat konstituzio berri bat egiteko.
-
Frantziar diputatuek Frantziarentzat Konstituzio bat egin arte zergak eta klase pribilegiatuen pribilegioak ez zituztela indargabetuko zin egin zuten.
-
Iraultza handia izan zen, eta Bastillako kartzelari eraso egin zioten. Gertaera honen ondoren erreboltak bizkor hedatu ziren frantziar lurralde guztitik.
-
Sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratu zuten, hau da,pribiliegioak ezabatu eta zergak ordaintzeko berdintasuna
deklaratu zen. -
Eginkizun hau, 1789ko abuztuaren 26an eman zen Asanblea Konstituziogilean.Giza eskubideen aurrekaria kontsideratzen da dokumentu hau, giza naturaren parte izateagatik hainbat eskubide izatea esaten duen dokumentua. (Bertan ez dira esklabu ez emakumerik onartzen)
-
-
Pariseko poblazio gosetuak, elikagaiak eta soluzioak eskatzen zituen. Urriaren 5 eta 6an Pariseko jendetzak, batez ere emakumeak, Versallesera joan ziren eta jauregi erreala artu zuten, errege eta erreginak bertan aurkitzeko asmoz.
-
Konstituzio zibila dekretatu (ezgaitu) zuten. Erlijiosoak estatuaren menpe zeuden, eta ez Erromaren menpe lehenago bezala.
-
Ez zuen lortu.Erbesteratutako aristokratekin elkartu eta armada bat osatzeko asmoa zuen, atzerriko tropen laguntzaz Paris hartu eta iraultza bertan behera uzteko. Baina ihesi zihoala
ezagutu eta atxilotu egin zuten Varennesen; Parisera itzultzera derrigortu eta han geratu zen zainpean.
Tullerias jauregitik, Erregearen familiaren ihesa modu laztangarrian amaitu zen: erregearen familiakoak ezagutu eta atxilotu egin zituzten. Biltzarrak erregeari aldi baterako eginkizunak kendu zizkion. -
Erregeak konstituzioa onartu zuen eta bere hitza eman zuen arauak bete egingo zituela.Azkenean, irailaren 30ean, konstituziogileek beraien lana bukatutzat eman zuten.
Frantziar historiako lehen konstituzio idatzia, Frantzia erregetza konstituzional bezala ezartzen zuena. Hainbat ideien artean, herrialdeko subiranotasuna herrian dagoela esaten du, erregearengan beharrean.