-
Urte horretako uztailaren 21ean jaio zen Illinoisen (Chicago).
-
Bere familiarekin batera, Marina Countyra (California) aldatu zen. Bertan hasi zen antzerkiarekiko bere interesa pizten, eta ondorioz, bigarren hezkuntza amaitu ondoren, Julliard School (Nueva York) eskola ospetsuan interpretazioa ikasi zuen.
-
Proba bat gainditu zuen eta kontratatua izan zen. Hemen hasi zen bere karrera.
-
“Mork and Mindy” telesailean agerraldiarekin telebistan bere egun zoriontsuak hasi ziren Mork pertsonaia interpretatuz, Ork planetako estralurtar bat. Telesail honen bidez ikaragarrizko ospea lortu zuen, baina rol horretan sailkatzeko beldurra zuen, eta ondorioz, telesaila utzi eta bere lehen filma egin zuen. Urte berean, bere lehen emaztea izango zenarekin ezkondu zen: Valerie Velardi (10 urte geroago dibortziatu egingo ziren).
-
"Popeye" filmarekin zineman ezagutzera eman zen eta aktore bezala debutatu zuen.
-
John Belushi “Saturday Night Live” filmeko aktore ohiaren heriotzak (droga gaindosi baten ondorio) eta bere lehen semearen jaiotzarekin (1983), Williamsen droga eta alkohol arazoak hasi ziren.
-
Aktore onenarentzako hiru Oscar nominazio jaso zituen: “Good Morning, Vietnam” filmarekin (1987), “Dead Poets Society” (1989) filmarekin Oscar bat irabazi zuen, eta azkenik, “The Fisher King” (1990) filmarekin.
-
Valerie Velarditaz dibortziatu zen 1988an. Handik urtebetera Marcha Garcesekin (bere semearen umezaina) ezkonduko zen eta bi seme-alaba edukiko zituen: Zelda Rae (1989) eta Cody Alan (1991).
-
Rol komikoekin zein dramatikoekin ibili zen, hala nola, “Retratos de una obsesión” filmean garatu behar izan zuen profil psikologiko zaila.
-
“Aladdin” Disney-ko pelikulan ahotsa ipini zion lanparako jenioari.
-
Alan Parrish-ren pertsonaia interpretatu zuen “Jumanji”ko pelikula famatuan.
-
Urte arrakastatsuenetarikoa izan zen harentzat. “Jack” izeneko drama-komiko pelikulan umearen papera interpretatu zuen, gaixotasun bat duen 10 urteko umea, 30 urte gehiagoko adinarekin ikusten dena.
-
“Patch Adams” filman mediku baten papera interpretatu zuen, barre-terapia asmatu zuena. Pelikula honen bitartez, Oscar zein Urrezko Globoetara nominazioak jaso zituen. Williamsek interpretaturiko pelikula oroituenetarikoa da.
-
“El hombre bicentenario” izeneko pelikulan robot humanoide intelegente bat interpretatu zuen (Andrew).
-
“Insomnia” pelikula egin zuen Al Pacino eta Hillary Swank-ekin batera.
-
Makina bat filmetan parte hartu zuen, hala nola, “El hombre del año”, “Night at the museum” eta “Happy Feet” (ahotsa jarri zion Ramon-Lovelace marrazki bizidunari). 2011.urtean berriro hartuko zuen parte “Happy Feet” filman.
-
2006ko abuztua: drogarekin zituen arazoak direla eta, errehabilitazio zentro batean sartzea erabaki zuen. Geroago, alkoholikoa zela onartuko zuen publikoki.
-
Bere andreaz dibortziatu zen euren arteko hainbat ezberdintasunen ondorioz.
-
Bihotz arazoak direla eta, Robin Williams ospitaleratua izan zen. Hilabete horretako 13an, balbula aortikoa ordezkatu behar izan zioten (Cleveland Klinikan).
-
Disney-ko “Old Dogs” komedian parte hartu zuen John Travoltaeta Kelly Prestonekin batera.
-
Curiosidad - ¿Cómo funcionan las drogas?Discovery Channel-entzako BBCtelebista kateko “Curiosidad: ¿Cómo funcionan las drogas?” programan atera zen.
-
Williams bere etxebizitzan hilda aurkitu zuten, Paradise Cay (California). Abuztuaren 12an, airean gerriko batengandik zintzilik aurkitu zutela baieztatu zen. Abuztuaren 14an, Susan Scheneider bere emazteak, Williamsek Parkinson gaixotasuna pairatzen zuela eman zuen aditzera.
-
Aktorearen heriotza suizidioa izan zela deklaratu zen ofizialki azterketa toxikologikoen emaitzak izan ondoren.