26. jarduera

  • 1975 BCE

    Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)

    Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
    Gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa.
    Giza aztarnak eta haien hilobietako pieza desberdinak aurkitu dira, eta horien azterketari esker, Kalkolitoaren (edo amaierako Neolitoaren), duela 5.000 urte inguru, eta Brontze Aroaren, duela 3.000 urte inguru, dagoen monumentua datatu daiteke, nahiz eta erromatar aztarna batzuk ere badira.
  • 1200 BCE

    Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)

    Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
    Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa.
  • 350 BCE

    Hileta-hatua (La Hoya)

    Hileta-hatua (La Hoya)
    Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten.
  • 50 BCE

    Larraganenako hilarria (Gorliz)

    Larraganenako hilarria (Gorliz)
    Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da.
  • 100

    Oiassoko planoa

    Oiassoko planoa
    Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen.
  • 120

    Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)

    Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
    Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten.
  • 250

    Arkaiako villa bateko termak

    Arkaiako villa  bateko termak
    Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti.