-
Espainian, mende hasieran Alfontso XIII.a (Alfontso XII.ren semea) izendatu zuten erregea. Oso egoera zaila zen: Espainiak galdu zituen bere Ameriketako azken koloniak eta krisi politiko bat sortu zen. Liskar oso bortitzak egon ziren burgesia eta langileen artean. Toki batzuetan, bereziki Katalunian etan Euskadin, autonimia eskatzeko mugimenduak sortu ziren.XiX. mendean lortutako Marokoko lurretan etengabeko gerra bat zegoen eta milaka soldadu hil ziren.
-
Hau dela eta, 1923an, Primo de Rivera jeneralak boterea lortu zuen eta diktadura ezzarri zen. Alfontso XIII.a Espainiatik alde egin zuen baina arazoak ez ziren konpondu.
-
1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta konstituzio berri bat onartu zen. Honek ezarri zuen herritar guztiek eskubide berdina zituztela eta, bozkatzeko eskubidea eman zien emakumeei.
-
Garai honetan erreforma batzuk egin zituzten arazoak konpontzeko: Nekazaritza erreforma: Gutxiengoaren esku zegoen lurra banatzeko. Langileen soldatak igo zituzten. Hezkuntza publikoa indartu zuten. Kataluniako estatutua onartu zuten, autonomia bihurtzen. Armada modernizatzen saiatu ziren. Eliza eta Estatua banatu zituzten.
Neurri horietako batzuk ezinegona sortu zuten batzuengan eta egoera gero eta zailagoa bihurtu zen, liskarrak gero eta bortitzagoak bihurtuz. -
1936ko uztailean, Marokon zeuden armadako kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren, erreformen aurka zeudenen babesarekin. Haien asmoa zen boterea berehala eskuratzea, baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten. Altxamedu horren ondorioz, Esapainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoren artean: Bando errepublikanoa: Gobernuko alderdiek osatzen zuten. Bando matxinatuta edo nazionala: Errepublikaren kontra zeudenekin. Gerra zibila hiru etapoak izan zuen.
-
Gerraren ondoren, Francisco Fraco jeneralaren diktadura hasi zen. Horrela, Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten: Prentsa askatasuna kendu. Hauteskunde askeak debekatu, bai eta alderdi politikoak ere. Herritar asko beren ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten.
-
Hasierako urteak oso gogorrak izan ziren. Pobrezia, gosetea eta eskasia zegoen, eta gainera, beste nazioek blokeo egin zuten Espaina isolatzeko. 50eko Hamarkadatik aurrera, egoerak hobera egin zuen eta 60ko hamarkadan, hazkunde ekonomiko garai bat egon zen eta bizi mailak gora egin zuen. Franco 1975ean hil zen eta diktadura amaitu egin zen.
-
Franco hil eta handik gutxira, Joan Karlos I.a izendatu zuten Epainiako errege. Izan ere, Alfontso XIII.aren biloba zen. Joan Karlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidente eta hau izan zen diktaduratik demokrazia igarotzeko (Transizioa). Prozesu horretan, zenbait neurri hartu ziren: Ideia politikoengatik gartzelan zeuden presoak askatu ziren eta, alderdi politikoak eta langile sindikatuak legeztatu ziren. 1977an hautezkunde demokratikoak egin ziren. 1978ko Konstituzioa onartu zen.
-
1978ko konstituzioa da Espainiako lege garrantzitsuena. Bertan jasotzen dira espainiarren eskubideak eta betebeharrak, Espainiako lurralde-antolaketa eta Espainiako estatuaren gobernu forma. Konstituzioan esaten da Espainiako sistema politikoa monarkia parlamentarioa dela. Estatuak hiru botere dauzka: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere horietako bakoitza besteekiko askea da eta berezko eginkizuna du.
-
Adolfo Suárez: 1981
Calvo Sotelo: 1982
Felipe González (PSOE): 1982
Aznar (PP): 1996
2002an, Euroa moneda ofiziala bihurtu zen.
Zapatero (PSOE): 2004
Mariano Rajoy (PP): 2011
Pedro Sánchez (PSOE): 2018