Slide 1

XX. ETA XXI. MENDEAK ESPAINIAN

  • ALFONTSO XIII.A ETA PRIMO DE RIVERA

    ALFONTSO XIII.A ETA PRIMO DE RIVERA
    Espainian, mende hasieran Alfontso XIII.a izendatu zuten erregea. Oso egoera zaila zen. Hau dela eta, 1923an, Primo de Rivera jeneralak boterea lortu zuen eta diktadura ezarri zen. Alfontso XIII.a Espainiatik alde egin zuen baina, arazoak ez ziren konpondu.
  • BIGARREN ERREPUBLIKA

    BIGARREN ERREPUBLIKA
    1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta konstituzio berri bat onartu zen. Honek ezarri zuen herritar guztiek eskubide berdina zituztela eta, bozkatzeko eskubidea eman zien emakumeei. Garai honetan erreforma batzuk egin zituzten arazoak konpontzeko.
    Neurri horietako batzuk ezinegona sortu zuten batzuengan eta egoera gero eta zailagoa bihurtu zen, liskarrak gero eta bortitzagoak bihurtuz.
  • GERRA ZIBILA

    GERRA ZIBILA
    1936ko uztailean, Marokon zeuden armadako kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren, erreformen aurka zeudenen babesarekin. Haien asmoa zen boterea berehala eskuratzea, baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten.
    Altxamendu horren ondorioz, Espainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoren artean: Bando errepublikanoa: Gobernuko alderdiek osatzen zuten. Bando matxinatuta edo nazionala: errepublikaren kontra.
  • FRANCOREN DIKTADURA

    FRANCOREN DIKTADURA
    Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralaren diktadura hasi zen. Horrela, Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten.
    Hasierako urteak oso gogorrak izan ziren. Gainera, beste nazioek blokeo egin zuten Espainia isolatzeko.
    50eko hamarkadatik aurrera, egoerak hobera egin zuen eta Nazioarteko blokeoa kendu zitzaion Espainiari.
    60ko hamarkadan, ezkunde ekonomiko garai bat egon zen eta bizi mailak gora egin zuen.
    Franco 1975ean hil zen eta diktadura amaitu egin zen.
  • TRANSIZIOA

    TRANSIZIOA
    Franco hil eta handik gutxira, Joan Krlos I.a izendatu zuten Espainiako errege. Izan ere, Alfontso XIII.aren biloba zen. Joan Karlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidente eta hau izan zen diktaduratik demokraziara igarotzeko prozesua gidatu zuena.
    Prozesu horretan, zenbait neurri hartu ziren:
    ·Ideia politikoengatik gartzelan zeuden presoak askatu ziren.
    ·1877an hauteskunde demokratikoakegin ziren.
    ·1978ko Konstituzioa onartu zen.
  • KONSTITUZIOA

    KONSTITUZIOA
    Espainiako lege garrantzitsuena. Bertan jasotzen dira Espainiarren eskubideak eta betebeharrak, Espainiako lurralde-antolaketa eta Espainiako estatuaren gobernu forma.
    Konstituzioan esaten da Espainiako sistema politikoa monarkia dela. Estatuak hiru botere dauzka: legegilea, betearazalea eta judiziala.
  • 1981ETIK GAUR EGUN ARTE

    1981ETIK GAUR EGUN ARTE
    • Adolfo Suárez.
    • Leopoldo Calvo Sotelo 1981 - 1982.
    • Felipe González (PSOE) 1982an.
    • José María Aznar (PP) 1996 - 2004. Garai horretan, 2002an, Euroa bihurtu zen moneta ofiziala.
    • José Luis Rodríguez Zapatero (PSOE) 2004 - 2011.
    • Mariano Rajoy (PP) 2011.
    • Pedro Sánchez (PSOE) 2018 - 05 - 30 eta 2018 - 06 - 01 artean, zentsura mozioa egin zuen eta Gobernuko presidentea izan zen.
  • ESPAINIA EUROPAR BATASUNEAN

    ESPAINIA EUROPAR BATASUNEAN
    1986an, Espainia Europar Batasuneko kide bihurtu zen.