Kontsumorako musikaren bilakaera

  • Gospela

    Gospela
    Gospel tradizionala, hain zuzen, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen. Normalean, koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago izan baititzake. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri; Hammond organo baten laguntza garrantzitsua izaten da.
    Marcos Brunet, Marcela Gandara, Alexis Peña, Destino Directo eta Álex Campos ziren gospelaren abeslariak.
  • Blues

    Blues
    Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari.
    Blues jotzen zutenetako batzuk B King, Robert Jhonson, Muddy Waters, John Lee Hooker, Willie Dixon, Stevie Ray Vaughan, Eric Clapton edo Gary Moore dira.
  • Rhythm & Bluesetik

    Rhythm & Bluesetik
    Aurreko estiloan, RBean oso ezagunak ziren, besteak beste, Chuck Berry eta Little Richard musikariak, baina oso zaila zuten irratsaioetara iristea. Zuzenean oso ospetsu ziren arren, iragazki bat pasatu behar zuten irratsaio batean euren musika jar zezaten: intentsitatea eta energia apaldu behar zituzten, eta, garrantzitsuena, kantua abeslari zuri batek kantatu behar zuen. Patt Boone arduratu zen horretaz.
  • Soula

    Soula
    Soul musikaren ezaugarri nagusiak erritmo itsaskorra, bakarlariaren eta koruaren arteko lkarrizketa eta inprobisazioa dira. 60ko hamarkadan, soul musika hedatzen hasia zen. Soul-artista batzuek funk musika garatu zuten; beste abeslari eta talde batzuek, berriz, aldaera burutsuagoak, sofistikatuagoak eta, kasu batzuetan, politikoki kontzienteagoak garatu zituzten.
    Black Pumas, Silk Sonic, St. Paul and the Broken Bones, The Meltdown eta The Buttshakers soul jotzen dutenetako batzuk dira.
  • Rapa eta Hip-hop

    Rapa eta Hip-hop
    Beltzen auzo marjinalen inguruan sorturiko musika da. Erritmo markatu baten gainean errezitaturiko eskaera eta kritika sozialez beteriko hitzak dira haren ezaugarri nagusietakoa. Abesten dutenei zeremonia-maisu, rap-kantari edo MC deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei, berriz, Disk Jockey edo DJ.
    Travis Scott Hip-hop-eko abeslaria da.
  • Hard Rock

    Hard Rock
    Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen.
    Interprete garrantsitzuetako batzuk hauek dira:
    Mick Jagger.
    Stevie Nicks.
    Freddie Mercury.
    Robert Plant.
    Kurt Cobain.
    David Byrne.
    Debbie Harry.
    George Clinton.
  • Reggaea

    Reggaea
    Jamaikak britainiar kolonia izateari utzi zion 1962. urtean. Etorkizun hobe baten esperantzan sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. Ez zuen asko iraun: kolonialismo batetik bestera igaro ziren, eta, berehala, AEBko dirudunek uhartea bereganatu zuten, eguzki-izpien egarri. Turistentzat aproposak ziren erritmo eta letra goxo azukrez beteak zituen musika hari rocksteady deitu zioten.
    Reggaea jotzen zutenetako ospetsu bat, Bob Marley da.
  • Heavy Metal

    Heavy Metal
    Hitzei dagokienez, iluntasuna, gaizkia, botere-eta apokalipsi-gaiak erabiltzen dituzte bizitzako arazoak adierazteko. 1950eko, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako pop musikarenak baino hitz sakonagoak izaten dituzte: gerra, hondamendi nuklearra, ingurumenaren auziak eta politikaeta erlijio-propaganda izaten dituzte jomugan.
    Su Ta Gar heavy metala jotzen duen talde bat da.
  • Punka

    Punka
    Rock musikan du jatorria, garage rock delakoan zehazkiago, AEBn eta Erresuma Batuan. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zen punka. Garage rockaren etikari asko zor dio: ez zegoen musikaz asko jakin beharrik, eta, hiru akorde jakinda, aise jotzen zen punka.
    Punka jotzen zutenetako batzuk Sex Pistols, The Clash eta The Damned ziren.
  • Diskoa

    Diskoa
    Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen.
    Donna Summer, Gloria Gaynor, Baccara, Silver Convention, Dan Hartman eta Boney M diskoa jotzen zutenetako batzuk dira.
  • New Wavea

    New Wavea
    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Talking Heads, Depeche Mode, Blondie, The Cure, Duran Duran, Joy Division eta New Order musika estilo hau jotzen dutenetako batzuk dira.
  • Grungea

    Grungea
    MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz.
    Pearl Jam, Stone Temple Pilots, Alice in Chains eta Mudhoney grungea jotzen duten batzuk dira.