-
Munduko moto txapelduna izango zena, Urbinon (Italian) jaio zen.
-
Bere aitaren nahiean, kart lasterketetan konpetitzen hasi zen. Eskualdeko txapelketa irabazi zuen.
-
Kart lasterketetan aritzeak suposatutako kostuak direla eta motorretara igaro zen. Eskualdeko mini moto txapelketa irabazten du.
-
Valentino Rossik, Campionato Italiano Sport Production-ean bere debut profesionala egin zuen, txapelketa irabaziz.
-
Valentino Rossi, Campionato Italiano Sport Production-eko txapelduna bilakatzen da.
-
Italiarra Munduko Txapelketan konpetitzen hasten da 125 cc-ko kategorian, Aprilia AVG talde italiarrarekin. Hasierako hamar lasterketetan lortutako posiziorik onena hirugarren postua izan ondoren, Txekiar Errepublikako Brno zirkuituan, bere lehen garaipena lortu zuen.
-
-
125 cc kategorian aritu zen.
-
125cc-ko mailan txapeldun bilakatu zen, 11 lasterketa irabazita. Bigarren urte honetan, Aprilia talde ofizialarekin hartu zuen parte.
-
250 cc kategorian aritu zen.
-
250cc mailan egin zuen bere debuta, Aprilia taldearekin jarraituz.
-
250 cc-ko munduko txapelduna bilakatu zen lehen aldiz. Izugarrizko denboraldi bat eginda, hainbat marka gainditu zituen. Garaipen honen ostean, orduko moto 500 cc kategoriara igoko zen.
-
500 cc-ko kategorian, gaur egungo Moto GP-n, egin zuen debuta Honda taldearekin sinatu ostean. Nahiz eta bere lehenengo urtea izan eta onenekin lehiatu behar izan zen, bere maila nabarian utzi zuen bigarren postua eskuratuz
-
500 cc kategorian aritu zen.
-
-
Oraindik 500 cc izena zuen mailan, munduko txapeldun geratu zen. Marka guztiak hautsi zituen italiarrak. Honda motorrarekin zebilen oraindik, Nastro Azzurro taldean.
-
2002an, MotoGP-ko motorrak hasi ziren konpetitzen, 990cc-koak zirenak. Italiarrak Honda Repsol HRC taldearekin sinatu zuen akordioa. Hasiberrien txapelketa izan zenez, zailtasunik gabe lortu zuen garaipena. Izan ere, 140 puntuko aldea egon zen bigarren posizioko, Max Biaggi, pilotuarekin.
-
Moto GP kategorian hasi zen eta gaur egun maila horretan jarraitzen du.
-
Historiako munduko piloturik onenaren bidean ari zen italiarra bere bostgarren Munduko Txapelketa eskuratuz.
-
Honda taldearekin hiru urte igaro ondoren, pilotuak Yamaha-rekin konpetitzen hasi zen tituluak irabazten jarraituz.
-
-
11 lasterketa irabazita, 16 podium lortuta eta 367 puntu eskuratu ostean, Munduko Txapeldun bilakatu zen, Sepang-eko (Malaysia) zirkuituan.
-
Titulu eta garaipenez jositako hainbat urteren ostean, pilotuaren emaitzak ez dira espero bezain honak. Munduko Txapelketa batean izandako saiorik txarrena bizi izan zuen.
-
Ahazteko azken bi urte horien ondoren, "The Doctor"-en itxulera ailegatu zen. Txapelketaren hasierako hiru lasterketak galdu ondoren, Rossik erreakzionatu behar izan zuen. Hiru lasterketa jarraian irabazi zituen aurrea hartuz. Azkenean, txapelketa irabazteaz gain, gorengo mailako lasterketa irabazien kopuruaren marka hautsi zuen, baita inoiz eskuratutako puntuen kopuruena ere.
-
Valentino Rossik bere 100. garaipenena lortu zuen denboraldi honetan. Lorpena dela eta, orain arte irabazitako lasterketen argazkiak biltzen zituen pankarta bat erakutsi zien jarraitzaileei. Munduko Txapeldun bilakatu zen bederatzigarren aldiz.
-
Denboraldiari hasiera ona eman arren, desgraziak etorri ziren. Italiako txapelketan, istripu bat izan zuen, tibia eta peronea hautsiz eta denboraldi luze batez egon zen lehiaketatik kanpo.
Denboraldia bukatu baino lehen, Ducati taldeak bere fitxaketa publiko egin zuen. -
Bi urte hauek ahazteko modukoak izan ziren. Ezbeharrez josita egon zen etapa hau. Emaitzak ez ziren batere onak izan, bere debuta egin zuenetik txarrenak. Horrez gain, bestelako gertakariak gertatu ziren.
-
Denboraldiko azken-aurreko lasterketan, Valentino Rossi bere lagun mina zen Marco Simoncelli italiarraren istripuan zoritxarrez nahasia egon zen, bere heriotza ekarriko zuena.
-
Udan, talde japoniarrera itzuli zen. 2 urte ondoren, goikaldeko postuetara itzuli zen, 4. geratuz munduko txapelketan.
-
Yamaha taldearekin gorenera itzuli da.
-
Ahazteko urte batzuen ondoren, italiarra berriz ere lasterketak irabazten hasi zen eta gorenera itzuli zen.
-
Valentino Rossi Munduko Txapelketa lortzeko lehian, azken aurreko lasterketan, istilu bat izan zuen Marc Marquez pilotu gaztearekin. Batak bestea aurreratzeko saiakera batean, elkarren arteko talka egon zen. Batzuentzat nahita eragindako istripua izan zen eta besteentzat berriz, ezbeharra. Hala ere, pilotu espainiarraren ustez, ekintza zikina izan da bere idoloaren partetik. Biek egindako deklarazioek elkarren arteko erlazioa haustea ekarri du.
-
Pilotu italiarrak gazte bat bezala pilotatzen jarraitzen du, etorkizuneko Marc Marquez bezalako talentuen erritmoa jarraituz. Izan ere, bere historia emaitzen bidez kontatu daiteke.