-
ALEMANIAK MILITARKI OKUPATU ZUEN AUSTRIA
1928an, Alemaniak militarki okupatu zuen Austria, eta erreferendum batean berretsi zen gero Alemaniaren eta Austriaren arteko batasuna. -
NAZIOEN LIGAK eta BRIAND-KELLOG
Militarismoa nagusitu zen gizarte totalitarioetan. Ahaztu egin zen, baita demokrazietan ere, Nazioen Ligak eta Briand-Kellog Itunak bultzatzen zuten desarmatzea, -
GATAZKAK eta HITZARMENAK
1930eko hamarkadan, azkenean gerra ekarri zuten gatazkak zabaldu eta hitzarmenak finkatu ziren. -
MANTXURIAKO KRISIA
1931N, Japoniako Inperioak Mantxuriako eskualde txinatarra inbaditu zuen, eta Mantxukuo Estatua ezarri zuen. -
ATZERRI POLITIKA OLDARKORRA
Alemania naziak Europari egonkortasuna galarazi zion atzerri politika oldarkorra egin zuen. Hitlerrek, haren ustez aberriak bere handitasunagatik hala merezi baitzuen, Alemaniari zegokion <<bizi espazioa>> menderatu nahi zuen. -
ALEMANIARREK AUSTRIAN LORTU NAHI ZUTENA
Austrian, nazi austriarrek Engelbert Dollfuss kantzilerra erail zuten 1934ko uztailaren 25ean, Alemaniarekin elkartu nahi baitzuten. Haien laguntzarekin, Hitler Austria inbaditzen saiatu zen, baina Mussolinik, hegoaldetik, atzera eragin zion, bere tropak bizkor mobilizatuz. -
ABISINIAKO GERRA
1935ean, Italiak Abisinia inbaditu zuen, Afrika, Somalia italiarrarekin arazoak zituelako aitzakiarekin. Gerra labur eta desorekatu baten ondoren, Hailée Selassie enperadorea garaitu zuen, protektoratu bat ezarri zuen lurralde hartan, eta Victor Manuel III.a izendatu zuten Abisiniako enperadorea. -
Sarreko eskualdearen anexioa
1935eko urtarrilaren 13an, boto-emaileen %90,8 batek Sarre berriz Alemanian sartzea onartu zuen, eta huraxe izan zen Alemania naziaren lehen lurralde anexioa. Urte hartan bertan, Hitlerrek herrialdea berriz armatzeko agindua eman zuen, eta, hala, denbora gutxian armada modernoa eta oso ondo prestatua eduki zuen -
Period: to
EUROPAR POLITIKA
-Alemania naziak Sudeteak eta Austriaren anexioa eskatzen zituen
-Alemaniarrak eta frantsesak Alsazia eta Lorrena, eta Sarre eskualdea zirela-eta borrokatzen ziren
-Sobiet Batasunak bere lurraldea zabaldu nahi zuen mendebaldetik, eta ez sobietarrak, ez alemaniarrak, ez zeuden ados Poloniako mugekin
-Italiarrek beste lurralde batzuk erreibindikatzen zituzten, eta Albania, Balkanetan
-Bulgariak irteera bat nahi zuen itsasoan, Egeo itsasoan
-Asian, Japoniak bere nagusitasuna ezarri nahi zuen Txinan -
Period: to
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA
1936ko uztailean, Errepublikaren Gobernu demokratikoaren kontrako kolpe militar batek ekarri zuen Espainiako Gerra Zibilaren hasiera
1939an, eta harekin ezin argiago geratu zen zenbateraino ziren ahulak potentzia demokratikoak totalitarismo nazi eta faxistaren aurrean. -
ERROMA-BERLIN ARDATZA
Espainiako Gerra Zibilak areago hurbildu zituen Italia eta Alemania, eta 1936ko irailaren 25ean Erroma-Berlin ardatza eratu zuten. -
ANTIKOMINTERN ITUNA
Alemaniak Antikomintern Ituna izenpetu zuen Japoniarekin, zeinari atxiki baitzitzaizkion gero Espainia matxinatua, Italia eta Hungaria, sobietarren espansionismo beldurgarriaren aurrean babestu nahian. -
Hossbach Protokoloa
Hitlerrek egindako plana Hossbach Protokoloan jaso zen, non
<< bizi espazioa >> kontzeptua erabiltzen baitzen; haren arabera, alemaniar herriak nahitaez konkistatu behar zituen, bizirik jarraitu ahal izateko, lurralde berriak. -
Period: to
ALEMANIAR ESPANSIONISMOA
Guztiz sinetsita indar handia zuela, Hitlerrek erabaki zuen Reichean bildu behar zituela alemaniar biztanleria zuten Europako lurralde guztiak. -
