-
Klasizismoa klasikotzat hartzen den garaiko ereduen imitazioan oinarrituriko arte-joera da. Sartaldeko kulturan K.a. V. eta IV. mendeetan, Atenasen bereziki garatu zen artea da klasikoa.
-
Pizkundea edo Errenazimentua Europaren historiako garai bat da, XV. eta XVI. mendeei dagokiena. Bi mende horietan, aldaketa handiak gertatu ziren pentsamenduan, zientzietan, ekonomian, artean, politikan eta baita erlijioan ere, eta aldaketa horiek bukaera ipini zioten Erdi Aroari.
-
Garai hau, oro har, 1600 eta 1750 artean kokatzen da. Garai hartako konpositore bikainak Claudio Monteverdi (1567-1643) izan ziren, mugimenduaren hastapenetako bat eta historiako musikaririk eragin handienetakoa, JS Bach (1685-1750).
-
Barrokoa XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendearen erdialdera arte Europan eta bere eraginpeko herrialdeetan eman zen aro kulturala da. Literaturan, eskulturan, margolaritzan, arkitekturan, dantzan eta musikan eragin zuen, garai artistiko berezi bat eratuz.
-
Erromantizismoa Erresuma Batuan eta Alemanian XVIII. mendearen amaieran sortu eta XIX. mendean zehar garatu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, Ilustrazio eta Neoklasizismoko arau aristokrata, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea
-
Nazionalismoa nazioa edo egitate nazionala azpimarratzen duen jokabide, doktrina edota ideologia politikoa da. Kontzeptu honek forma desberdinak hartu ditu eta, beraz, nazionalismo motez hitz egiten da nazionalismoaz baino. Nazionalismoa Frantziako Iraultzarekin batera hasi zela jotzen da, eta XIX. mendean hedatu zen industria-iraultza.