-
Maketa
Maketa lana, Berri Txarrak taldeak egin zuen lehen lan ofiziala izan zen, nahiz eta independientea izan zen eta ez zen komertzializatua izan. Gorka Urbizuk eta Aitor Goikoetxeak grabatu zuten casette formatuan, Heavy Metal-ari hurbiltzen zen estiloarekin.
Maketa honetan ikusi zen taldeak ematen zituen mezuak zorrotzak eta kritikoak zirela, gaurkotasunarekin lotutako arazoak edota "berri txarrak" plazaratuz. -
Taldearen jaiotza
Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) jaiotako musika taldea da. Estudioko 9 diska ditu bere baitan, dokumental batez gain.
Guztira 1000 kontzertu baino gehiagotan eman dute erakustera beraien musika mundu osotik zehar eta nazioarteko musika munduan toki bat lortu dute urteen poderioz, hauen ama hizkuntza beti Euskara izan delarik.
Partaide ezberdinak izan dituzte baina Gorka Urbizu hasieratik mantentzen den taldekide bakarra da, taldeko bihotza izanik. -
Berri Txarrak
Taldeak bere burua ezagutara eman zuen Berri Txarrak izeneko diska honekin. Hiru urtez lanean aritu ziren GOR Diskak diskoetxearekin eta Javier San Martín produktorearekin lan hau publikatu baino lehen. Taldea orotara Rock estiloarekin lotzen den arren, diska honetan Heavy Metal estiloa nabarmendu dezakegu, ikuspuntu gazte eta kritiko batekin. -
Ikasten
Bi urte beranduago, inoiz baino indartsuago eta helduago iritsi zen Lekunberriko gazte kuadrilla taulagainera. Ordurako sekulako arrakasta lortu zuten Euskal Herriko festa eta gaztetxeetan. Diska honen ezaugarri edo aldaketa nabarmena melodian antzeman dezakegu, letra sakonagoak erabilita. Balada eta maitasun kantak indarra hartzen joan ziren kritika mantentzen zuten bitartean. Diskoetxe berdinarekin baina Haritz Harregui-rekin grabatu zuten bigarren diska hau. -
Eskuak/Ukabilak
2001eko uda bukaeran grabatu zuten taldearen hirugarren diska hau, Kaki Arkarazok ekoitzita. Taldearen esentzia eta kalitatea gero eta nabarmenago erakusten zuten kantetan eta horren adibide bezala aurkitu ditzakegu diska honetan Oihu, Stereo eta Biziraun (zeinek urteko kanta onenaren Gaztea Saria jaso zuen) kantak. Taldea gorantza zihoan gelditzeko asmorik gabe. -
Libre (c)
Laugarren diska 2003ko urrian kaleratu zuten. Taldearen estiloa jada ez zen Metal-arekin soilik lotzen, azken diskoek erakusten zuten bezala. Ordurako hardcorea eta emo estiloa batua zuten metalarekin. Diskaren izena eta single-a kontsumismoarekin lotu zuten. Disko honek harrera ezin hobea jaso zuen publikoaren eta Rock Sound aldizkariaren aldetik (urteko disko onena). Aipatzekoa da Rise Against taldearen kolaborazioa (Tim McIlrath abeslaria) Denak Ez Du Balio kantan. -
Jaio.Musika.Hil
Aitor Oreja gitarjoleak taldea uzteko erabakia hartu zuen. Hori dela eta Jaio.Musika.Hil izeneko bosgarren albuma hirukote bezela plazaratzen zuten lehen lana izan zen. Karlos Osinagak grabatua eta Ed Roserekin elkarlanean ekoitzia. Lana txalotua izan zen kritikarien artean, hirukoteak erakusten zuen indarra ezaugarri nagusiena izanik. Lan honetan hirukotearen musikarenganako maitasuna erakutsi nahi zuten, eta baita lortu ere. Hau izan zen GOR Diskak diskoetxearekin ateratako azken lana. -
Payola
Lau urtez plazaz plaza eta herrialdez herrialde ibili ondoren, Estatu Batuetarako bidea hartu zuen taldeak. Steve Albinik grabatu zuen Roadrunner Records diskoetxearekin. Lan honetan kantak laburragoak eta nolabait esanda "zikinagoak" ziren aurrekoekin konparatuz (Punk estiloak indarra hartu zuen), musikako mundu globalizatuak inguruan zuen zaborra kritikatu nahian. Rubio baxujoleak jada ez zuen lan honetan parte hartu eta bere ordez David Gonzalez hautatu zuten taldeko partaide berri bezala. -
Haria
Zazpigarren lan hau aurrez publikatutako Payola diskoaren jarraipena izan zen. Kasu honetan Kaliforniara egin zuten salto, Ross Robinson ekoizle ospetsuarekin lan egitera, Kaiowas Record diskoetxearekin batera. Urte berean baina hilabete batzuk azkarrago, Aitor Goikoetxea bateriak taldea uzteko erabakia hartu zuen, Galder Izagirre izendatu zutelarik. Ordurako, hasierako laukotetik Gorka Urbizuk soilik jarraitzen zuen. -
Denbora Da Poligrafo Bakarra
Taldearen 20. urteurrenaren ospakizunean, BTXek lan hirukoitz bat publikatzea erabaki zuen, osotasunean Denbora Da Poligrafo Bakarra deituko zena. Hiru diskatan banatu zuten lan hau, bakoitza ekoizle eta estilo ezberdinarekin egina:
- Sutxakurrak (Ross Robinson)
- Helduleku Guztiak (Ricky Falkner)
- Xake-Mate Kultural Bat (Bill Stevenson)
Guztira 20 kanta plazaratu zituzten, urte horretan betetzen zituzten urteen omenean. -
Infrasoinuak
Jarrera heldu eta lasaiago batekin iritsi zen taldearen bederatzigarren diska. Aurrekoan egin zuten bezala Only in Dreams diskoetxearekin lan egin zuten Bill Stevenson ekoizlearekin batera. Lan honek inpaktu handia izan zuen merkatuan eta baita irrati eta komunikabideetan. Hirukoteak (Gorka, David eta Galder) 7 urte bete zituen batera eta hauen arteko konexioa izugarria dela erakutsi zuten behin ere. Gaur egun diska honen birarekin jarraitzen dute mundu osoan zehar.