Period: to
TXINATAR-JAPONIAR GERRA
1937an, japoniar ejertzitoak Txinako iparraldea eta ekialdea inbaditu zituen. Hiri garrantzitsuak hartu ondoren, besteak beste Shangai eta Nankin, japoniarrak Txinako kostaldeko zerrenda osoaz jabetu ziren gerra izugarri krudel baten bitartez, zeinak azkenean Bigarren Mundu Gerrarekin bat egin baitzuen. -
MUNICH KONFERENTZIA
Erresuma Batua, Frantzia eta Italiako agintariek ez zuten ezer egin Alemaniaren kontra Hirugarren Reichak Sudeteak -- alemaniarrak bizi ziren Txekoslovakiako eskualdea -- anexionatu zituenean, Hitlerrek agindu baitzien ez zuela lurralde gehiago exijituko. Municheko konferentzian elkartu ziren Benito Mussolini, Adolf Hitler, Édouard Daladier eta Neville Chamberlain -
POLONIA
Txekoslovakiaren anexioaren ondoren, Hirugarren Reichak adierazi zuen Poloniar korredorea ere, hau da, Ekialdeko Prusia Alemaniako gainerako lurraldetik bereizten zuen alderdia, bereganatu nahi zuela. Hartara, 1939an Altzairuzko Ituna izenpetu zuen Italiarekin, gerra bazen elkarri lagunduko ziotela aginduz. -
ALBANIAREN OKUPAZIOA
1939ko apirilean, Mussolinik bidalitako gudaroresteek Albania okupatu zuten. -
Period: to
LEHEN ALDI
Ardatzak arrakasta handiak izan zituen. -
ITUN GERMANIAR-SOBIETARRA
Naziak Europa osoan zabaltzen ari zirelarik, erasorik ez egiteko eta neutraltasunerako Itun Germaniar-sobietarra izenpetu zenekoa izan zen beste une garrantzitsu bat. Itunean bazen, ordea, ezkutuko klausula bat, bi alderdien artean Polonia nola banatu azaltzen zuena. -
POLONIAREN INBASIOA ETA ITSASO BALTIKOKO GERRA
Poloniari eraso egin zion alemaniar ejertzitoak, erresistentzia handirik topatu gabe. Haren ondorioz, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Hirugarren Reichari. Halaxe hasi zen Bigarren Mundu Gerra -
MENDEBALDEKO FRONTEA
Alemaniak erasoaldi bizkor bst egin zuen Herbehereen eta Belgikaren kontra, bitarteko motordunak, blindatuak eta airezkoak baliatuz; erasoaldi hari blitzkrieg edo tximista gerra deitu zitzaion. -
GERRA MEDITERRANEOAN eta AFRIKA IPARRALDEAN
Italia neutrala izan zen gatazkaren aurreneko uneetan, baina 1940ko maiatzean gerra deklaratu zion Frantziari, eta Alemaniaren ondoan sartu zen gatazkan. Italiar kolonietan, Libian eta Abisinian, britaniar gudaroste koloniek italiar armada garaitu zuten. -
GERRA EKIALDE URRUNEAN I
Ekialde Urrunean barna hasi zen lurraldeak konkistatzen, eta Indotxinako iparralderaino heldu aen. Hedapen hark estatubatuarren errezeloak sortu zituen -
INGLATERRAKO GUDUA
Inglaterrako gudua izan zen gerraren beste pasarte bat, zeinean alemaniar abiazioak edo Luftwaffeak gogortasunez bonbardatu baitzituen britainiar hiriak, Erresuma Batua errendiarazteko xedearekin, herrialde hura baitzen Hirugarren Reicharen kontrako gerran jarraitzen zuen bakarra. -
GOBERNUAK COMPIÈGNEKO ARMISTIZIOA
Frantzia garaitu zutelarik, hare Gobernuak Compiègneko armistizioa izenpetu zuen. -
GERRA EKIALDE URRUNEAN II
Japoniak Pearl Harboroko itsasontzi baseari eraso egin zion, eta, hura zela-eta, Estatu Batuak gerran sartu ziren. Gauzak horrela, gatazka motela eta desgaste handikoa etorri zen ondoren Asian eta Ozeanian -
HOLOKAUSTO JUDUA I
Agintari naziek <<azken soluzioa>> izenekoa diseinatu zuten, Europako judu guztiak suntsitzeko xedeaz. -
ATLANTIKOKO GUTUNA
Roosevelt presidenteak eta Winston Churchill britaniar lehen ministroak konferentzia bat egin zuten Ipar Atlantikoan, USS Augusta itsasontzian, Ternuako kostaldearen parean. Hartan, Atlantikoko Gutuna izenpetu zuten, bidezko bake baten oinarriak ezarriz: herriek beren gobernua aukeratzeko duten eskubidea errespetatzea, lankidetza ekonomikoa bultzatzea eta anexio gerrari uko egitea -
