-
Emakumezkoen futboleko astebeteko planifikazioa
-
Larunbatean jokatu den partidaren analisia egiten su talde teknikoak. Egindako akats nahiz akzio onak azpiarratuz.
-
Asteko lehenengo entrenamendua. Bertan aurrez entrenatzaileek eginiko analisia azaltzen dute. Taldeak bere iritzia ematen du partidaren inguruan eta hankak askatzeko aktibitate ezberdinak egiten dituzte. Entrenamendu nahiko lasaia izan ohi da.
-
Asteko bigarren saio honetan, intentsitate handiz entrenatzen du taldeak. Aktibitate nahiz nekea igotzen dira hemen. Gehienbat fisikoki lantzen da saio hau, indartzeko material ezberdinak erabiliz.
-
Entrenatzaileek aurkaria aztertzen dute. Izan dituzten partida eta emaitzen analisia egiten dute. Honen arabera nola jokatu eta partida nola egituratu pentsatzen dute.
-
Jokatu aurreko azken saio honetan, gehienbat baloi eta estrategia jokaldiak lantzen dira. Aurrez jokalariak biltzen ditu talde teknikoak, aurkariaren nahiz nola jokatuko denaren nondik norakoak azalduz.
-
Astean zehar landutakoa zelaiean erakutsi nahi izaten dute jokalariek. Lehenik eta behin elkartu egiten da taldea, aldageletan hamaikakoa eman, beroketa eta partida jokatzen dute.