XVII.MENDEKO LITERATURA

  • Feb 26, 1542

    Inkisizioko epaitegiak indarra hartu

    Garai berriek zekarten aldaketa uholdeari trabak jartzea zuten helburu epaitegi horiek, erlijioa ulertzeko molde zaharrari eusteko. Eliza Katolikoak eta kalbindarrek bultzatu
  • Apr 23, 1542

    Jesusen Lagundia

    Aita Santuaren esanetara jarri zen, Kontraerreformaren aintzindaritzat hartuz
  • May 23, 1542

    Inprenta zentsura

    Eliza katolikoaren doktrinarekin bat ez zetozen liburuak galarazteko bidea izan zen, aurkikuntza zientifiko eta teoria askori bidea itxiz
  • Jan 23, 1545

    Trentoko Kontzilioa

    18 urtetan teologo eta agintari gorenak bildu eta Elizak egin beharreko egokitzapenak erabaki zituzten. Herri bakoitzari bere hizkuntzan irakasteko aginpena bezalako erabaki azpimarragarriak hartu
  • Jan 23, 1556

    Pedro Axular jaio

    Jaiotzen nafarra zen baina Lapurdikoa kontsideratzen den garai hartako idazle garrantzitsuenetakoa. Gero izan zen bere lanik aipagarriena
  • Jan 23, 1580

    Joanes Etxeberri Ziburukoa jaio

    Mende horretako idazle garrantzitsuenetako. Bere lanak erlijioaren inguruan dira, bereziki otoitzei buruz idazten du. Gainera, autore aipagarri guztietatik zubereraz idazten ez duen bakarra da, bere idatziak prosan eginda daudelarik esaldi neurtuekin, horrela kantatzeko modukoak bihurtuz. Haren bertso lanak soilik heldu dira, hiru liburu kaleratu zituelarik:
    - Manual debozionezkoa (1627)
    - Noelak eta bertze kanta espiritual berriak (1631)
    - Elizara erabiltzeko liburua (1636)
  • Arnaut Oihenart jaio

    Liburua ezagunena "Notitia Utriusque Vasconiae" (1638), Ipar eta Hego Euskal Herri historikoen berri ematen duena, latinez idatzia zegoena. Literatura kontuetan ere jantzia, "Art Poétique Basque" publikatu zuen. Honetaz gain, batutako esaera zaharrak eta berak asmatutako poesiak liburu bakarrean kaleratu zituen, "Les Proverbes Basques..." (1657). Ez zuen zuberera erabiltzen, Iparraldeko koiné edo hizkuntza komuna izan nahi lukeena baizik. Prosaz gain, bertsoak era idazten zituen.
  • Liburu galarazien zerrenda

    Eliza katolikoaren doktrinarekin bat ez zetozen liburuak galarazteko bidea izan zen, aurkikuntza zientifiko eta teoria askori bidea itxiz
  • Period: to

    XVII.MENDEKO LITERATURA

  • Eliza Katolikoaren hedapena

    Hau Kontraerreformaren ondorioz zabaltzen hasten da, Frantzian Monarkia Katolikoa ezarri izana da adibide garbia
  • Joan Tartas jaio

    Apaiz honen obrarik zabalduena "Ontsa hiltzeko bidia" (1666), Zuberaz idatzitako lehen liburutzat jotzen dena. Idatzitako biak, debozio-liburuak dira, non erlijioari buruz hitzegiten duen, Bibiliatik jasotako aipuak eta kristau-idazleenak tartekatuz. Otoitzez eta ondo hiltzeko ondo bizitzen ikasi beharraren bezalako kontuez ere aritzen da.
  • Nafarroako Henrike III.a

    Nafarroako errege zena Frantziako errege bilakatu, horretarako katoliko eginez
  • Kredoa argitaratu

    Erromako Elizak aginduta argitaruta zen Kontraerreformaren doktrinaren laburbilduma izan zen, lapurtera-behenafarreraz idatzi zena
  • Sorginen jazarpena eta erreketak

    Euskal gizarte zaharreko ohitura eta sinesmen askori bekatu larria iritzi ziotelako agintariek
  • Esteve Materre

    Bere jaiotzen data ez dakigun arren, garaiko beste autore aipagarri bat da, euskaraz Axularrekin batera ikasi zuena. Doctrina Chrisitana (kristau-ikasbidea), da bere lanik garrantzitsuena, 1607an, eta honen bidez jendea euskara ikastera bultzatzen du
  • Higanoteak

    Nahiz eta kalbinista hauek burges eta noblea asko erakarri, ez zuten lortu Frantziako monarkiaz jabetzea, frantziar gehienak Eliza Katolikori lotu zitzaizkielako
  • Silvain Pouvreau

    Beste autore aipagarri bat, elizan erabiltzeko hiru debozio-liburu itzuli zituena, eta baita frantsesetik euskara hiztegi bat, beranduago argitaratu zena
  • Piarres Etxebarri

    XVII.mendean Lapurdin erlijio-gaiez kanpo argitara emandako lehen itzulpenaren egilea, "Itsasoko nabigazioenekoa" (1677), lapurtar askoren interesekoa, arrantzarekin zuten loturarengatik
  • Piarres Argainaratz

    Ziburutar apaiza honek liburu bat prosaz eta beste bat bertsoz kaleratu, bigarren hau "Deboten bibrarioa" (1665) ezaguna.
  • Gero liburua publikatu

    Obra handia eta ederra da, zinez. "Gero dioenak bego dio" atsotitzak laburbiltzen du edukia. Zereginak geroko uztea alferraren betiko leloa eta tranpa dela frogatzen du, horretarako, sinonimo ugari erabiltzeaz gain, autore klasikoen eta beste idazle askoren argudioak eta adibideak pilatuz eta era ederrean lotuz
  • Pedro Axular hil

  • Lapurdiko literaturaren garapena

    Lapurdiko itsasaldea oso gune estrategikoa izateak ekarri zuen egoera ekonomiko onak ere eragina izan zuen literaturan. Hau da hegoaldean iparraldean baino literatura gehiago egoteko arrazoietako bat. Horrela, mende horretako idazle garrantzitsuenak Lapurdikoak izan ziren
  • Frantzian eta Espainian monarkia katolikoak finkatu

    Horrek, katolikatasuna hartzen ari zen boterea erakusten du
  • Arnaut Oihenart hil

  • Sarako Taldea sortu

    Mende hartako autore askok Sara/Ziburu/Donibane Lohizune herrien artean osatutako triangeluan jardun zuten, Sarako Eskola edo Taldea sortuz. Bertsoz nahiz prosaz moldatu beraien lanak, lapurtera bihurtuz Ipar Euskal Herriko euskalki literario nagusia