ERRUSIAKO KANPAINA
Europar kontinentea mendean zeukalarik, Alemaniak Bizargorri Operazioari ekin zion. Sobiet Batasunaren kontrako ustekabeko erasoa izan zen, bi potentziek elkarri ez erasotzeko ituna izenpetua zuten arren. -
ALIATUEN LEHEN GARAIPENAK II
1942ko maiatzetik aurrera, estatubatuarrek japoniarrak garaitu b.aitzituzten Koraleko itsasoko guduan, eta garaipen hark eragotzi egin zuen Japoniak Australia inbaditzea. -
ALIATUEN LEHEN GARAIPENAK IV
Cascablancan lehorreratu ziren, Marokon, Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko osteak. Urte hartan bertan, Afrika Korpseko alemaniar osteak garaitu zituen britainiar armadak Alameinen, Alexandriatik gertu, eta Erwin Rommel alemaniar jenerala Tunisia aldera erretiratu zen. -
JAPONIA GARAITUA II
Estatu Batuek hainbat garaipen izan zituzten, Japoniak Australia inbaditzeko mehatxua baztertu zutenak: Midway -
EUROPA NAZISMOAREN PEAN
Alemania naziak eta haren aliatuak beren kontrolpean zuten Europa kontinental osoa, Atlantikotik hasi eta Europako Errusiaren barrenaldea arte. -
ALIATUEN LEHEN GARAIPENAK I
1942ko lehen hilabeteetan, Europako fronteetan eta Pazifikoan erabatekoa izan zen Ardatzaren nagusitasuna. -
HOLOKAUSTO JUDUA II
Alemnia naziak Holokaustoa deitu dena diseinatu zuen, hau da, sistematikokki erail zituen bost bat milioi judu. -
JAPONIA GARAITUA I
Estatu Batuek hainbat garaipen izan zituzten, Japoniak Australia inbaditzeko mehatxua baztertu zutenak: Koral itsasokoa -
JAPONIA GARAITUA III
Estatu Batuek hainbat garaipen izan zituzten, Japoniak Australia inbaditzeko mehatxua baztertu zutenak: Guadalcanal -
Period: to
BIGARREN ALDI
Aliatuen lehen garaipenek gatazka orekatzea lortu zuten. -
Period: to
STALINGRADUKO GUDUA
Bigarren Mundu Gerrako gudurik gogorrena eta erabakigarriena izan zen. Volga eta Tsaritsa ibaien elkargunean dago hiri sobietar hau, eta puntu estrategikoa zen Kaukasoaz jabetzeko. -
Period: to
OREKAREN FASEA
-
Period: to
ALIATUEN LEHEN GARAIPENAK III
Estatu Batuek garaipen garrantzitsuak izan zituzten Midway eta Guadalcanaleko itsas eta aireko guduetan, eta garaipen haien ondorioz aliatuek berriz konkistatu zituzten Pazifikoko lurraldeak. -
ALIATUEN LEHEN GARAIPENAK V
Errenditu egin ziren Afrika Korpsetik geratzen ziren tropak, eta Afrikako iparraldea eta Mediterraneoa aliatuen kontrolpean geratu ziren. -
TEHERANGO KONFERENTZIA
Bukatu zen Teherango Konferentzia, Roosevelt eta Churchill Stalinekin elkartzen ziren aurreneko aldia -
ALIATUEN LEHEN AURRERAPAUSOAK I
Gudaroste angloamerikarrak Sizilian lehorreratu ziren. -
ALIATUEN LEHEN AURRERAPAUSOAK II
Italiako penintsulara heldu ziren. Mussolinik agintea galdu zuen estatu kolpe baten ondoren, baina komando nazi batek erreskatatu zuen, eta Mussolinik Saloko Errepublika antolatu zuen, Italiako iparraldean. -
CASABLANCAKO KONFERENTZIA
Britaniar eta estatubatuar buruzagiez gainera, bertan izan zen De Gaulle jenerala ere, Frantzia librearen izenean. -
CAIROKO KONFERENTZIA
Cairoko Konferentzian, Asiako gerra izan zen hizketagaia, eta bertan izan zen Chiang-Kai-shek txinatar presidentea. -
ALEMANIAREN PORROTA I
Sobietarrek ekialdeko erasoaldiari jarraitu zioten, poloniar.sobietar muga gurutzatu zuten arte. Era hartan, Europako ekialdeko hainbat herritatik kanporatu zituzten alemaniar tropak, besteak beste Polonia Hungaria, Errumania eta Bulgariatik. -
ALEMANIAREN PORROTA IV
Aliatuek neutralizatu egin zuten alemaniarren azken kontraerasoa, Ardenetan. -
JAPONIA GARAITUA IV
Estatu Batuek Pazifikoan egin zuten aurrerabidea oso motela izan zen, Europan kontzentratu baitzituzten beren ahalegin militar nagusiak. Albania gertaerak oso bizkor joan ziren. -
Period: to
ARDATZAREN PORROTA
-
ALIATUEN LEHEN AURRERAPAUSOAK III
Normandian lehorreratu ziren gudaroste aliatuak, oso kopuru handian, Frantziako iparraldean. Dwight Eisenhower jeneral estatubatuarrak gidatu zuen, eta gerra osoko operaziorik handiena izan zen. Normandiako lehorreratzearen arrakastak markatu zuen gatazkaren amaiera. -
ALEMANIAREN PORROTA II
Mendebaldeko frontean gudaroste aliatuek Paris askatu zuten. -
LEYTEKO GUDUA
Estatubatuarrak eta haien aliatu australiarrak izan ziren garaile Leyteko itsas guduan, eta Filipinak berreskuratu zituzten. Haietan, aurreneko aldiz, pilotu suizidak erabili zituzten japoniarrek, kamikaze deituak, etsaien barkuen kontra -
ALEMANIAREN PORROTA III
Estrasburgora heldu ziren, Rhin ibaiaren ertzean. Aliatuek alemaniarren hiriak bonbardatuz apurtu nahi izan zuten alemaniarren erresistentzia, eta Hitlerrek, berriz, uste osoa zuen bere soldaduen erresistentzia ahalmenean eta arma berrietan, V-2 koheteetan esate baterako. -
JAPONIA GARAITUA VI
Japoniar hiriak bonbardatu zituzten, besteak beste Tokio eta biktima asko izan zen. -
ALEMANIAREN PORROTA V
Aliatuek Rhin ibaia gurutzatu zuten. -
JAPONIA GARAITUA V
Japoniarren erresistentzia gogorra apurtuz, japoniar uhartediko lehen eremuetara ailegatu ziren Estatu Batuak, Iwo Jima eta Okinawara, -
Period: to
HIRUGARREN ALDI
Alemania eta Japoniaren porrota ekarri zuen. -
YALTAKO KONFERENTZIA
Yaltako konferentzia, Krimean, eta han ostera ere hiru buruzagiak elkartu ziren. Konferentzia hartan nazioarteko ordena berri batentzako erabakiak hartu ziren: hauteskunde demokratikoak egitea Europa osoan, Alemania desarmatzea eta zatitzea, nazien buruzagi nagusiak epaitzea eta NBEren sorrera konferentzia egitea, San Franciscon. -
ALEMANIAREN PORROTA VI
Estatu Batuetako presidentea, Roosevelt, oso gaixorik egon ondoren hil zen, gerra bukatua ikusi baino lehen. Hilabete berean amaieran, Mussoliniatxilotu eta fusilatu egin zuten, eta handik bi egunera Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen Berlinen, erregimen nazia porrot eginda zegoenean. -
ALEMANIAREN PORROTA VII
Alemania baldintzarik gabe errenditu zen. Orduan bukatu zen gerra Europan. -
NBE
San Franciscon bildurik, Estatu Batuetan, Nazio Batuen Sortze Gutuna onetsi zuten 52 herrialde aliatu eta neutralen ordeskariek. Era hartan eratu zen Nazio Batuen Erakundea (NBE) -
POTSMAN KONFERENTZIA
Azkeneko konferentzia Potsdam hirian egin zen. Hartan bildu ziren Clement Attlee, britainiar lehen ministro berria; Truman presidentea, Roosevelten ondorengoa, eta Stalin. -
JAPONIA GARAITUA VII
Erresistentzia gogorra espero zelarik, Truman presidenteak agindu zuen bonba atomikoak jaurtitzeko Hiroshiman eta Nagasakin. -
JAPONIA GARAITUA VII
Japonian berebizikoa izan zen eragina, eta, hala, errenditu zen ofizialki. Halaxe bukate zen Bigarren Mundu Gerra. -
Period: to
GERRAKO ERANTZUKIZUNAK
Tokioko epaiketetan nazioarteko auzitegi batek epaitu zituen Japoniako erantzule militarrak eta politikoak, baina Hiro Hito enperadorea salbuetsi zen. -
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala deskolonizazioan izan duen parte hartzea, giza katastrofeek eragindako iheslariei emandako arreta, edota gatazketan tarteko indarren zuzendaritza izan dira NBEren arrakasta nagusiak,1948